SPRI agentzia

Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia

SPRI Taldea (gaztelaniaz: Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial) Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa. 1981ean sortu zuten.[1][2]

SPRI agentzia
Datuak
Motaerakunde publikoa
Jarduera sektoreaindustria garapena
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1981
webgune ofiziala

Agentziaren helburua euskal enpresak babestu eta bultzatzea da. Eusko Jaurlaritzaren politikak zabaltzeko zerbitzu eta programen bitartez enpresa-sareari lagundu nahi dio nazioartera ateratzeko, ekiteko, finantzatzeko, lurzoru industriala aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, edo eraberritzeko.

Gainera, atzerriko inbertsioak erakartzeko eta ahalbidetzeko ardura eman dio Eusko Jaurlaritzak, Invest in the Basque Country zerbitzuaren bitartez.

Aurrekontua aldatu

2019an SPRI Taldeak 235 milioi euro inguruko laguntzak banatu zituen 2.000 enpresa-proiekturen artean; horietatik, 189 teknologia, berrikuntza eta 4.0 Industria arloetako ekimenentzat izan ziren, 43 ekintzailetza eta enpresen sustapeneko proiektuentzat, eta nazioartekotzen laguntzeko programek 2 milioi jaso zituzten. Talentua erakartzeko programen eta nazioartekotze beken 8 milioiak.[3]

Enpresentzat ez diren programak (adibidez, Emaitek, teknologi zentroei zuzendutako programa), laguntzen % 47 Gipuzkoako enpresentzat izan ziren (74 milioi euro eta 1.047 proiektu onartu), % 43,1 Bizkaiko enpresentzat (67 milioi eta 674 proiektu) eta % 9,5 Arabako enpresentzat  (15 milioi eta 275 proiektu).  Lurralde bakoitzeko enpresen tipologia da kopuru horien eta laguntzen lurraldekako banaketaren atzean dagoen arrazoia, industria arloko ETEak gehiengoa baitira Gipuzkoan.

2020 aurrekontuan 254 milioi euro inguru banatuko zituen ETE (enpresa txiki eta ertain), startup, euskal industria eta teknologi zentroentzat, 2019an baino ia %8 gehiago. Zenbateko horretatik, 199 milioi bideratu ziren teknologiara (I+G) (190),  berrikuntzara (3), 4.0 Industriara (5) eta zibersegurtasun industrialera (2), 49 milioi ekintzailetza eta enpresen sustapenera, eta 5,6 milioi enpresen nazioartekotzera. Horrez gain, BEINT eta Global Training programek eta talentua erakartzeko programak beste 8 milioi euro jaso zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. «Sociedad para la Promoción y Reconversión Industrial - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Mapa Cronológico de la Plitica de Competividad del Gobierno Vasco» www.politicaindustrialvasca.net (Eusko Jaurlaritza, SPRI) (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Aurten SPRI Taldeak %8 handituko du euskal enpresentzat eta industriarentzat bideratutako aurrekontua» SPRI 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-07).

Kanpo estekak aldatu