Txelo Ruiz Vazquez (Irun, Gipuzkoa, 1959ko apirilaren 9a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1986az geroztik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 1991 eta 1995 urte bitartean eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai (2008-2012). 2017tik 2021era arte Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, Nekane Balluerka errektorearen taldean.[1][2][3]

Txelo Ruiz Vazquez

Bizitza
JaiotzaIrun1959ko apirilaren 9a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

sc.ehu.es… eta ehu.eus…
Inguma: txelo-ruiz-vazquez

Ikerlaria aldatu

Industria Ingeniaritzan doktorea da (1988). Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) aritzen da ikerketan. Talde honek robot mugikorrak eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du.[4] Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte.[5] Lau ikerketa-proiektu zuzendu ditu, Ruizek eta beste 10 proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 30 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6]

Irakaslea aldatu

Ekarpen nabarmenak egin ditu alde pedagogikotik, konputagailuen teknologiako irakasgaietan (Sistema digitalak eta Zirkuitu elektrikoak) ikasleen motibazioa pizteko eta hauen parte hartzea sustatzeko,[7][8] irakaskuntza arazo eta proiektuen bidez eta ikasleen arteko lankidetzaren bidez planteatzen duten metodologiak aplikatuz, batez ere.[9][10][11]

UEUkidea aldatu

UEUkidea da eta gutxienez ikastaro bat eta zazpi hitzaldi eman ditu bertan.[12]

Liburuak aldatu

 
"Sistema digitalen diseinu-hastapenak"(2005)

e-makumeak aldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez. [19][20] Informatika Fakultatean XXI mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. Ruizek eta e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da.[21] Informatikarekin, ordea, gizarterako hainbat ekarpen egin daitezke pertsonen arteko komunikazioa hobesteko, edo Ruizen RSAIT Ikerketa Taldearen ikerkerketan lantzen dituzten benetako robot sozialak.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektore izendatu dute UPV/EHUko komunikazio-bulegoa (2017-01-10)
  2. Ruiz, Txelo. (2018). «Curriculum vitae Txelo Ruiz» UPV/EHU,idazkaritza-nagusia (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  3. «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  4. a b Goikoetxea, Jakes. ««Geuk erabakiko dugu zertarako nahi ditugun robotak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  5. https://web.archive.org/web/20141126043710/http://www.sc.ehu.es/ccwrobot/bideoak (13 bideo) RSAIT ikertaldeko robotak martxan
  6. Txelo Ruiz Google Scholar Citations webgunean
  7. sistema digitalen irakaskuntza errazteko ekarpenak deskribatzen dituzten zenbait artikulu[Betiko hautsitako esteka]
  8. Ikasleekin batera sortutako irakaskuntzarako simuladoreak
  9. Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak (KTO) lankidetzan ikastea arazo eta proiektuen bidez
  10. Galarraga Aiestaran, Ana. “Teknologia-kontsumitzaile hutsa izateari utzi eta jakintza ere izatea nahiko nuke” - Elhuyar Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-12-15).
  11. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  12. http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/txelo-ruiz-vazquez?hizkuntza=eu&mota=conference&page=1 Txelo Ruiz-ek UEUn emandako hainbat hitzaldi sare neuronalei buruz eta ahotsaren ezagutzari buruz
  13. Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Etxeberria Uztarroz, Izaskun; Ibarra Lasa, Amaia. (2005). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  14. Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  15. Alegria Loinaz, Iñaki; Arregi Iparragirre, Xabier; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Artola Zubillaga, Xabier; Azkarate Villar, Lore; Lizaso Murua, Pili; Loinaz Beristain, Miel et al.. (1993). Informatika hiztegia. UZEI arg ISBN 978-84-7917-322-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  16. Principios de diseño de sistemas digitales conceptos básicos y ejemplos. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua [2008] ISBN 9788498600902. PMC 434034157. (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  17. Análisis básico de circuitos eléctricos y electrónicos. Pearson Educación [2004] ISBN 8420540447. PMC 432970617. (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  18. Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  19. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  20. (Gaztelaniaz) «Sobre ingenieras, inventoras, informáticas y tecnólogas | En la red» Mujeres con ciencia 2018-12-05 (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  21. «Txelo Ruiz: “Txikitatik hasi behar dugu esaten ez dagoela generorik ikasketetan”» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu