Ireki menu nagusia

e-makumeak bilguneak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa bildu eta zabaltzen du.[1]

Taldea 2000. urtearen inguruan sortu zen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, ikasketa hauetara gero eta neska gutxiago hurbiltzen zirela nabaritu zenean. Jaitsiera hau ez da kontu lokala mundu mailako baizik.[2] Taldeak egiten dituen lanak hiru motatakoak dira:

  • Informatikaren historian ezagun izan diren informatikarien erreferentziak sortzea eta zabaltzea.[3][4]
  • Azterketa estatistikoak eta kuantitatiboak, arlo honen irakaskuntzan eta lan-munduan emakumeek duten presentziaz.
  • Azterketa kualitatiboak, neskek eta emakumeek arlo honetan aurkitzen dituzten oztopoei buruz, gero ikasketa hauetan sartzeko eta jarraitzeko erabakigarriak izan daitezkeenak.[5][3]

E-makumeak taldeak sustatuta 2014tik hainbat emakumek idazten dute GAUR8 astekarian informatikari buruz.[6]

Guztira 50 artikulu baino gehiago izan dira, eta horietako batzuk emakumearen egunean egunkari gisa argitaratuak izan dira urte batzuetan.[7]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  2. (Ingelesez) Bilton, Nick (2012-06-26) «Tech Companies Announce 'Girls Who Code' Initiative» Bits Blog . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.
  3. a b «Emakumeak eta informatika» DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.
  4. Lasa, Irune (2013-11-03) «Konputagailuak emakumeen gauza zirenekoa» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.
  5. Lasa, Irune (2013-11-03) «Montse Maritxalar: "Teknologiaren sorkuntzan egon behar dugu emakumeok"» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.
  6. «GAUR8koak» e-makumeak . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.
  7. «GAUR8: “e-makume” informatikarien kronika informatikoak» DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-01-26.

Kanpo-estekakAldatu