Donostiako Informatika Fakultatea

Donostiako Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campusean dago. 1976an sortu zen Espainiako lehen fakultateak sortu zirenean (Madrilekoa, Bartzelonakoa eta Donostiakoa).
EHUko Informatika Fakultatea» orritik birbideratua)

Donostiako Informatika Fakultatea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearen informatika fakultate bat da, Ibaetako campusean. 1976an sortu zen, Espainiako lehen fakultateak sortu zirenean (Madrilekoa, Bartzelonakoa eta Donostiakoa).

Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′26″N 2°00′39″W / 43.307147°N 2.010719°W / 43.307147; -2.010719
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1976
Kontaktua
HelbideaManuel Lardizabal pasealekua, 1. Ibaeta, 20018 Donostia
Webgune ofiziala

Titulazioak

aldatu

Informatika Ingeniaritzako Gradua eskaintzen da euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (bigarren mailako ikasgai gutietan), eta hiru espezialitaterekin: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.[1]

2020tik aurrera Ingeniaritzako Adimen Artifizialeko Gradua ere eskaintzen da. Eskolak hiru hizkuntzatan dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (bigarren mailako ikasgai guztietan).[2][3]

2012tik master eta graduondoko hauek eskaini izan dira behin gutxienez:

  • Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (euskaraz)
  • Erasmus Mundus - Language and Comunication Technology (ingelesez)
  • Computación de Altas Prestaciones (gaztelaniaz)
  • Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes (gaztelaniaz)
  • Ingeniería de Sistemas Empotrados (gaztelaniaz)
  • Sistemas Informáticos Avanzados (gaztelaniaz)
  • Tecnología de Apoyo a la Autonomía Personal (gaztelaniaz)
  • Itzulpengintza eta Teknologia (euskaraz, on-line eskaintza)

Titulu horiez gain, azken hamarkadan bi doktorego-programa izan dira indarrean: Ingeniaritza Informatikoa, eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua.

2020an 98 ikaslek bukatu zituzten ikasketak titulua lortuta. Ikasketa honetan enplegu-tasa %96koa denez bukatu eta bi hilabetera ia denak zeuden lanean.[4][3]

Historia [5]

aldatu
Sorrera eta hasierako urteak
aldatu

1969ko martxoaren 29an Madrilen egoitza duen Informatika Institutu bat sortzen da, Hezkuntza Eta Zientzia Ministerioaren menpe. Bi urte beranduago, 1971ko ekainaren 24eko aginduz, bost mailatan egituratutako ikasketa plan bat onartzen da institutu horren eraldaketa eta egiaztapena izango zena.[6]

 
Fakultatearen edifizioa 1984. urtera arte.

1971ko abuztuaren 9an Madrileko Informatika Institutuaren menpekoa den Informatika Zentro bat sortzen da Donostian, ikasketa-plan berdin-berdinarekin (Bost urtetan banatua: Aplikazio-Programatzailea,[7] Sistema-Programatzailea,[8] Aplikazio-Analista, Sistema-Analista[9] eta Sistema-Teknikaria[10]). Gaur egungo fakultatea denaren hasiera akademikoa da.[11]

1976ko martxoaren 4ko dekretutik Espainian sortzen dira lehen Informatika Fakultateak: Bartzelonakoa Universidad Politécnican, Madrilekoa Universidad Politécnican ere, eta Donostiakoa Valladolideko Unibertsitatearen menpekoa.[12]

Garai horietan hasi zen eratzen gero Euskal Herriko Unibertsitatea izango zena. Bide horretan Informatika Fakultatea Bilboko Unibertsitatean integratu zen 1977an, eta hori gero, 1980ko otsailaren 25ean, gaurko UPV/EHU bihurtu zen.

Fakultatea Donostiako Amara auzoan sortu zen, egun Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen edifizioan. 1984. urtean Ibaetako campusera mugitu zen.[13]

Ikasketa-planen eboluzioa
aldatu

Urteetan zehar hainbatetan berriztatu da Fakultateko ikasketa-plana. Hala, 1978/79 ikasturtean, hasierako informatika-ikasketak Lizentziatura bihurtu ziren (5 urte, 2 ziklotan antolatuta), eta geroxeago, 1982/83 ikasturtean, aldaketa batzuk egin ziren ikasketa-plan horretan. 1994/95 ikasturtean, Informatikako Lizentziatura Informatika Ingeniaritza bihurtu zen estatu osoan, eta ingeniaritza hori aldaketa batzuk jasan zituen 2001/02 ikasturtean. Bestalde, 2000/01 ikasturtean, hiru urteko Informatika Sistemen Ingeniaritza Teknikoa abiatu zen. Azkenik, Espainia osoan egin zen ikasketa-planen erreforma orokorra dela eta (Bologna plana), aurreko ibilbidea bukatutzat eman zen 2010/11 ikasturtean; hortik aurrera, eskaintza Informatika Ingeniaritzako Graduan kontzentratu da: 240 kreditu eta hiru espezialitate, 4 urtetan banatuta.

Graduondokoak
aldatu

Graduondoko prestakuntza ere eboluzionatu da, lehengo doktorego-ikastaroetatik gaurko master-ikastaroetara. Lehen esperientzia Máster en Ciencia y Tecnología de Computadores izan zen, 1991-93 urteetan eskaini baitzen. 2013/14 ikasturtean eskaintza zabalagoa da: Ingeniería de Sistemas Empotrados eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (2007/08 ikasturtetik), Sistemas Informáticos Avanzados, Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes, eta Tecnología de Apoyo a la Autonomía Personal (2009/10 ikasturtetik aurrera), eta Computación de Altas Prestaciones. Eta 2014/15 ikasturterako aurreikusita daude Informatika Ingeniaritzako Master profesionala, eta Language and Communication Technologies "Erasmus Mundus" Masterra.

40. urteurreneko ospakizunak 2017an
aldatu

2017-2018 ikasturtean informatika-ikasketa ofizialen 40. urteurrena ospatzen zen estatu mailan. Hasieran hiru fakultate baino ez ziren (Donostia, Bartzelona eta Madrid), 2017an 60 baino gehiago.Tarte hartan 4000 informatikari atera ziren Donostiako fakultatetik, eta horietarik gutxienez mila izan ziren euskaraz ikasi zutenak, neurri handi batean informatikaren mundua euskaldundu zutenak. Fakultatearen 40 urteurreneko ospakizunetan, besteak beste. ekitaldi hauek antolatu ziren:[14]

  • Erakusketa aspaldiko material infomatikoarekin "Aspaldiko DIF v1.0: Zelan egiten genituen praktikak orain dela…?" [15] Informatika Fakultateak aspaldiko zenbait ekipo informatiko bilduta ditu. 2017an Informatika-ikasketen 40. urteurrena zela-eta RetroFISS v1.0 erakusketa antolatu zen, eta hori izan zen museoaren hasiera. gaur egun ondarea.eus webgunean ikus daitekeena.[16]
  • Ikasle-ohien hitzaldiak: Jose Poza (MAsMovil); Mikel Artetxe (IXA), Ana Juaristi (AvanzOSC), Gorka Julio (Web Developer & Information Technology Analyst), Jonathan Ortigosa (Gestamp); Susi Rodriguez (Elurnet).[17]
 
Josep Miró Nicolau, fakultateko lehen dekanoa.
Taula historikoa: dekanoak, unibertsitateak, planak:
aldatu
 
Javier Torreladea dekanoa
 
Julio Abascal
 
Arantza Illarramendi dekanoa
 
Agustin Arruabarrena dekanoa
Urtea Dekanoa Unibertsitatea Ikasketa-plana
1971 Josep Miró Nicolau Madrileko Informatika Institutua Informatika zentroko ikasketak
1976 Valladolideko Unibertsitatea
1977 Bilboko Unibertsitatea
1978 Luis Gurruchaga Informatika Lizentziatura
1980 UPV/EHU
1982 Egokitzapenak lizentziaturan
1983 Javier Torrealdea Folgado
1984 Josu Aranberri Miranda[13]
1985 Javier Torrealdea Folgado
1992 Julio Abascal Gonzalez
1994 Informatika Ingeniaritza
1996 Iñaki Morlán Santa Catalina
2000 + Informatika Sistemen Ingeniaritza Teknikoa
2003 Julián Gutiérrez Serrano
2008 Clemente Rodríguez Lafuente
2008 Arantza Illarramendi Etxabe
2010 Informatika Ingeniaritzako Gradua (Bologna)
2011 Agustin Arruabarrena Frutos
2014 Kepa Sarasola Gabiola
2017 Alexander Mendiburu Alberro
2020 Adimen artifiziala gradua ere ematen hasten da

Ikerketa

aldatu
 
Informatika Fakultateko ikerketa taldeak

Hainbat urtetako jardunak heldutasuna ekarri zion ikerketa-arloari. Horrela, Informatika Fakultatea sortu eta hamar urtera doktoreak bost baino ez baziren ere, 2012an 100 irakasletatik ia gehienak doktoreak ziren (%85 baino gehiago). Horren ondorioak dira 2006 urtetik urtero 14-20 doktorego-tesi berri defendatu izan direla, ikerketa taldeak eta spin-off enpresak sortu direla eta asmatutako produktu informatikoak erregistratu direla.

Hogei bat ikerketa-talde sortu dira urteetan zehar Informatika Fakultatearen inguruan:[18]

2020an 17 ikerketa-taldetan, 95 ikerketa-proiektu lantzen ziren, horietako ikertzaile nagusiak 39 zirela. 2020an 2,2 milioi euro mugitu zen proiektu horietan, 149 argitalpen zientifiko idatzi ziren eta 14 doktorego-tesi aurkeztu ziren.[4]

Hogei produktu baino gehiago erregistratu dituzte fakultateko ikerketa taldeek, besteak beste hauek:

  • Xuxen euskararako zuzentzaile ortografikoa
  • TADEEP itzultzaile automatiko neuronala.

Spin-off enpresak

aldatu

Hainbat spin-off enpresa sortu izan dira informatika bukatu duten ikasleekin. Adibidez hauek:

  • Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL[37]
  • IKude Telemed SL[38]
  • Innovae Vision SL[39]
  • Nesplora [40] Neurozientzia
  • Magna SIS [41]
  • Wimbitek [42]

Sailak

aldatu
  • Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia (KAT)
  • Lengoaia eta Sistema Informatikoak (LSI)
  • Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala (KZAA)

Informatikako gaiak

aldatu

Informatika Ingeniaritzako Graduko ikasgaietan arloko gai orokorrak jasotzen dira lehenengo bi urtetan:

Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak (eta transistoreak) Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak Oinarrizko Programazioa Analisi Matematikoa Matematika Diskretua
Konputagailuen Egitura Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa Programazioaren Metodologia Kalkulua Aljebra
Konputagailuen Arkitektura Datu-egiturak eta Algoritmoak Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak Ekonomia eta Enpresen Administrazioa Estatistika Metodoak ingeniaritzan
Sistema Eragileen Oinarriak Konputagailu Sareen oinarriak Datu-baseak Software Ingeniaritza Ikerkuntza Operatiboa
Sare Zerbitzuak eta Aplikazioak Proiektuen Kudeaketa

Gero hiru espezialitatetan sakonago aztertzen dira gai hauek: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.

Konputagailuen Ingeniaritza

aldatu
Errendimendu Handiko Prozesadoreak Sistema Eragileak Sistemen eta Sareen Administrazioa Sistema Digitalen Diseinua eta Eraikuntza
Konputazio Paraleloko Sistemak Sistema Informatikoen Errendimenduaren Ebaluazioa Sare Teknologiak eta Azpiegiturak Sistema Txertatuen Diseinua

Konputazioa

aldatu
Datu Meatzaritza Zientziarako Konputazioa Konputazio Eredu Abstraktuak Konputagailu bidezko Grafikoak
Algoritmoen Diseinua Adimen Artifiziala Konpilazioa Bistaratzea eta Ingurune Birtualak

Software Ingeniaritza

aldatu
Software Ingeniaritza aurreratua Datu-baseen Diseinua Web Sistemak Pertsonen eta Konputagailuen arteko Elkarrekintza
Softwarearen Kalitatea Softwarearen Garapen Industriala Informazioaren Kudeaketa Aurreratua Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak

Adimen artifizialeko gaiak

aldatu

2020tik aurrera Ingeniaritzako Adimen Artifizialeko Gradua ere eskaintzen da. Eta kasu honetan ikasgaietan gertuago daude Adimen artifiizialetik.

Konputagailuen Arkitekturaren Oinarriak Estatistika Metodoak Ingeniaritzan Oinarrizko Programazioa Analisi Matematikoa Matematika Diskretua
Konputagailu Sareen eta Sistema Eragileen Oinarriak Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa Programazioaren Metodologia Kalkulua Aljebra
Datu Meatzaritza Datu-egiturak eta Algoritmoak Seinaleak eta Sistemak Sistema Paralelo eta Banatuak Estatistika Metodo Aurreratuak
Adimen Artifiziala Arrazoiketa Automatikoa Datu-baseak Software Ingeniaritza Ikerkuntza Operatiboa
Hizkuntzaren Prozesamendua Robotikaren Oinarriak Ikaskuntza Automatikoa eta Neurona Sareak Bilaketa Heuristikoak Datu-baseen Diseinua
Ikaskuntza Automatiko Aurreratua Datu Masiboen Prozesamendurako Azpiegiturak Konputagailu Bidezko Ikusmena Big Data Aplikazioen Garapena Testu-datuen Meatzaritza

Informatika euskalduntzen

aldatu

Informatika fakultatea bere alorreko ikasketak euskaraz eskaintzen aitzindaria izan da, lan ugari egin dituzte hainbat irakaslek Fakultatean bertan eta Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean.[43][44]

Ikasketak euskalduntzen egindako egindako urratsak

aldatu
 
"Adimen Artifiziala eta euskara" hitzaldian Mikel Artetxe, Gorka Azkune, Izaskun Etxeberria eta Nora Aranberri (EHU, 2020-12-03)

Fakultateko hasierako urratsak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta 1992/93 ikasturtean, lehen hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik, Informatikako Lizentziaturaren azken urte hartan. Hori baino lehen, 1988/89 ikasturtetik aurrera hautazko bi ikasgai ere hasi ziren eskaintzen euskara zientifiko/teknikoa lantzeko: Euskara Tekniko I eta II (Antton Gurrutxaga).

1998/99 ikasturtean, ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta KAP) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[45]

2013an Informatika Ingeniaritzako Graduan derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Proiektua barne) eta gutxienez Gradua osatzeko behar diren hautazko kredituak euskaraz eskaintzen dira. Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna da, eta ikasleen erdiak euskaraz ikasten du. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen da.

Graduaz gaindi, euskarak presentzia handia du ikerketa taldeetan ere. Zehazki, IXA taldeak hizkuntzen prozesamendu informatikoa ikertzen du, non euskara helburu nagusia den. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra (HAP), IXA taldearen eskutik, euskaraz eskaintzen da.[46]

2016an Bikain Ziurtagiria jaso zuen Informatika Fakultateak, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da hori.[47] Unibertsitatean ziurtagiri hori lortu zuen lehen fakultatea izan zen EHUko Informatika Fakultatea.[48]

Informatika liburuak (1984-2023)

aldatu

1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Baina gogoa eta gustua zegoen sasien gainetik ibiltzeko. 40 urte geroago bestelakoa zen egoera, oso bestelakoa. Ziztuan aldatzen den eremua da Informatika, eta ingelesa hizkuntza nagusia da, nondik sortzen, zabaltzen eta desagertzen baitira, abiadura larriz, termino, kontzeptu, tresna guztiak. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasleok euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana (aipatu gabe beste formatu batzuk: tesiak, webeko ikastaroak, apunteak, gardenkiak, ariketak, aplikazioen eskuliburuak...). Liburu horien erreferentziak bildu zituen Agustin Arruabarrena dekano ohiak 2016an katalogotxo batean, zaharrenak (zaharkituta zeudenak) eta berrienak, oraindik bero-bero zeudenak.[49][50]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
 
[Betiko hautsitako esteka] * IXA Taldea Abadia Saria jasotzen (2013)
  • Mikel Artetxe ikasle ohia denak ere sari eta errekonozimendu asko jaso ditu:
    • 2019: Hizkuntzaren prozesamenduko elkarte ospetsuena den ACL kongresuan (Association for Computational Linguistics) artikulu onenerako izendapena jaso zituen.
    • 2018: CoNLL nazioarteko kongresuan artikulu onenaren saria.[68][69] Saritutako artikuluaren izenburua hau da: “Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation”. Euskaraz: “Informazio linguistiko dibergentea azaleratzen hitzen bektore-errepresentazio distribuzionaletan, ebaluazio intrinseko eta estrinsekorako zenbait ikasgairekin”.
    • 2017: Science aldizkariak albiste moduan jaso zuen Mikel Artetxe, Eneko Agirre and Gorka Labaka Ixakideek 2017ko urrian argitaratu zuten ikerketa bat: Artificial intelligence goes bilingual—without a dictionary. [70][71][72]
    • 2017: Bigarren saria Bartzelonan antolatu zen Hizkuntza Teknologietako Hackatoian. Antolatzailea Red.es izan zen, eta SESIAD agentziaren babesa izan zuen. Mikel Artetxe Linguee moduko aplikazioak sortzeko programa bat garatu zuen; testu-corpus batetik abiatuta hiztegi elebidunak sortzeko aplikazio harek testu errealetako adibide errealak eskaintzen zituen hitzaren erabilera zelakoa den hobeto erakustearren. Software librea zen aplikazio hura hainbat hizkuntzatarako erabili ahal da, tartean euskararako.[73]
    • 2013-2014 ikasturteko karrera bukaerako sari nazionala ere jaso zuen. estatu mailan.[74][75]
    • 2014: Mikel Artetxek hirugarren postua lortu zuen Tuenti challange programazio-txapelketan.[76]
    • 15 artikulu baino gehiago argitaratu ditu punta-puntako nazioarteko kongresu eta aldizkarietan.[77]

Lehiaketak

aldatu
  • 2019: COVID-19 Open Research Dataset Challenge. Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria. Ixa Taldeko Arantxa Otegi eta Jon Ander Campos ikertzaileek eta Eneko Agirre eta Aitor Soroa irakasleek lortu zuten.[78][79]
  • 2017an, 2020an eta 2019an, Eneko Agirre Ixakide eta HiTZ zentroko zuzendariak hiru aldiz jarraian Google-ren sari bat irabazi zuen. Google Faculty Research Award saria hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa da bera. Proiektua batez ere  ingelesezko elkarrizketetan zentratzen bada ere (sukaldaritzari eta elikadurari buruzko galderak), euskarazko elkarrizketekin ere lan egin dute. Horretarako iaz Ixa taldeak euskarazko elkarrizketak biltzeko boluntarioak erakartzeko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpainak oso harrera ona izan zuen, eta pertsonei buruzko euskarazko elkarrizketak jaso ziren, Wikipedian dagoen informazioan oinarrituta[80][81][82][83] 1990an Informatikako graduko ikaslerik onena izan zen Gipuzkoan.
  • 2015: "Open Data Euskadi saria 2015" Jerónimo Hernandez, “Zure ikasketak aukeratu gerora begira proposamenagatik.[84]
  • 2015: GipuzkoAPP’s lehiaketa. Galtzagorri Elkartea + Oreka Interactive eta Geminys SL.[85]
  • 2015: Ada Lovelace lehiaketa, “Emakumeak eta Teknologia” gaiaren inguruko sorkuntza-lanetarako. Olatz Arbelaitz: Ada eta Joxepa Antoni emakume aitzindari.[86]
 
2014ko SWERC txapelketa. EHUko Informatika Fakultateko taldeak domina bat lortu zuen Jesús Ibañez, Adrián Nuñez, Eneko Pinzolas, Jon Mediero, Asier Mujika, Iván Matellanes eta Mikel Artetxe.[87]


Spin-off enpresetarako Toribio Etxeberria saria

aldatu
  • 2015: Aratz Puerto. IDON SYSTEMS enpresak RFID teknologian oinarrituriko errendimendu handiko kronometrai-sistemaren diseinu eta fabrikazioa egiten du  kirol ekitaldietarako.[91]
  • 2002: ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L. spin-off enpresa sortzeagatik

Kongresu zientifikoetan artikulurik onenari egindako aipamenak

aldatu
  • 2019: Intelligent Systems Group (ISG) ikerketa taldeko César Montenegro ikerlariak “Aguathón” txapelketa irabazi zuen. Txapelketaren helburua, Ebro ibaiak Zaragozatik pasatzean izango duen portaeraren eredua lortzea da.
  • 2017: Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat,[92]
  • 2017: SEPLNko artikulurik onena. Ixa taldeko Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe eta Arantza Diaz de Ilarraza ‘EusHeidelTime: Time Expression Extraction and Normalisation for Basque‘[93]
  • 2015: CAEPIA’2015, ISG ikerkuntza taldeko Jeronimo Hernandez ( “A novel weakly-supervised problem: learning from positive-unlabeled proportions“) eta Josu Ceberio (“Multi-objetivising the quadratic assignment problem by means of an elementary landscape decomposition“)[94]
  • 2015: SISTEDES saria. Onekin taldeko Gorka Puente García-ri. ("Improving creation maintenance and contribution in wikis with domain specific languages")[95]
  • 2015: Espainiako Adimen Artifizialeko Konferentzian (CAEPIA’2015), Informatika Fakultateko ISG ikerkuntza taldeko Jeronimo Hernandez ( “A novel weakly-supervised problem: learning from positive-unlabeled proportions“) eta Josu Ceberio (“Multi-objetivising the quadratic assignment problem by means of an elementary landscape decomposition“
  • 2014: XX Jornadas de la Enseñanza Universitaria de la Informática, JENUI. (José Miguel Blanco, Miren Bermejo eta Imanol Usandizaga, "La espiral de proyectos como eje conductor de asignaturas de Gestión de Proyectos Informáticos"[96]
  • 2009: Europako Itzulpen Automatikoaren Elkartearen kongresuan (EAMT, 2009)[97],
  • 2007: Artikulu Onenaren saria hizkuntza-teknologiako tailer australasiakoan ere (Australasian Language Technology Workshop) Eneko Agirre

Tesietarako sariak

aldatu
  • 2019: Koldo Mitxelena Saria. Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu zuen.[98]
  • 2018: UPV/EHUko Doktorego Sari Bereziak. [99] (1) Jerónimo Hernández González “Contributions to learning Bayesian network models from weakly supervised data: Application to Assisted Reproductive Technologies and Software Defect Classification”. (2) Borja Ayerdi Vilches “Contributions to Ensemble Classifiers with Image Analysis Applications”. (3) Usue Mori Carrascal “Contributions to time series data mining departing from the problem of road travel time modeling”.
  • 2018: Doktorego-tesi proiektu onenaren saria “Conference of the Spanish Association for Artificial Intelligence (CAEPIA)” ISG taldeko Amaia Abanda, “A study on the discriminatory capacity of the temporal information on supervised time series classification problems”
  • 2011: Koldo Mitxelena Saria. Maite Oronoz, «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura»).[100][101]
  • 1995: Koldo Mitxelena Saria. Tesietarako UPV/EHU-ren sari berezia. Xabier Arregi Iparragirre, “Itzulpenean laguntzeko Hiztegi-sistema eleanitza”.
  • 1981: euskarazko ikerlanetarako Resurrección Maria Azkue saria. GALDETSU: Konputagailuz lagunduriko irakaskuntzarako sistema (tesina). Kepa Sarasola.[102] [103]

Master-lanetarako sariak

aldatu
  • 2016: “Desgaitasunaren, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboa”ren arloko saria Master Amaierako Lanen saria UPV-EHUko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak. Izaskun Heras Pradok irazi zuen lan honekin: ‘IMPLEMENTACIÓN DE UN SOFTWARE DE APOYO AL APRENDIZAJE PARA EL CONTROL DEL ORDENADOR MEDIANTE UN SISTEMA EYE-TRACKING”.[104]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Informatika Ingeniaritzako Gradua» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  2. «Adimen Artifizialeko Gradua - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  3. a b Prentsa-bulegoa. (2021). Informatika Fakultatea komunikabideetan. Memoria 2020. UPV/EHU.
  4. a b Informatika Fakultatea, MEMORIA 2020. UPV/EHU.
  5. Historia laburra: fakultatea eta informatikako irakaskuntza Informatika fakultateko webgunean
  6. (Gaztelaniaz) BOE.es - Documento BOE-A-1969-435. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  7. (Gaztelaniaz) Orden sobre enseñanzas a impartir en el Centro de Informática de San Sebastián en el curso académico 1971-72. BOE.es - Documento BOE-A-1972-230. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  8. (Gaztelaniaz) Orden por la que se autoriza al Centro de Informática de San Sebastián para impartir las enseñanzas de Programador de sistemas en el curso 1972-73. BOE.es - Documento BOE-A-1972-43503. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  9. (Gaztelaniaz) Orden por la que se autoriza al Centro de Informática de San Sebastián para impartir en el curso académico 1974-75 las enseñanzas de «Analista de Sistemas» BOE.es - Documento BOE-A-1974-1589. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  10. (Gaztelaniaz) Orden por la que se autoriza al Centro de Informática de San Sebastián a impartir las enseñanzas de Técnico de Sistemas BOE.es - Documento BOE-A-1975-21263. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  11. (Gaztelaniaz) Decreto 3136/1970, de 12 de septiembre, por el que se autoriza la creación en San Sebastián de un Centro de Enseñanza de Informática dependiente del Instituto de Informática. BOE.es - Documento BOE-A-1970-10610. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  12. (Gaztelaniaz) Decreto 593/1976, de 4 de marzo, por el que se crean Facultades de Informática en Barcelona, Madrid y San Sebastián. BOE.es - Documento BOE-A-1976-6514. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  13. a b Aranberri, Josu. (1984). Video con noticias de la Facultad de Informática en 1984 // Informatika Fakultateko albisteak Euskal Telebistan (1984). ondarea.eus.
  14. «40 Urte - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  15. «Erakusketa: Nola egiten genituen praktikak? // Exposición: ¿Con qué ordenadores hacíamos las prácticas hace …?» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  16. (Gaztelaniaz) Aranberri, Josu. (2017). RetroFISS Museo de Informática. UPV/EHUko Informatika Fakultatea.
  17. «6 ikasle ohiren ikuspuntua // 6 ex-alumn@s: ¿Cómo trabajo en informática?» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  18. «Ikerketa lerroak - Informatika Fakultatea - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  19. «BDI HomePage» bdigroup.web.app (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  20. «Erabaki R & D & I» erabaki.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).[Betiko hautsitako esteka]
  21. «ONEKIN – Onekin Research Group» onekin.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  22. «Intelligent Systems Group Home Page» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  23. «Grupo de Inteligencia Computacional (GIC)» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  24. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  25. «Hasierako orria - lorea - LoRea - UPV/EHU» lorea (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  26. «REMIS» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  27. «UPV/EHU - RSAIT - Sarrera» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  28. Robot adimendun eta mugikorrak martxan (Robotika eta Sistema Autonomoen taldea)
  29. «Galan |» galan.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  30. «Geometric Integration Research Group» www.gicas.uji.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  31. «Egokituz, Laboratorio de Interacción Persona-Computador para Necesidades Especiales» www.egokituz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  32. Web3D-ehu ikerketa-taldearen webgunea
  33. «Sarrera | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  34. «HiTZ: Basque Center for Language Technology | HiTZ Zentroa» hitz.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  35. «Eneko Agirre: Google-en ikerketa saria lortu du / Premio de Investigación de Google» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  36. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  37. Eleka spin-off enpresa
  38. IKude Telemed SL spin-off enpresa
  39. Innovae Vision SL spin-off enpresa
  40. Nesplora spin-off enpresa
  41. Magnasis spin-off enpresa
  42. Wimbitek[Betiko hautsitako esteka] spin-off enpresa, animalia basatiak monitorizatzeko tresnak sortzen dituena
  43. Informatika euskalduntzen Informatika fakultateko webgunean
  44. Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  45. Basabe, Mikel. (200-06-14). «Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  46. Eskaintzen ditugun masterrak eta itzulpengintzako graduondokoa – Hizkuntza-teknologiak. Ixa Taldea (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  47. Eusko Jaurlaritza. (2016). «Aitortzak. 2016an Bikain Ziurtagiria lortu zuten erakundeen zerrenda.» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza.) (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
  48. Sarasola, Kepa. «1.000 informatikari euskaldun Bikain» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
  49. «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  50. Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  51. Premios Nacionales de Informática 2010 Sociedad Científica Informática de España (SCIE).
  52. (Gaztelaniaz) «Premios de Investigación SCIE – Fundación BBVA 2023» Fundación BBVA 2023-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  53. (Gaztelaniaz) AIPO. (2021). La Asociación de Interacción Persona-Ordenador (AIPO) entrega a Julio Abascal del Premio Jesús Lores en el congreso Interacción 2021. Asociación de Interacción Persona-Ordenador.
  54. «Egokituz, Laboratorio de Interacción Persona-Computador para Necesidades Especiales» egokituz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-30).
  55. a b (Ingelesez) adminweb. «AWARDS» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  56. (Ingelesez) Association for Computing Machinery. (2013). Senior Members / Award Winners. ACM.
  57. (Ingelesez) ifip-tc13-admin2015. «Technical Committee 13 on Human-Computer Interaction» IFIP TC13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  58. a b (Gaztelaniaz) «Fallados los Premios de Investigación Sociedad Científica Informática de España (SCIE) – Fundación BBVA» FBBVA 2021-05-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  59. «Lehen saria European Robotics Challenges-en // Primer premio en el European Robotics Challenges» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  60. (Gaztelaniaz) «N_20170705 EUROC» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  61. Ixa Taldea. (2013). Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Anton Abadia Saria, Euskararen normalkuntza lanetan izandako eraginagatik.. .
  62. Ixa Taldea, Abbadia Saria – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  63. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  64. «Ikergazte 2015 Durango» IkerGazte 2015 (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  65. «Elhuyar sariak» www.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  66. Azkune Galparsoro, Gorka. (2016). «Zertarako balio du horrek?» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (321): 50–52. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
  67. Azkune Galparsoro, Gorka. (2015). Sarrera hitzaldia: Zientzia istorio bat. Lehenaldira begiratuz etorkizuna eraikitzen. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  68. Artikulu onenaren saria CoNLL2018 biltzarrean – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  69. Artetxe, Mikel; Labaka, Gorka; Lopez-Gazpio, Iñigo; Agirre, Eneko. (2018-10). «Uncovering Divergent Linguistic Information in Word Embeddings with Lessons for Intrinsic and Extrinsic Evaluation» Proceedings of the 22nd Conference on Computational Natural Language Learning (Association for Computational Linguistics): 282–291.  doi:10.18653/v1/K18-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  70. Science aldizkariak: ‘Hiztegirik gabeko itzulpen automatikoa, Ixa taldeak zabaldu duen ikerlerroa’ – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  71. «Science journal: Machine Translation without a dictionary?» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  72. ACL. (2017-09-21). Learning bilingual word embeddings with (almost) no bilingual data --- Mikel Artetxe, Gorka Labaka and Eneko Agirre. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  73. Mikel Artetxe-k saria jaso du Bartzelonako HP Hackatoian – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  74. «Duque ministroak beren karrera amaierako sariak eman zizkien Mikel Artetxe eta Josué Tonelliri» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  75. Informatika, EHUko. «Mikel ARTETXE Karrera Amaierako lehenengo Sari Nazionala / Premio Nacional de Fin de Carrera» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  76. «Mikel Artetxe 3. Tuenti txapelketan» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  77. «Mikel Artetxe» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  78. (Ingelesez) «COVID-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19)» kaggle.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  79. Ixa ikerketa-taldeak Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako COVID-19 gaixotasunaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketan saria jaso du – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  80. «Elkarrizketak sortzen - Ixa taldea» www.ixa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  81. Google-saria hirugarrenez irabazi du Eneko Agirre ixakideak – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  82. Google-ren ikerketa-saria Eneko Agirreri hitzen esanahiak grafikoki erakusteagatik – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  83. Google Research saria Eneko Agirre taldekideari – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  84. «Jerónimo Hernandez: “Open Data Euskadi saria 2015”» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  85. «GipuzkoAPP’s sariak / Premios GipuzkoAPP’s» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  86. «Ada Lovelace lehiaketaren sariak / Premios del concurso» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  87. «Hemos logrado una medalla en SWERC» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  88. «Lortu dugu domina bat SWERC txapelketan» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  89. «Mintegia: SWERC programazio-txapelketako kontuak (2015/02/24)» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  90. Txiotesia2-ko saria Itziar Gonzalezi – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  91. «Toribio Etxebarria sariak 2015» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  92. Ixa Taldearena da Testu Klinikoen Prozesamenduaz 2017ko 3 artikulu onenetako bat – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  93. «SEPLN2017ko artikulu onenaren saria // Premio al mejor articulo en SEPLN2017» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  94. «CAEPIA 2015 Sariak / Premios CAEPIA 2015» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  95. «Gorka Puente: premio de tesis SISTEDES / SISTEDES tesi-saria» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  96. «Artikulu onenaren saria JENUI-2014 biltzarrean» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  97. EAMTko artikulu onenarentzako Springer saria IXA taldeari! – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  98. «Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu du» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  99. «Doktoregoko sari bereziak - estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak - Graduondoko Ikasketak - UPV/EHU» estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  100. Oronoz Antxordoki, Maite. «Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  101. Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  102. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  103. «Azkue Literatura sariak (1991-2017)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  104. «Saria / Premio: Maider Gaztelu Aza» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu