Patxi Angulo Martin
Patxi Angulo Martin (Pasai Antxo, 1960ko uztailaren 25a) matematikan lizentziaduna da Sevillako Unibertsitatean. Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da 1986tik Euskal Herriko Unibertsitatean.[1] Matematikaz dibulgazio lan handia egin zuen Elhuyar aldizkarian, gero hainbat liburu idatzi ditu, eta 2018an Jokoenea museoa sortu zuen Donostian.[2]
Patxi Angulo Martin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1960ko uztailaren 25a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Donostiako Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() |
Matematikan erreferentziazkoak diren euskarazko testu ugari idatzi eta itzuli ditu, eta lan horietan sistematikoki landu du alor horretako terminologia.[3][4] Ildo horretatik, 2010 eta 2012ren artean terminologia erauzteko GARATERM proiektua definitu zuen ikerketa taldean parte hartu zuen Igone Zabala koordinatuta, TZOS web-aplikazioaren bidez unibertsitate mailako testu akademikoekin corpus bat osatu zuten, baita linguistikoki prozesatu ere.[5]
Kolaborazioak aldizkarietan (1988-2008)
aldatu1988 eta 1998 artean, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian matematikari buruzko artikuluak argitaratu zituen. Aldizkari berean, 1989 eta 2008 artean joko matematikoei buruzko Nahaste-Borrastea zutabea idatzi zuen.[6][7][8]
Liburuak (1997-2019)
aldatuMatematikaz eta mahai gaineko jokoei buruz hainbat testuliburu idatzi ditu, besteak beste, hauek:
- 1997an, Mundu zabaleko jokoak, jokoen mundu zabala liburua argitaratu zuen Elhuyarren eskutik.
- Piskunov-en Kalkulu Diferentziala eta Integrala liburuaren itzulpenaren koordinatzailea eta itzultzailea izan zen (UEU, 1992 eta 2009).[9]
- Euklides-en Elementuak liburua euskaratu zuen (Elhuyar, 2005). Matematikazko liburu klasikoetan klasikoenetako bat da, eta Jose Ramon Etxebarriaren laguntza izan zuen testua ondo biribiltzeko.[10][11][12][13]
- Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan parte hartu zuen aditu arduradun gisa (2009).
- Euskaltzaindiaren Matematikako Oinarrizko Lexikoa osatzen parte hartu zuen (2013).[14]
- 2016an Analisi Matematikoa. Ariketa ebatziak plazaratu zuen.
- 2017an Kalkulua. Ariketa ebatziak.
- 2019an Zaldiaren jokoak. Xakeen historia bat.[15]
-
Mundu zabaleko jokoak
-
Elementuak Patxiren oinean
-
Kalkulu diferentziala eta integrala
Udako Euskal Unibertsitateko kidea
aldatuUdako Euskal Unibertsitateko Matematika Sailean aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez. Aitzindaria izan zen matematikako hainbat alor eta eta matematikaren didaktika jorratzen. Besteak beste hitzaldi hauek eman zituen:
- Matematikaren didaktika. 1997, Guadalupe Gutierrez Peredarekin
- Infinituaren inguruko paradoxak. 1994
- Jolas matematikoak 1990
- Jolas matematikoak 1988
Jokoenea museoa (2018)
aldatuMunduko bost kontinenteetako 1000 joko biltzen dituen euskarazko Jokoenea webgunearen eta Jokoenea museoaren sortzailea da. Joko horien arau, argazki, historia, artikulu eta hainbat ezaugarri kontsultatu eta erabil daitezke bertan.[16][17][18]
Jokoenea ez da webgune huts bat, Jokoenea Donostiako Errotaburu auzoan dagoen museo bat ere bada, Patxi Angulok urte askoan zehar munduko hainbat bazterretatik lortutako 1.000 joko inguru ikus daitezke bertan.
1997an liburu bat argitaratu zuen munduan zehar aurkitu daitezkeen jokoei buruz. eta 20 urte geroago antolatu zuen museo hau munduko hainbat bazterretatik lortutako taula eta pieza desberdinekin.[19][18][20]
Aitortzak
aldatu- 2012: EHUko Donostiako Informatika Fakultatea, beste eragile batzuekin batera, 2012ko Ibilaldian omendua izan zen teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik.[21] Fakultateko hasierako urratsak 1984/85 ikasturtean eman ziren, lehen aldiz eskaini baitziren urte horretan bi ikasgai euskaraz, lehen mailan. Orduan hasi zen Patxi Angulo irakasle moduan, matematikazko irakasgaiak euskaraz bideratzeko. Eskaintza etengabe joan zen zabaltzen eta 1992/93 ikasturtean, lehen hiru urteko ikasgai guztiak euskaraz eskaini ziren jadanik. 1998/99 ikasturtean azkenean posible bihurtu zen Informatika ingeniaritza osorik eskaraz ikastea,derrigorrezko 244 kredituak eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaini baitziren euskaraz. Orduko irakasle haiek 15 urte baino ez zuten behar izan informatika ikasketak osorik euskalduntzeko, lorpen hori posible egin zuten irakasleetako bat izan zen Patxi Angulo.[22][23]
- EHUko Informatika Fakultatea unibertsitateko lehen zentroa izan zen Bikain Ziurtagiria lortu zuena, 2016an. Enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da hori.[24] 1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasle haiek euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana. Guztira, 2023ra arte 42 liburu argitaratu ziren eta Patxi Angulo horietako bost libururen egilea izan zen, hau da, liburu horien % 12 sortu zuen berak. [25][26]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Angulo Martin, Patxi. (2022). «Informatika Ingeniaritzako Gradua - Irakasleak» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ Iametza Interaktiboa. (2018-12-10). «Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu» Iametza Interaktiboa (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (2009). «Batuaz idatzita ez dauden testu matematikoen azterketa» UZTARO (68): 33–55. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2025-01-18).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (2006). «Euklidesen 'Elementuak' lanaren itzulpena, matematika arloko euskararen normalizazioarako ekarpena» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2025-01-18).
- ↑ «GARATERM-2: Desarrollo de un entorno para la extracción de terminología y de neología a partir de corpus procesados lingüísticamente | Finantzaketa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-18).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1998). «Infinitua» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (136) ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1997). «Numerologia (eta VI)» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (116): 50–53. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1996). «Matematika eta natura» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (103): 42–44. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Angulo Martin, Patxi; Aizpurua Sarasola, Jose Ramon; Fernandez Gonzalez, Victoria; Moyua Pinillos, Adela; Otxoa de Alda Etxebarria, Juanjo; Sarasola Iurrita, Cecilia; Zarate Azkuna, Mari Jose; Zuazua Iriondo, Enrike. (1992). Kalkulu diferentziala eta integrala II. UEU ISBN 978-84-86967-48-2. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Euclid.. (2005). Eukleidou stoicheia = Euklides elementuak. Elhuyar Fundazioa ISBN 9788495338525..
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (2006). «Euklidesen Elementuak lanaren itzulpena, matematika arloko euskararen normalizaziorako ekarpena» Senez: itzulpen aldizkaria (EIZIE) (30): 107–143. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Rakel, Lopez Viña. (2005). «Euklides. Elementuak, euskaraz» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Roa Zubia, Guillermo. (2005). «Euklidesen ondarea» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (2009). «Batuaz idatzita ez dauden testu matematikoen azterketa» UZTARO (68): 33–55. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo Martin, Patxi. (2019). «'Zaldiaren jokoak. Xakeen historia bat'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-18).
- ↑ Zubeldia, Unai. (2023-09-22). «Patxi Angulo, Jokoenea proiektuaren sortzailea: «Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»» Gipuzkoako Hitza - Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ «Gozatu sarean euskaraz» gozatusareaneuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ a b «Jokoenea» blogoetak 2018-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Interaktiboa, Iametza. (2018-12-10). «Patxi Angulo EHUko irakasleak azken 30 urteotan mundu osoko 1000 joko inguru jaso ditu» Iametza Interaktiboa (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Basabe, Mikel. (200-06-14). «Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2016). «Aitortzak. 2016an Bikain Ziurtagiria lortu zuten erakundeen zerrenda.» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza.) (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
- ↑ Sarasola, Kepa. «1.000 informatikari euskaldun Bikain» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
- ↑ «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
- ↑ Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Patxi Angulo Martin Inguma datu basean. (5 liburu, 3 itzulpen, 5 hitzaldi, 9 artikulu, 5 asignatura)
- Patxi Angulo Martin EHUren Ekoizpen Zuentifikoaren Ataria
- UPV/EHUko Informatika Fakultatea
- Patxi Angulo. 25 artikulu Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian