Amara (Donostia)
Amara edo Amara Zaharra Donostiako auzoa da, Artzain Onaren katedralak eta Araba parkeak mugatzen dutena, Easo plazaren inguruan. Auzo horretatik hegoaldera, Araba paketik harago, eraikin modernoagoak dituen Amara Berri izeneko auzoa zabaltzen da; horregatik, lehen alderdiari, berezko Amarari, Amara Zaharra ere deitzen zaio, Amara Berritik bereizteko.
Amara | |
---|---|
![]() | |
2012ko Amara Zaharreko jaiak Easo plazan. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′51″N 1°58′56″W / 43.31417°N 1.98225°W |
Garaiera | 11 metro |
Demografia |
Garai batean Amara izeneko baserri bat zegoen, gaur egun Amara kalea dagoen lurretan. Baserri horrek eman zion izena leku horri, kaleari eta auzo osoari.
Historia Aldatu
Amara auzoan, hasiera batean, hondartzez gain gauza gutxi zegoen: baserriak (Amara, Arroka, Andoizene, Unaene...) eta ibaia.
Ondoren, XIX. mendean 1891an bota zen gasometroa jarri zen gaurko Urdaneta kalearen inguruan. Bai eta hiltegi bat ere, hegaztiena eta arkumeena, gaurko Amara kalean.
Hiria zabaltzearekin bat, XIX. mende amaieran, katedrala, eskolak (Amarakoak Urbieta kalean), institutua (gaurko Koldo Mitxelena kulturunea), eta Arteak eta Ofizioak (gaurko Postetxea) egin ziren. Hiria, zabaltze honetan, Mendeurren plazaraino (Arabako parkea) iritsi zen.
EuskoTren tren enpresak auzo honetako Easo plazan Amara Donostia geltokia du; Bilbo eta Hendaiarako trenak iristen dira bertara, hau da, kostako trena eta Topo ezaguna, hurrenez hurren.
1940ko hamarkadan hasi zen Amara Berri eraikitzen.
Garraioa Aldatu
Easo plazan Euskotreneko Amara-Donostia geltokia dago, Hendaia, Lasarte eta Bilborako trenbideko abiapuntu nagusia dena.
Auzo bizitza Aldatu
Amara auzoko festak bizi handikoak eta oso ospetsuak izan dira tradizioz. Gaur egun, uztailaren bukaera aldera antolatzen dira jaiak. Jaiok hasiera batean Donosti Berri elkarteak antolatzen zituen, eta elkarte harentzat dirua ateratzeko iturri nagusia zen. 1990ko hamarkadan Amarako Jai Batzordea, Amara Jai elkartea sortu zen jaiak antolatzeko. Jaiak Amara auzoko ekintza guztien erdigune dira gaur egun.
Amara Berrin, Anoetako estadioaren eraikinaren barruan, auzoko kultura etxea dago kokatuta, Ernest Lluch kultur etxea alegia.
Haur eta gazteen aisialdirako talde nahiko aktiboa bada auzoan, Mundo Nuevo izenekoa eta izaera katolikoa duena.
Amara Zaharraren kronologia historikoa Aldatu
Hona hemen auzoko hainbat gertaera garrantzitsuren zerrenda, urtez urte:
- 1895: Barrio eta Goikoa jaunek Paduren Zabalgunea aldarrikatzeko memoria aurkeztu dute
- 1903: Amarara zihoan “Urbano” tranbiaren inaugurazioa
- 1905: Sustapen Ministerioak Urumea ibaiaren desbideratzea onartu du
- 1910: Victoria Erregina zahar egoitzaren inaugurazioa. Hura eraikitzeko Tximitegi eta Zorroaga baserriak bota ziren.
- 1911: Urumeako bide berriaren lehen harresia amaitzen da. 1913an ekialdeko burutzen da
- 1912: Mugaraino iristen den Donostiako tranbiaren inaugurazioa, “Topo” izenagatik ezagutuko dena
- 1913: Horacio Azketa zinegotzi eta ingeniariak Amarako Zabalgunearen proiektua aurkeztu du, ibaiari irabazitako lurretan garatzeko
- 1914: Amarako Zabalgunearen lanen enkantearen oinarriak argitaratu dira
- 1915: Bi proiektu aurkeztu dira: Horacio Azketa eta Jose Gurrutxagarena, batetik, eta Eugenio Vallarinorena, bestetik.
- 1917: Saria erdibana jaso dute bi proiektuek
- 1919: Horacio Azketa eta Jose Gurrutxagaren proiektuari lehentasuna eman zaio
- 1922: 1913an aurkeztutako planari aldaketak egin ondoren, Gobernu Ministerioak Zabalgune berriaren planoak onartu ditu
- 1922: Gaur egun Mendeurrenaren plaza den tokian, Donostiako I. Erakusketa Azoka inauguratu zen
- 1925: Eraikuntzak Amara Zaharrean
- 1925: Loiolara eraman aurretik, Mendeurrenaren plazan Hipika instalazioak ireki dira
- 1925: Donibane festak ospatu dira lehenengoz Mendeurrenaren plazan
- 1926: Urumearen desbideratzea dela eta, zeremonia ofiziala
Plazak Aldatu
Parkeak Aldatu
Kaleak Aldatu
|
|
Iruditegia Aldatu
-
Garai bateko Amarako Osasun iturria
-
Gaur egun Easo plazan dagoen Osasun Iturriaren erreplika
-
Amara kaleko eta Osasun Iturria kaleko izkina
-
Arroka kalea, Arroka plazako urbanizazioa hasi berritan
-
Arroka kaleko pilotalekua, gaur egun eraitsia
-
Pilotaleku zaharreko ezker paretaren atzealdea
Bibliografia Aldatu
- Breve historia de Amara. La Voz de Amara. Diario Amaratarra, 1. zenbakia.
- Abril 1996-2006 Apirila: 10 años= urte. Sada, Javier Mª., 2006 eta http://www.amaravecinos.com
Gómez Piñeiro, Javier. (1999). Geografía e historia de Donostia-San Sebastián. Ingeba ISBN 84-930927-0-3. [1]
Valverde Lamsfus, Lola. (2002-2009). Donostia-San Sebastián (Historia: Período contemporáneo. Segunda mitadl del siglo XIX y XX. .
Arbelaiz, Juan José. (2012). IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI: Gure ikastetxearen historia laburra. ISBN.
Elejalde Aldama, Félix. (1988). Amara Berri: un estudio sobre el barrio. Colegio Público "Amara Berri". Asociación de Padres de Alumnos ISBN. [2]
Olaizola Elordi, Juanjo. (2011). Dbus: Donostiako Tranbia Konpainia S.A. - Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. : 125 urte = 125 años. Revistas profesionales ISBN 978-84-939639-0-3. [3]
Aguirre, Rafael. (2007). Nuestro barrio AMARA Gure Auzoa. Comision Popular Barrio de Amara + C.D. Vasconia ISBN.
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Amara Donostiako auzoari buruzko entziklopedia ikus Amarapedia
- AmaraUNA erakusketa: construyendo el barrio / auzoa eraikitzen (1960-2010): prentsa dossierra
- AmaraUNA erakusketa: construyendo el barrio / auzoa eraikitzen (1960-2010) Donostia Kultura webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- Amarako auzoaren argazkiak AmaraUNA bilduman
- eta Udal Liburutegi Sarean
- Amarako auzoaren historiari buruzko testigantzak bideoan
- Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeko webgunea
- Donostiako Udalaren webgunea
- Donostiako Udalaren webgunea