Done Jakue eliza (Garde)

XVI. mendean eraikitako eliza gotiko-pizkundarra, Garden kokatuta

Done Jakue eliza Erronkariko ibaxako Garde udalerrian XVI. mendeko kristiau eliza bat da, gotiko-pizkunde estiloan.

Done Jakue eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGarde
Koordenatuak42°47′N 0°55′W / 42.79°N 0.92°W / 42.79; -0.92
Map

Historia aldatu

Bere dorre sendoaren arabera, Erdi Aroko eraikina litzateke, nahiz eta bere gaur egungo egitura XVI. mendekoa izan. XVII. mendean jazotako sute baten ondorioz berreraikitze lanak mende horretako zatirik handienean luzatu ziren, eraikuntza lan horien ondorioz teilatu edo estalpea eta bere nerbio zuzendun gurutzedura ganga konplexuak eraiki ziren. XVI. mendean sakristia gehitu zitzaion.

Eraikina aldatu

Nabe bakar eta zabal bat du, hiru ataletakoa, gurutzadura eta alboetako kaperekin. Latindar gurutze itxurako oinplanoa du, eta bozt aldeko hormaburu poligonala. Sakristia izkinadun ganga batez estalia dago eta ebanjelarioaren aldetik hormaburura atxikia. Egurrezko korua karnapel arku batean eta pilastretan ezarririk dago eta nabearen gain altxatzen da. Teilatu guztia nerbiodun gangez estalia dago. Hormaburuari dagokiona bi ataletan egitaratua dago, bata izar itxurako ganga batean eta bestea tertzeletetan, azken arkitektura elementu hau gurutzedurako besoetako kaperetan ere erabiltzen da.

Kanpoaldean, neurri txikiko harlanduzko hormekin dexenteko garaiera duen bolumen horizontal handi gisa egituratzen da. Dorrea nabearen oinetan eta epistolaren alboan gehitua dago, eta nahiz eta Erdi Aroko jatorria izan, XVI. mendean eraldaketa sakona jasan zuela dirudi, nabe berrira batu eta hari egokitu zedin. Dorrea eta gurutzadurako kaperaren artean erdi-puntuko arkuzko sarbideko atea eta XVI. mendeko ezaugarriak dituen moldura pare batez apaindua dagoen bere erroska daude. Egurrezko ateak antzinako burdin-lana ederrak ditu. Bi eraikinen gain konjuratorioa eta eraikinera daraman itxura bitxiko galeria daude.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu