Fidela Bernat

Fidela Bernat Aragüés (Uztarroze, Nafarroa Garaia, 1898ko apirilaren 24a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen. Bernat hiltzearekin batera —93 urte zituelarik—, erronkariera ere hil zela jotzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude —audio grabazio batzuk, transkripzioak eta guzti, eta zenbait bideo—, emakume hari egindako elkarrizketak jasota dituztenak. Dokumentu horien biltzen nabarmendu ziren Koldo Artola (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta haren lankide Fermin Leizaola.

Fidela Bernat
Bizitza
Izen osoa Fidela Bernat Aracués
Jaiotza Uztarroze1898ko apirilaren 24a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Iruñea1991ko otsailaren 23a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak

Urte askoan Iruñean bizi izan zen.

FamiliaAldatu

1925ko ekainaren 23an, Pedro Ederra Lorea zenarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten, eta 1988an alargundu zen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu