Amaia Abanda Elustondo
Amaia Abanda Elustondo (Donostia, Gipuzkoa, 1989) matematikaria da, datu zientzien ikertzaile lanean dihardu Tecnalian.[1][2]
Amaia Abanda Elustondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1989 (35/36 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea |
Biografia
aldatuIkasketak
aldatuIbilbide akademikoari dagokionez, matematikaria da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) burutu zituen ikasketak. Ondoren, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuko (KISA) masterra egin zuen 2014-2015 ikasturtean UPV/EHUko Informatika Fakultatean. Azkenik Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) eta UPV/EHUko Informatikako Fakultateko Intelligent System Group (ISG) taldeen artean burutu zuen tesia aurkeztu zuen 2022an.[1]
Lan ibilbidea
aldatuTecnalia ikerkuntza zentroan dihardu lanean datu zientzian ikertzaile. Lan honetaz gain, ekimen handiko emakumea da eta azken urteetan lankidetzarekin, dibulgazioarekin eta genero-berdintasunarekin erlazionatutako hainbat proiektutan hartu du parte.[1]
Sariak
aldatu- KISA masterrean 2014-2015 ikasturteko espediente onenaren saria jaso zuen.
- 2018an Congreso de la Asociación Española Para la Inteligencia Artificialean (CAEPIA), tesi proiektu onenaren aipamena jaso zuen.
- 2023an III. Gladys Saria eskuratu zuen. PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatu dute Gladys Sariaren hirugarren edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen, Danobatgroup industria-taldearen babesarekin, eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Amaia Abanda garaile Gladys Sariaren III. edizioan» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ Amaia Abanda, 2023ko Gladys sariaren irabazlea. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa: Legea eta gizartea baino bi pauso aurrerago dago teknologia Berria, 2023.09.22
- Amaia Abanda, 2023ko Gladys sariaren irabazlea. (PUNTEUS, Youtube, 2023)