Ebapotranspirazio

Lurzorutik eta ur-gainazaletatik lurrundutako eta landareek transpiratutako ur-kantitatea

Ebapotranspirazioa (ET) lurrunketaren eta transpirazioaren batura da, lurraren gainazaletik eguratsera doan hezetasuna.

Ebapotranspirazio/lurpeko urak/isurketa diagrama

Lurrunketa eguzkiaren erradiazioak eragiten du eta transpirazioa landarediak. Denbora-unitateko milimetrotan adierazten da.

Lurrunketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lurrunketa»

Jakina da ura etengabe trukatzen dela ozeano, kontinente eta atmosferaren artean. Grabitateak, atmosferan kondentsatzen den aire hezea prezipitazio moduan sakabanatzen du kontinente eta ozeanoan zehar, baina kontinente eta ozeanoetan pilatzen den ura atmosferara bueltatzen da ebapotranspirazio-prozesuaren bitartez. Nahiz eta lurrunketa eta transpirazioa prozesu desberdinak izan eta bakoitza bere aldetik egiten den, ez da batere erraza hauek banatzea, aldi berean gertatzen diren prozesuak direlako.

Ziklo hidrologikoa eta balantze energetikoa aldatu

Ebapotranspirazioak uraren ziklo hidrologiko eta balantze energetikoan zer esan garrantzitsua dauka. Uste da euri erauntsi baten ondorioz sortutako prezipitazio totalaren % 70 atmosferara itzultzen dela ebapotranspirazioaren bidez, eta gainontzeko % 30a lurrazaleko eta lurrazalpeko isurketa moduan jariatzen dela ozeano eta itsasoetara. Ziklo hidrologikoaren osagaia izateaz gain, ebapotranspirazioak berotze-ahalmenean eta energiaren antolakuntzan eragina du uraren egoeraren aldaketa dela eta, jasotako eta igorritako energia kopuruan oreka lortzen delako. Prozesu honek eragiten duen ur-galera kopurua kontuan hartuta, ur-hornikuntza eta banaketa-sistema egoki bat gauzatu ahal izango dugu.

Aplikazioak aldatu

 
Zonalde ekologikoen diagrama, prezipitazio eta ebapotranspirazio altuera kontuan hartuta.

Uste da, urteak pasa ahala lortu diren emaitzek baieztatzen dutenez, baporizazioa erabiltzen dela gehienbat zonalde desberdinetako idortasun-adierazleetan eta klimatologian, fenomeno hau eragiten duten erreferentzia-faktorerik nagusienak bihurtu direlako. Hala eta guztiz ere, ebapotranspirazioan parte hartu duten bolumenen ebaluazioen inguruan lortu du leku aipagarri bat. Hauek berez garrantzitsuak dira, baina ezinbestekoak dira hainbat zereginetan, hala nola, baliabide hidrikoen planifikazio eta kudeaketan, hainbat lan-ingurumenetan eta baita landarediaren eskaera hidrikoetan ere.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu