Victoria Fernández

UPV/EHUko matematikari eta informatikaria

Victoria Fernandez Gonzalez (Leon, 1956) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da Informatika Fakultatean. Ikertzailea izan da optimizazioan, programazio linealean baita Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboan ere.

Victoria Fernández

Bizitza
JaiotzaLeon, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaE-makumeak
Udako Euskal Unibertsitatea

Ikerlaria

aldatu

UPV/EHUko Analisi matrizial eta aplikazioen taldean aritu zen ikerkuntzan.[1] 2004. urtean irakurri zuen bere doktorego-tesia izenburu honekin: "Sistemas lineales con Estructura Prescrita" (Egitura preskribitua duten sistema linealak). Kontrola duten sistema linealetan egitura asignatzeko zenbait arazo aztertu zituen. Sistema lineal baten egitura inbariante-sistema oso batekin zehaztu daiteke transformazio talde baten ekintzaren aurrean.[2]

Irakaslea

aldatu
 
Kalkulu diferentziala eta integrala.

Ekarpen nabarmenak egin ditu alde pedagogikotik, ikerketa operatiboa eta kalkulu diferentzialean. Nikolai Piskunov-en Kalkulu diferentzial eta integrala testu-liburu klasikoa euskarara itzuli zuen 1992an beste matematikari hauekin: Jose Ramon Aizpurua, Patxi Angulo, Adela Moyua, Juanjo Otxoa de Alda, Cecilia Sarasola Iurrita, Mari Jose Zarate, eta Enrike Zuazua.

Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiialeko sailaren zuzendaria ere izan zen 2014an.[3]

UEUkidea

aldatu

UEUkidea da eta bertan hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu.[4] Aitzindaria izan zen Optimizazioa eta Programazio lineala euskaraz lantzen; aipatu liburuez gain, 1990an hitzaldi bat eman zuen Iruñean Programazio dinamikoaz, eta 1994an Ikerkuntza eragileaz.[5][6]

Liburuak

aldatu

On-line ikastaroak

aldatu

1995eko liburuaren euskarazko eta gaztelerazko bertsio berrituak argitaratu zituen geroago, 2011n, OpenCourseWare plataforman. euskaraz eta gaztelaniaz, berriro Ana Zelaia Jauregiren lakidetzarekin.

  • Ikerkuntza Operatiboa. Programazio Lineala (2011, OpenCourseWare, UPV/EHU).[8]
  • Investigación Operativa. Programación Lineal, (2011, OpenCourseWare, UPV/EHU). [9]

e-makumeak

aldatu

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[10] Gaia azterteko hainbat artikulu idatzi eta ponentzietan parte hartu izan du:

Artikuluak

aldatu
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Itziar Irigoien. Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleen jarrera-azterketa konparatiboa. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria, Vol. 24, ISNN: 0212-9001. 2011.[11]
  • Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Txelo Ruiz. Una aproximación a la situación de la mujer en los estudios universitarios de informática. Revista Arbor: Ciencia Pensamiento y Cultura (CSIC). Vol. 733. ISSN 877-887. 2008.[12]
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Informatika generorik al du? ¿Tiene género la informática?. DVD bilingüe. Año 2008. Ed: UPV/EHU. ISBN: 978-84-6909026-8.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. Poster presentado en las XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007), Teruel. pdf Publicado en las Actas de las Jornadas. Pag: 555-556. ISBN: 978-84-9732-620-9.
  • Victoria Fernández, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Txelo Ruiz, Kepa Sarasola. Ingeniería en Informática y Género: Un estudio cuantitativo. Ponencia presentada VI Congreso Iberoamericano de Ciencia Tecnología y Género, 2006. Resumen publicado en el libro del congreso. Pag.: 383-384. ISBN: 84-7733-842-6. [13]
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne Larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Evolución del número de mujeres en la matrícula de los estudios de informática en la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Ponencia presentada en las XII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2006), Bilbo. Publicada en las Actas de las Jornadas. Pag: 223-230. ISBN: 84-9732-545-1.[14]

Ponentziak

aldatu
  • Edurne Larraza (Supervising professors: Victoria Fernéndez, Txelo Ruiz). Gender Issues in Computing Studies in Spanish Universities. Ponencia presentada en el SIDGE Doctoral Consortium, 2007.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Itziar. Comparative study of attitude of women and men in Computer Science. Poster presentado en el International Colloquium 2007, Empowering Women in Engineering and Technology. Tunez 2007.
  • Itziar Cortés, Victoria Fernández, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Una invitación a la participación de la mujer en Ingeniería Informática. XIII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007). Teruel.
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Elena Lazkano, Kepa Sarasola. Ingeniería Informática y Género: Un estudio cuantitativo. VI Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género, 2006. Zaragoza
  • Victoria Fernández, Txelo Ruiz, Edurne larraza, Montse Maritxalar, Kepa Sarasola, Aitziber Zumarraga. Evolución del número de mujeres en la matrícula de los estudios de informática en la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. XII Jornadas de Enseñanza Universitaria de la Informática (JENUI 2007). Bilbo.

Errekonozimenduak

aldatu
  • 2020: Teknologia eta Arkitektura ataleko irakasle omendua. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak 5 irakasle omendu zituen berdinatasunaren alde egindako lanarengatik.[15]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tesiak» GAMA taldea, Analisi matrizial eta aplikazioak (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) Fernández González, Victoria. (2004-07-12). «SISTEMAS LINEALES CON ESTRUCTURA PRESCRITA.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  3. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  4. «Victoria Fernandez Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. Zelaia Jauregi, Ana; Fernandez Gonzalez, Victoria. (1995). Optimizazioa. Programazio lineala. UEU arg ISBN 9788486967659. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  6. Fernandez Gonzalez, Victoria. (1994). Ikerkuntza operatiboaren ikuspuntu orokorra. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  7. Fernandez Gonzalez, Victoria. (1990). Programazio dinamikoa. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  8. Fernandez, Victoria. (2011). Ikerkuntza operatiboa. Programazio lineala. Open CourseWare. UPV/EHU.
  9. Fernandez, Victoria. (2011). Investigación operativa. Programación lineal. Open CourseWare. UPV/EHU.
  10. e-makumeak Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko bilgunea.
  11. Garbizu Irigoien, Itziar; Fernández, Victoria Gonzalez; Cortés, Itziar Etxabe. (2012-10-18). «Informatika Ingeniaritzan emakumezko eta gizonezko ikasleek duten jarreraren azterketa konparatiboa» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (24) ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  12. (Ingelesez) «(PDF) Una aproximación a la situación de la mujer en los estudios universitarios de informática» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  13. (Gaztelaniaz) Fernández González, Victoria; Sarasola Gabiola, Kepa Mirena; Ruiz Vázquez, Txelo; Maritxalar Anglada, Montse; Larraza Mendiluze, Edurne. (2008). «Ingeniería en Informática y género: un estudio cuantitativo» Estudios iberoamericanos de género en ciencia, tecnología y salud: GENCIBER, 2008, ISBN 978-84-7733-971-7, págs. 629-638 (Prensas Universitarias de Zaragoza): 629–638. ISBN 9788477339717. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  14. (Ingelesez) Fernandez Gonzalez, Victoria. «(PDF) Evolución del número de mujeres en la matrícula de los estudios de informática en la Universidad del País Vasco, UPV/EHU» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  15. «Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020 - Edukia - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» berdintasuna-direccionparalaigualdad (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu