Saint-Étienne
Frantziako udalerria
Saint-Étienne Frantziako erdi-ekialdean dagoen hiria da, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdean kokatutakoa eta Loira (42) departamenduko hiriburua dena. Bertan dago departamenduko prefektura.
175.700 biztanle ditu.
GeografiaAldatu
Paris hiriaren hego-ekialdean dago. Loira ibaiak zeharkatzen du udalerria.
EkonomiaAldatu
Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua. Industria (armagintza, automobilgintzarako gaiak, bizikletak, metalurgia astuna, burdinbide gaiak, ehungintza, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia. XVI. mendetik aurrera ustiatu da Saint-Étienneko ikatz-arroa.
DemografiaAldatu
|
KirolakAldatu
AS Saint-Etienne hiriko futbol talde nagusia da.
Ondasun nabarmenakAldatu
Aipagarria da XIV. mendeko Saint-Étienne eliza.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Saint-Etienneko webgune ofiziala