Ignacio Zoco

futbolari espainiarra

Ignacio Zoco Espartza (Garde, Nafarroa Garaia, 1939ko uztailaren 31 - Madril, 2015eko irailaren 28a) Euskal Herriko futbolaria izan zen. Osasunan eta Real Madrilen aritu zen.

Ignacio Zoco
Ignacio Zoco (1971).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Zoco Esparza
JaiotzaGarde1939ko uztailaren 31
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2015eko irailaren 28a (76 urte)
Hobiratze lekuaIruñea
Heriotza modua: Leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)María Ostiz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Oberena Kirol Elkartea1957 / 1959
Flag of None.svg Club Deportivo Iruña1959 / 1959
Colori di Pamplona.svg Osasuna1959 / 1962694
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1961 / 1969251
Flag of None.svg Espainiako B selekzioa1961 / 1961
Bianco viola RMA.png Real Madril1962 / 19743188
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 44785 UEFA: 38100 Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

Haren lehen talde profesionala Osasuna izan zen, 1959tik 1962ra; ordurako erdilari sendoa izateagatik eta bere fisikoagatik (1,84 m) nabarmentzen hasia zen.

1962an Real Madridek fitxatu zuen eta han hamabi denboraldi eman zituen, 1974 arte; urte horiek talde madrildarraren historiako onenetakoak izan ziren: jokalaria zela, zazpi liga eta 1966ko Europako Kopa irabazi zituen[1].

Futbolaria izateari utzi zionean Nafarroako Gobernuaren Kirol Delegatua izan zen, UCDk izendatuta. Real Madridekiko lotura gorde eta jokalari-ohien batzordeko kidea izan zen. 1994ko urtarrilaren 13an lehen taldeko delegatua izendatu zuten, Miguel Ángel Gonzálezen ordez[2]. Karguan 1997-1998 denboraldia arte egon zen eta Chendok ordezkatu zuen.

María Ostiz kantariarekin ezkondu zen.

Espainiako selekzioanAldatu

Espainiako selekzioarekin 25 partidatan aritu zen eta gol bakarra sartu. Lehen aldia 1961eko apirilaren 19an izan zen, Galesko futbol selekzio nazionalaren kontra; azkena Liejan (Valonia), Belgikaren kontra[3] izan zen. Espainiak irabazitako 1964ko Eurokopan esku hartu zuen, bai eta Ingalaterrak antolatutako 1966ko Munduko Futbol Txapelketan ere; hor, taldea lehen fasean kanporatua izan zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacio Zoco