Enara
Enara, halaber ainara, elaia (Bizk.) edo txenada (Gip.), Hirundinidae familiako hegazti paseriformeen izen arrunta da.
Enara | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Hirundinidae Vigors, 1825
|
Azpibanaketa | |
19, ikusi testua.
|
Enaren banaketa kosmopolita da, mundu osoan bizi eta habia egiten baitute, Antartikan salbu. Familiaren jatorria Afrikan dagoela uste da, eta jatorriz habia zuloetan egiten zutela; oraindik ere Afrikan dute espezieen aniztasunik handiena. Europa eta Ipar Amerikako zenbait espezie distantzia luzeko migratzaileak dira; Afrikako espezieek, berriz, ez dute migratzen. Espezie batzuk giza jardueren ondorioz iraungitze arriskuan daude, baina beste batzuk gizakiek ingurumenean egin dituzten aldaketen ondorioz abantaila lortu dute eta gizakiei lotuta bizi dira. Euskal Herri osoan oso arrunta eta ugaria da udaberritik udazkenera bitartean, gehienetan landa inguruetako giza eraikinetara lotuta (baserri, abeletxe, eta abar).[1]
IzenaAldatu
Aitzineuskaraz: *eNala[2] edo elai aitzineuskaraz: *eLana[3] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.
Euskarazko hainbat izen arrunt ditu: ainara, ainhia, azpizuri, beletxiko, bragaro, elai, enabera, enara, erlai, ernara, hegabera, hegoazpizuri, iñara, ipurzuri, kulentriña, mitxigu, ninera, txenara, zagaro.[1]
Euskal Herriko enarakAldatu
Munduko enara espezien artean, lau dira Euskal Herrian bizi direnak: enara arrunta ( Hirundo rustica ), enara azpizuria ( Delichon urbica ), haitz-enara ( Hirundo rupestris ) eta uhalde-enara ( Riparia riparia )[4].
MigrazioaAldatu
Hegazti migrariak dira eta uda igarotzen dute Euskal Herrian enarek. Beste hegazti intsektujale asko bezala, Afrika aldean pasatu behar izaten dituzte neguak.
Irail aldean, uda amaitzear dagoenean eta zuhaitzak beraien lehen hostoak galtzeko zorian daudenean, gure enarak Afrikarako bidaia gertatzen hasiko dira. Gero eta talde handiagoak bilduko dira, batez ere lezkadi eta kanaberadietan, indarberrituko dira eta hegoalderanzko bidea hartuko dute. Bai gauez eta bai egunez migratzen dute, indartsu, 40-50 km/h batezbesteko abiadura azkarrean. Kongo, Kamerun edo Madagaskarreko oihan eta lurretarantz abiatzen dira[4].
Enara arrunta, azpizuria eta uhalde-enara irail bukaeran, sarri talde berean, abiatzen dira. Haitz-enarak, ordea, urri bukaeraraino ez du alde egingo.
TaxonomiaAldatu
Familia bi azpifamiliek osatuta dago: Pseudochelidoninae (Pseudochelidon generokoak) eta Hirundininae hain zuzen ere[5]. Guztira 83 espezie ditu, 19 generotan banaturik:
- Pseudochelidoninae azpifamilia
- Hirundininae azpifamilia
- Psalidoprocne generoa
- Pseudhirundo generoa
- Cheramoeca generoa
- Phedina generoa
- Riparia generoa
- Tachycineta generoa
- Progne generoa
- Notiochelidon generoa
- Haplochelidon generoa
- Atticora generoa
- Neochelidon generoa
- Stelgidopteryx generoa
- Alopochelidon generoa
- Hirundo generoa
- Ptyonoprogne generoa
- Delichon generoa
- Cecropis generoa
- Petrochelidon generoa
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Enara arrunta. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
- ↑ Koldo Mitxelena (1976). Op. cit..
- ↑ a b «Gure enarak - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-17).
- ↑ Turner, Angela; Rose, Chris. (1989). Swallows and martins: an identification guide and handbook. Houghton-Mifflin ISBN 0-395-51174-7..