Edurne Larraza

irakaslea eta informatikaria

Edurne Larraza Mendiluze (Altsasu, Nafarroa, 1976ko apirilaren 25a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. UEUko Informatika saileko burua izan zen (2014-2018) eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna ere izan da hiru aldiz.

Edurne Larraza

Edurne Larraza Mendiluze, 2017an
Bizitza
JaiotzaAltsasu1976ko apirilaren 25a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Donostiako Informatika Fakultatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Ikerlaria aldatu

Tesia 2014an amaitu zuen konputagailuen arkitektura eremuan, sarrera/irteera azpisistema ikasleek nola ulertzen duten aztertuta.[1][2][3][4]

Orain lehen eta bigarren hezkuntzan informatikaren irakaskuntzak izan dezakeen eragina ikertzen eta dinamizatzen dihardu.[5][6][7]

Informatika eta pentsaera konputazionala eskoletan zabaldu nahi duen Jolasmatika proiektuaren sustatzaileetako bat da.[8][9][10][11]

Edurne Larrazak nazioarteko 20 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[12]

UEUkidea aldatu

UEUkidea da informatika Fakultateko lehen mailako ikasle zenetik.[13] Ohiko parte-hartzailea izan da ordudanik Informatikako sailean, hasieran ikasle moduan, baina 1998tik irakasle moduan ere bai. Gero eta parte hartze handiagoa hartu zuen eta horren frogak dira, 2014an Informatika sail horren sailburua bihurtu zela eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna izan dela 2003, 2015 eta 2018an.[14][15]

Dibulgazioa aldatu

Hainbat mediotan aritzen da maiz teknologien inguruko iritzi-artikulurekin eta informatikari buruz dibulgazioa egiten, besteak beste, Gaur astekarian eta sarean.eus atarian.[16] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere 5 hitzaldi baino gehiago bildu dira. Informatikaren irakaskuntza lehen eta bigarren hezkuntzan mintegiaren koordinatzaile izan da.

e-makumeak aldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[17][18][19][20] Larrazak azpimarratu izan du emakume informatikariek beren lana azaltzen dutenean gehienetan agertu dela zein garrantzitsua zaien jendearekiko harremana. Historian zehar izan diren emakume informatikari ospetsuen lana argitara ekartzeaz gain, gaurko emakume informatikari moderno ospetsuen lanak ere azpimarratu izan ditu, baita eguneroko lanean lan informatiko isil eta eraginkorra egiten dutenena ere.[21]

Erreferentziak aldatu

  1. BerritzeguneNagusia. (2016-03-11). Edurne Larraza sarrera irteera subsistema azaltzen. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).. Bideoa Youtuben.
  2. The Computer Input/Output Subsystem Education in an undergraduate introductory course: a Multiperspective Study[Betiko hautsitako esteka]. Donostiako Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 2014eko otsaila.
  3. (Ingelesez) Larraza Mendiluze, Edurne. (pdf) The computer input/output subsystem education in an undergraduate Introductory course: a multiperspective study. (Noiz kontsultatua: 2014-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) Una Propuesta de Impartición de Competencias Asociadas a la Entrada/Salida del Computador desde el Punto de Vista Colaborativo - Edurne Larraza Mendiluze. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).. Bideoa, Vigoko unibertsitatea.
  5. «Edurne Larraza: “Garrantzitsua da gure gazteak teknologia berrien erabiltzaile soilak ez izatea, eta ulertzea horien atzean zer dagoen”» Guraso.eus 2015-12-07 (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  6. «JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa» DIFusio@ (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  7. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Informática, más que un juego» Diario Vasco 2018-01-22 (Noiz kontsultatua: 2018-01-24).
  9. Palazio, Leire. (2018-02-12). «SAREAN 15. IRRATSAIOA: EDURNE LARRAZA 2018/02/10 - Sarean.eus» Sarean.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
  10. Larraza-Mendiluze, Edurne; Arbelaitz, Olatz; Arruarte, Ana; Lukas, Jose F.; Garay-Vitoria, Nestor. (2020-08). «JolasMATIKA: An Experience for Teaching and Learning Computing Topics From University to Primary Education» IEEE Transactions on Education 63 (3): 136–143.  doi:10.1109/TE.2019.2951568. ISSN 1557-9638. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  11. LarrazaMendiluze, Edurne; Ruiz Vazquez, Txelo. (2016). Ordenagailuak programatzen txiki-txikitatik. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  12. «Edurne Larraza. Google Scholar» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  13. Basabe, Mikel. (200-06-14). «Euskarak etorkizun oparoa du informatikaren alorrean.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  14. «IEB2015 - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  15. Larraza Mendiluze, Edurne. (2018). IEB2018 Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura. Burujabetza teknologikoa. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  16. Edurne Larraza, Author at Sarean .eus. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  17. «e-makumeak» e-makumeak (ehu.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  18. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  19. «Atzoko eta gaurko emakume informatikariak - Sarean.eus» Sarean .eus 2017-03-08 (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).
  20. Renom, Mikele Zurutuza; Mendiluze, Edurne Larraza; Gallego, Olatz Arbelaitz. (2019). Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?. (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  21. Edurne Larraza eta Iñaki Alegria emakume informatikariez. (Noiz kontsultatua: 2017-08-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu