Agustin Arruabarrena
Agustin Arruabarrena Frutos (Donostia, Gipuzkoa, 1957) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. 41 urteko ibilbide akademikoan aitzindaria izan da informatikako ikasketak berriztatzen, material didaktikoak sortzen eta euskalduntzen.[1] ALDAPA ikerketa taldeko kidea da.
Agustin Arruabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Lasarte-Oria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Julio Ramón Beivide Palacio |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, informatikaria eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Donostiako Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Musika klasikoaren, literaturaren, poesiaren, zinemaren eta antzerkiaren zale amorratua da. Horren froga da 2010eko hamarkadan zenbait urtez Donostia antzerki sariko epaile moduan aritu dela.
Ibilbide akademikoa
aldatuZientzia Fisikoak ikasi zuen (Nafarroako Unibertsitatea, 1979), Metalurgia Fisiko eta Mekanikoko masterra egin zuen gero (E.S.I.I., Nafarroako Unibertsitatea, 1982), eta Informatikako doktore-titulua lortu zuen 1994an (Informatika Fakultatea, UPV/EHU).
Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Departamentuko irakaslea izan da 2023an erretiratu den arte. Hainbat irakasgai eman ditu Sistema Digitalen Diseinua, Konputagailuen Arkitektura, Konputagailu Paraleloak eta Paralelismoa[1]... bai graduan, bai masterrean eta doktorego-ikastaroetan.[2]
Bestalde, KAT Departamentuko zuzendaria, Informatika Fakultateko dekanoa eta EHUko Gobernu Kontseiluko kidea ere izan da.
Informatikako ikasketen berriztatzailea
aldatu2008an EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zenean berriztapen-prozesu sakona gidatu zuten fakultate horretan, batetik Informatika Ingeniaritzako Gradua Europa mailako Bolognako irizpideekin moldatuz eta edifizio eta laborategi berregokituz. Dekanotza talde haren burua Arantza Illarramendi izan zen. Titulazio berriaren ezarpena bukatzeko, geroago Arrruabarrena izan zen dekanoa 2011tik 2014ra arte, dekanordeak Montserrat Maritxalar, Joseba Makazaga eta Iñaki Alegria izan zirela.[3][4]
Aitzindaria izan zen Informatika euskaraz lantzen; horrela 1984an ikastaro bat eman zuen Udako euskal Unibertsitatean mikroprozesadorei buruz Julio Abascal-ekin eta Juan Carlos Mugarza-rekin,[5] eta parte hartu zuen 1993an argitaratu zen informatikako lehenengo hiztegiaren sorkuntzan.[6]
Ikerlaria
aldatuBere Ikerlerro nagusia masiboki paraleloak diren sistemak izan dira: errendimendu handiko konputazioa, errendimenduaren ebaluazioa, mezuen bideratzea, komunikazio-azpisistema, programazio paraleloa, etab. Era askotako 40 argitalpenetan islatu da lan hori.[7][8][9]
Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoa ere ikertzen duituen ALDAPA taldeko ikertzailea da.[1][10] 1994n defenditu zuen doktore-tesian masiboki paralelo diren prozesadoreak elkarren artean lotzeko sistemak analizatzeko eta ebaluatzeko metodologia bat sortu zuen Ramon Beivideren zuzendaritzapean.[11] Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.Gutxienez, 20 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan.[12][13]
Idazlanak
aldatu1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz hasi ginen eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Baina gogoa eta gustua zegoen sasien gainetik ibiltzeko. 40 urte geroago bestelakoa zen egoera, oso bestelakoa.[14]
2013an, Arruabarrena dekanoa zela, Informatika Ingeniaritzako Graduan derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Proiektua barne) eta gutxienez gradua osatzeko behar ziren hautazko kredituak euskaraz eskaintzen ziren. Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna zen, eta ikasleen erdiak euskaraz ikasten zuen. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen zen.
Ziztuan aldatzen den eremua da Informatika, eta ingelesa hizkuntza nagusia da, nondik sortzen, zabaltzen eta desagertzen baitira, abiadura larriz, termino, kontzeptu, tresna guztiak. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasleok euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana (aipatu gabe beste formatu batzuk: tesiak, webeko ikastaroak, apunteak, gardenkiak, ariketak, aplikazioen eskuliburuak...). Liburu horien erreferentziak bildu zituen Agustin Arruabarrena dekanoak 2016an katalogotxo batean, zaharrenak (zaharkituta zeudenak) eta berrienak, oraindik bero-bero zeudenak.[15][14]
Zerrenda horretako bi liburutan agertzen da Arruabarrena egileen artean eta beste lautan itzultzaile gisa:
- Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat. Hennessy J.L., Patterson D.A. (Itzulpena: Elhuyar, Etxabe I.; Beg. tekn.: Arregi O., Arruabarrena A.). EHU, 2009. ISBN: 978-84-9860-285-2
- Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak.Olatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz Vazquez 2005 UEU. ISBN: 84-8438-069-6[16]
- Informatika hiztegia. Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu. 1993, UZEI ISBN: 84-7917-322-X
- Konputagailuen antolaketa egituratua. Tanenbaum A.S. (Beg. tekn.: Alegria I., Arruabarrena A., Arregi O., Ruiz T.) EHU, 1994. ISBN: 978-84-7585-627-8
- Principios de diseño de sistemas digitales. Conceptos básicos y ejemplos. (Universidad del País Vasco, 2008. Arbelaitz Gallego, Olatz / Arregi Uriarte, Olatz / Arruabarrena Frutos, Agustín / Etxeberria Uztarroz, Izaskun / Ibarra Lasa, Amaya / Ruiz Vázquez, Txelo978-84-9860-090-2[17]
- Informatikaren oinarriak. C lengoaian ebatzitako problemak. Ansa O., Arruabarrena R., Ocariz C., Ferreira M. UPV/EHU, 2010. ISBN: 978-84-9860-464-1
- Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat. Hennessy J.L., Patterson D.A. (Itz.: Elhuyar, Etxabe I.; Beg. tekn.: Arregi O., Arruabarrena A.). EHU, 2009. ISBN: 978-84-9860-285-2
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[18]
Aitortzak
aldatu- 2012: Ibilaldian EHUko Donostiako Informatika Fakultatea omendua izan zen teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik, beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez); UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; eta Euskal Jakintza: Maite Goñi.[19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Arruabarrena, Agustin. (2013). «Superkonputagailuak. Istorio luze-luze bat. — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ Arruabarrena, Agustin. (2023). «Agustin Arruabarrena. Irakaslegoa - Doktoregoa - UPV/EHU» Doctorado (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ Arruabarrena, Agustin. (2014). «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Informática lucha contra los estereotipos para atraer estudiantes» El Diario Vasco 2012-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Agustin Arruabarrena Frutos :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
- ↑ Arruabarrena, Agustin. (2015). «Paralelismo. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ Arruabarrena, Agustin. ieeexplore.ieee.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ (Ingelesez) Arruabarrena, Agustin. ACM Digital Library. Association for Computer Machinery (ACM).
- ↑ «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.aldapa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arruabarrena Frutos, Agustin. (1994). «ANALISIS Y EVALUACION DE SISTEMAS DE INTERCONEXION PARA PROCESADORES MASIVAMENTE PARALELOS» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ Arruabarrena, Agustin. «Google Scholar» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ Olatz Arbelaitz Google Scholar Citations webgunean
- ↑ a b Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
- ↑ «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
- ↑ Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Etxeberria Uztarroz, Izaskun; Ibarra Lasa, Amaia. (2005). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
- ↑ Principios de diseño de sistemas digitales conceptos básicos y ejemplos. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua [2008] ISBN 9788498600902. PMC 434034157. (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
- ↑ Xabier Artola irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Agustin Arruabarrena Inguma datu-basean
- ALDAPA ikerketa taldea.
- «Superkonputagailuak. Istorio luze-luze bat.» Agustin Arruabarrena. (2013).
- «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHUko Informatika Fakultatea» Agustin Arruabarrena. (2014).
- «Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean» (pdf ,556,50 Kb). Agustin Arruabarrena. (2016). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.