Elena Lazkano

EHUko irakasle eta ikertzailea robotikan

Elena Lazkano Ortega (Donostia, Gipuzkoa, 1969) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio-zientziak eta adimen artifiziala sailean.[1][2]

Elena Lazkano
Zientzia Club Elena2.png
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1969 (51/52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Université catholique de Louvain (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Aitzol Astigarraga
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Donostia eta Lovaina
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Inguma elena-lazkano-ortega

Robotikako ikertzaileaAldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan, gero Lovainako KUL unibertsitateko master bat egin zuen Adimen artifizialari buruz, eta 2004an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robotika mugikorren gaiaren inguruan.

Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) koordinatzen du Basi Sierra irakaslearekin batera. Talde honek robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.[3][4]

 
Elena Lazkano (2017)

Lilura eragin ohi dute robotek, baina Lazkanok esan izan du oraindik lan asko dagoela egiteko, benetako robot sozialak lortzeko. Roboten gorputz adierazpenean zentratzen ari dira ikerketetan. Robotak beti mugitu izan dira modu oso robotikoan, zurrunean. eta RSAIT taldeak naturaltasuna bilatzen du horretan. 2021ean hizkeran zentratu dira, pertsonok egiten ditugun keinuak-eta sortzean; baina horiek ere, jakina, modulatu egin behar dira, robotak esaten duen testuaren arabera, aurrean duen pertsonaren egoera emozionalaren arabera edo jasotzen duen enpatiaren arabera.[1][5]

Bere argitalpenak nazioarteko kongresuetan 30 baino gehiago dira.[6] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean berak egindako ekarpenak hamar baino gehiago dira.[7] Donostiako Informatika Fakultateko ordezkari gisa parte hartu izan du Jakiunde-k antolatzen dituen Jakin-mina hitzaldi zikloetan, gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bizkortzera dago bideratuta dago hitzaldi horiek.[8] First Lego League-Euskadi elkartearekin ere lankidetzan aritu izan da, gazte robotikazaleentzako ekintzak antolatuta.

Robot bertsolariakAldatu

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2013an saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[9]

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Aitzol Astigarraga informatikari bertsozaleak. Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[10][11][12]

e-makumeaAldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[13][14] 1987an informatika ikasten hasi zenean, lehen mailan, erdi eta erdi ziren ikasle neskak eta mutilak. Geroago proportzioa jaisten joan zen 2015ean % 10eko minimora heldu. Gizarteak aukera handiak galtzen ditu robotika edo informatika bezalako gai estrategikoetan emakumeen parte hartzea txikia bada. Ikuspuntu horretatik begiratuta pozgarria da 2020an lehen mailako nesken portzentajea %15era igo dela jakitea . Beste ingeniaritza batzuetan, aldatu egin dira gauzak, eta lortu dute nesken kopurua handitzea, %25-30 ingurura. Orain, irakasle gisa, bai: larriagoa ikusten dut egoera.

KorrikalariaAldatu

Lasterka aritzearen zalea, hainbat herri lasterketatako sailkapenean ageri da Lazkano.

MarrazkilariaAldatu

Marrazkizalea da Lazkano, oso marrazki bitxiak egiten ditu, detaile ugariko komiki bihurriak, informatikako gaiei buruzkoak ere bai. Egin dituenen artean aipagarriena da zirkuitu elektrikoei buruzko liburuko azalean agertzen dena. Liburua ez zen berea, Olatz Arbelaitz eta Txelo Ruiz lankideena baizik, baina berak sortu zuen azaleko irudia non zirkuitutik mugitzen diren elektroiak zaku-lasterketa batean parte hartzen duten pertsonaia bihurriak diren. Marrazkian modu alaitsuan pasatzen dira "elektroiak" erresistentziatik, kondentsadoretik eta elikatze-iturritik.[15]

 
Zirkuitu elektrikoan "elektroiak" elikatze-iturritik (E) pasatzean voltak hartzen dituzte eta gero berriro jaisten diraerresistentziatik (R), eta kondentsadoretik (C).[16]

LiburuakAldatu

  • Robot mugikorrak. Oinarriak (UEU, 2011)[17][18]
  • Sistema eragileen deskribapen funtzionala (UPV-EHU, 1995)[19]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Goikoetxea, Jakes. ««Geuk erabakiko dugu zertarako nahi ditugun robotak»» Berria Noiz kontsultatua: 2021-02-12.
  2. «Elena Lazkano: “Robotak gure antzeko portaera izatea garrantzitsua da guretzako, pertsonentzako” #Zientzialari (129)» Zientzia Kaiera 2020-01-17 Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  3. Lazkano, Elena. «Publications» ieeexplore.ieee.org (IEEE Explore) Noiz kontsultatua: 2021-02-12.
  4. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Lazkano Ortega, Elena; Sierra Araujo, Basilio. (2005). «Marisorgin robota» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (208): 28–30. ISSN 2255-4998. Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  5. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2017-06-01). Gizakien eta roboten gizarte baterantz. Elhuyar.
  6. Elena Lazkanoren argitalpenak DBLP datu-basean
  7. Elena Lazkano Ortega irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>10 produktu)
  8. Jakiunde-k antolatzen dituen Jakin-mina hitzaldi zikloa.
  9. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  10. «Tesi-oldea ‘uzta-hilean’ // 10 tesis 10, en julio» DIFusio@, EHUko Informatika Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  11. (Gaztelaniaz) Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK // BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK.. .
  12. Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). Bertsobot: gizaki-robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak. Tesiker, euskarazko tesiak.. Eusko Jaurlaritza eta UEU.[Betiko hautsitako esteka]
  13. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  14. Arbelaitz Gallego, Olatz; Ortega, Elena Lazkano. (2019). «Generoak bereizteko joera adimen artifizialean» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (336): 82–85. ISSN 2255-4998. Noiz kontsultatua: 2021-02-13.
  15. Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  16. Ruiz Vazquez, Txelo; Arbelaitz Gallego, Olatz. (2001). Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. UEU ISBN 978-84-8438-018-4. Noiz kontsultatua: 2021-02-10.
  17. Astigarraga Pagoaga, Aitzol eta Lazkano Ortega, Elena. Robot mugikorrak. Oinarriak Udako Euskal Unibertsitatea. 2011. ISBN 978-84-8438-3377-2.
  18. Garcia, Adrian. «Robotikari buruz euskarazko lehen liburua argitaratu du UEUk» Berria Noiz kontsultatua: 2020-06-26.
  19. Abascal Gonzalez, Julio, Alegria Loinaz, Iñaki, Lafuente Rojo, Alberto, Lazkano Ortega, Elena eta Rodriguez Lafuente, Clemente. Sistema eragileen deskribapen funtzionala (UPV/EHU, 1995) 4-7585-711-6

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu