Antton Gurrutxaga

hizkuntzalari konputazionala eta euskaltzain urgazlea da. Aitzindaria hiztegigintza eta lexikografia konputazionalean

Antton Gurrutxaga Hernaiz (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko maiatzaren 2a) hizkuntzalari konputazionala, kimikaria eta euskaltzain urgazlea da. Hiztegigintza modernizatzeko eta lexikografia konputazionalean aitzindari izan da, bai terminologiaren aldetik, bai hizkuntzaren teknologiaren erabileraren aldetik. Elhuyar Hiztegia sortu zuen taldeko zuzendaritzako kidea izan da hasieratik.[1]

Antton Gurrutxaga

Bizitza
JaiotzaDonostia1958ko maiatzaren 2a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Tesi zuzendariaIñaki Alegria Loinaz
Xabier Artola Zubillaga
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklexikografoa eta kimikaria
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: antton-gurrutxaga-hernaiz

Ikasketak aldatu

Kimikako lizentziatura bukatu zuen 1980an Euskal Herriko Unibertsitatean Donostiako Kimika Fakultatean. Baina amaitutakoan kimikari ez, euskara-irakasle moduan hasi zen. Geroago unibertsitateko irakasle bihurtu zen EHUko Informatika Fakultatean euskara zientifikoa irakasteko. Fakultate horretako Ixa Taldeko kideekin motibatuta Hizkuntza Teknologia masterra egin zuen 2002tik 2004ra bitartean, eta azkenean gauza izan zen hiztegigintzako lan-prozedura garaiko tresna informatiko aurreratuenekin lantzeko. Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologia unitateko kidea zen ordurako. Geroago doktorego-tesia ere egin zuen; maiz batera azaltzen diren izena+aditza konbinazioak aztertu zituen; askotan hitz-konbinazio horiek elkarrekin agertuta esanahi diferente bat hartzen dutenez garrantzitsua da hiztegietan konbinazio berezi horien berri ematea. Ikerketa-lan hori tesi moduan aurkeztu zuen 2014an "Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak" izenburuarekin Xabier Artola eta Iñaki Alegriaren zuzendaritzapean.[2][3] Gaur egunean Elhuyar Fundazioko Hiztegiak+Corpusak ataleko teknikaria eta I+Gko ikertzailea da.

Hiztegigile eta corpus-sortzaile aldatu

 
Andoni Sagarna (2017)[4]

Testu-corpusen sorkuntzan aitzindaria izan zen Andoni Sagarna UZEIn, bere zuzendaritzapean garatu zen XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa.[5][6] Berak metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Hizkuntzaren erabilera erreala deskribatzeko balio duten, eta horretxegatik hiztegiak sortzeko ezinbesteko oinarria dira testu-corpusak. Ildo horretatik jarraituta Gurrutxagak hainbat corpus bildu eta etiketatzeko proiektutan parte hartu du geroago Elhuyar Fundazioan, esaterako, Zientzia eta Teknologia corpusa sortzeko.

 
Lex,oaren behatokia corpusa kontsultatzeko pantaila bat

Gainera Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia egitasmoaren kidea izan da bere hasieratik. Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzan Ixa Taldearekin, UZEIrekin eta Elhuyarrekin. Lankide nagusiak hauek dira: Andoni Sagarna, Miriam Urkia, Xabier Artola, Nerea Ezeiza eta Gurrutxaga bera. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 65 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu du 2018ra arte.[7] Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.[8][9]

Euskaltzaindia aldatu

Terminologian eta lexikografian aditua izanik, Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2013ko otsailaren 22an, nahiz eta Euskaltzaindiaren barruan Hiztegi Batuko lan taldean ziharduen 2007az geroztik, eta beste hiru ekinbidetan ere partu hartu izan zuen lehenago: Exonomastika batzordean (1993-1995), Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoan (2007tik) eta Lexikoaren Behatokia egitasmoan (2008tik).[1]

Azpimarratzekoa da Euskaltzaindian egin duen ekarpena, batez ere corpusgintzan eta hiztegigintzan.

Argitalpenak aldatu

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Antton Gurrutxagak idatzitako 25 lan baino gehiago bildu direla.[10] Argi dago euskaraz idazteko aitzindaria izan zela kimikaren arloan eta hiztegigintzan. Liburu edo hiztegi hauek aipatu daitezke:

  • Report: Basque — a digital language? , 2017. Reports on Digital Language Diversity in Europe | Editoreak: Claudia Soria, Irene Russo, Valeria Quochi. The Digital Language Diversity Project (www.dldp.eu),[11]
     
    Report: Basque — a digital language? (Digital Language Diversity in Europe, 2017).[11]
  •  
    Elhuyar Hiztegiaren 4. argitalpenaren aurkezpena.
    Elhuyar Hiztegia (Elhuyar, 2013, 91.000 sarrera), 4. edizioa 2013an kaleratu zuten. 1. edizioa 1996an, eta azkenaurrekoa, 2006an. Gurrutxaga zuzendari teknikoa izan da beti.[12][13][14]
  • Elhuyar Hiztegi Txikia (Elhuyar, 2013, 43.000 sarrera)[15]
  • Elhuyar Oinarrizko Hiztegia (Elhuyar, 2013, 36.700 sarrera).[16]
  • Zientzia eta Teknika hiztegi entziklopedikoa. (Elhuyar, 2009)[17][18] Gurrutxaga izan zen zuzendaria.
  • Enpresa kudeaketa aurreratua. Hiztegia (Elhuyar, 2002)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1994).
  • Txirrindularitza: kirol hiztegiak. Uzeiren eskutik 1996an eta hainbat egileren artean (Jabier Agirre Lasarte, Pello Aiestaran, Kaxildo Alkorta Barrena, Jon Arretxe Perez, Iñaki Azkune Mendia, Iñaki Elortza, Iñaki Friera Urbistondo, Jose Joakin Gallastegi, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Joseba Lezeta, J. Manuel Ormazabal Galartza, Patxi Petrirena Altzuguren, Boni Urkizu Arbelaitz)
  • Kimika hiztegia (lau tomotan. Uzeiren eskutik 1980an eta hainbat egileren artean (Imanol Añon, Luis Maria Bandres Unanue (1944-2009), Tere Barrenetxea Arregi, Jose Manuel Bujanda Arizmendi, M. Jesus Erkizia, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xanti Intxausti, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Jacinto Iturbe Barrenetxea, Xabier Larrea, Jon Nazabal Etxeberria, Andoni Sagarna Izagirre, Antxon Santamaria Ibarburu, Imanol Tapia Etxeberria, Itziar Urretxa Agirresakona, Kepa Zalbide Elustondo, Mikel Zalbide Elustondo)
  • Disoluzioak. Jalkiak. Oxidazio Erredukzioa. (UEU, 1978)
 
Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko webgunea

Elhuyar hiztegien ataria aldatu

 
Zientzia eta Teknologiako entziklopediaren aurkezpen-ekitaldia

Internet eta teknologia berriak hiztegigintzaren negozio eredua aldatzen ari zirela jakitun, urteetan zehar errealitate horretara egokitzeko urratsak egin dituzte Elhuyarrek eta bere hiztegien saileko zuzendaria den Gurrutxagak. Elhuyar hiztegien ataria (hiztegiak.elhuyar.eus) webgunean hainbat erraztasun erabil daitezke hiztegia kontsultatzeko: Lehen sarreretan bakarrik bila zitekeen. Orain, berriz, egin daiteke eduki lexiko-grafikoan (itzulpenetan adibidez), edo adibideetan ere. Horrek erabiltzaile aurreratuari laguntzen dio batez ere. Hiztegi bat Interneten doan kontsultatzea ohiko bihurtu da. 2012an bertan, adibidez, azken aldaketa garrantzitsuak egin baino lehenago, hogei milioi kontsulta jaso zituen atari honek hiztegietan.[12]

 
Igor Leturia, Antton Gurrutxaga eta Xabier Artola ZT Corpusa aurkezten (2006-12-14).

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.[19][20]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Gurrutxaga Hernaiz, Antton» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  2. Gurrutxaga Hernaiz, Antton. «Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Gurrutxaga Hernaiz, Antton. (2013). «Idiomatikotasunaren karakterizazio automatikoa: izena+aditza konbinazioak» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  4. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa. (2017-11-27). #LarretikNoranahi dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  5. «Egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa (EEBS)». Jakin, 54. zenbakia, 213-226, 1989.
  6. Euskaltzaindia. XX. mendeko Euskararen Corpus estadistikoa. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  7. irudia, Komunikazioa eta. «Gaurtik, Lexikoaren Behatokiak 65 milioi testu-hitz eta bilaketa-aukera gehiago ditu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  8. Xabier Artola, Andoni Sagarna, Miriam Urkia, Nerea Ezeiza eta Antton Gurrutxaga. (2017). Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari - IXA Taldea (Atal berezia: Besterena nuen neuregana) - EIZIE. SENEZ aldizkaria, 48. zk., 201-209 or. ISBN ISSN:1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  9. UZEI, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, IXA Taldea,. Lexikoaren Behatokiaren Corpusa. (Noiz kontsultatua: 2017-12-11).
  10. «Antton Gurrutxaga Hernaiz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  11. a b «Reports on the Digital Language Diversity in Europe | The Digital Language Diversity Project» www.dldp.eu (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  12. a b Amaia. (2013-10-30). «Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  13. Elhuyar hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco.. (3. art. argitaraldia) Elhuyar Edizioak 2006 ISBN 849533870X. PMC 225094262. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  14. «Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  15. Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco. (3. argit.,. argitaraldia) Elhuyar Fundazioa 2013 ISBN 9788495338815. PMC 920294977. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  16. Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, diccionario castellano-vasco. (3. argit. argitaraldia) Elhuyar 2013 ISBN 9788492457939. PMC 920294692. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  17. «Hiztegi Entziklopediko bat - Antton Gurrutxaga - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  18. «'Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa', euskeraz argitaratutako era horretarako lehenengoa» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  19. DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  20. «Diariovasco.com Sariak | 2019 Komunikazio Digital Sariak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).

Kanpo estekak aldatu