Association for Computational Linguistics
Association for Computational Linguistics (ACL) lengoaia naturalen prozesamenduan ikertzen dihardutenentzako elkarte zientifiko eta profesionala da. Urtero kongresu bat antolatu ohi dute, hizkuntzalaritza konputazionala gai nagusitzat izaten duena. 1962an sortu zen, hasiera batean Association for Machine Translation and Computational Linguistics (AMTCL) izena zuelarik. 1968tik aurrera, gaur egungo izena hartu zuen, ACL.[1]
Association for Computational Linguistics | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ACL |
Mota | elkarte zientifikoa, argitaletxea eta sarbide irekiko argitaletxea |
Jarduera sektorea | Goi hezkuntza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1962 |
webgune ofiziala |
ACLk gainera, beste bi azpielkarte hartzen ditu barne: Europakoa (EACL)[2] eta Ipar Amerikakoa (NAACL). [3]
ACLren aldizkaria, Computational Linguistics izenekoa, hizkuntzalaritza konputazionala eta lengoaia naturalen prozesamendurako baliabide nagusia da. 1988az geroztik MIT Pressen bitartez argitaratzen da.[4][5]
ACLren liburu sortak, Studies in Natural Language Processing, Cambridge University Pressek argitaratutakoak dira.
Historia
aldatuACL 1962an sortu zen, Itzulpen Automatiko eta Linguistika Konputazionalaren Elkarte (AMTCL, Association for Machine Translation and Computational Linguistics) gisa. Hasierako bazkideak 100 inguru izan ziren. 1965ean, AMTCLk bere gain hartu zuen Mechanical Translation and Computational Linguistics aldizkaria. Aldizkari hori joan zen transformatzen: American Journal of Computational Linguistics (1974 —1978, 1980—1983) eta Computational Linguistics (1984—orainaldia).[6]
Urteko bilera 1963an egin zen lehen aldiz. Urteko bilera, luzaroan, informala izan zen, eta ez zuen laburpenak besterik argitaratu. 1968rako, elkarteak gaur egungo izena hartu zuen, Association for Computational Linguistics (ACL, Hizkuntzalaritza Konputazionalerako Elkartea). ACLren urteko bilerako akten argitalpena 1979an hasi zen eta pixkanaka forma moderno hartu zen.[6]
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak ikerketa asko babestu zituen 1989tik 1994ra bitartean, eta horrek ACLren heldutasuna ekarri zuen. Horren ezaugarri dira autoreak atxikitzeko-tasak handitzea eta funtsezko gai batzuen ikerketa areagotzea, hala nola, ahotsaren ezagupena. XXI. menderako, elkartea gai izan zen autoreak indize altu batean mantentzeko, banakako ikerketa-gaien inguruko moldaketa egonkorrago batean bateratu baitziren.[7]
2020an, ACLren urteko bilerak lehen aldiz Txinako aurkezpen gehiago jaso zituen Estatu Batuetakoak baino, eta horrek gizartearen aniztasun geografiko gero eta handiagoa islatzen du.[8]
Interes-talde bereziak
aldatuACLk Interes Bereziko Talde ugari ditu (SIG), hizkuntzaren prozesamenduko arlo espezifikoetan jartzen du arreta. Hauek dira ACLn gaur egun dauden SIG batzuk:
SIG taldea | Deskribapena |
---|---|
SIGANN | Anotazio linguistikoa |
SIGBIOMED | Biomedikuntzako hizkuntzaren azterketa |
SIGDAT | Datu linguistikoak eta corpusetan oinarritutako hurblpenak |
SIGDIAL | Elkarrizketen prozesamendua |
SIGFSM | Egoera finitutako metodoak |
SIGGEN | Hizkuntzazko sorkuntza |
SIGHAN | Txineraren prozesamendua |
SIGHUM | Hizkuntza Teknologiak sozio-ekonomian eta humanitateak |
SIGLEX | Lexikoa: SemEval ebaluazio semantikoak eta SENSEVAL hitzen adiera-desanbguazioko ebaluazioak antolatzeko aterkia |
SIGMT | Itzulpen automatikoa |
SIGMOL | Hizkuntzaren matematika |
SIGMORPHON | Morfologia eta fonologia konputazionalak |
SIGNLL | Hizkuntzen ikaskuntza |
SIGPARSE | Hizkuntzaren analisi sintaktikoa |
SIGSEM | Semantika konputazionala |
SIGSEMITIC | Hizkuntza Semitikoentzako hurbilpen Konputazionalak |
SIGSLAV | Eslaviar hizkuntzentzako hizkuntzaren prozesamendua |
SIGSLPAT | Hizketaren eta Hizkuntzaren Prozesamendua laguntza-teknologietarako |
SIGTYP | Tipologia |
SIGWAC | Web corpus gisa (Web as Corpus) |
Lehendakariak
aldatuEach year the ACL elects a distinguished computational linguist who becomes vice-president of the organization in the next calendar year and president one year later. Recent ACL presidents are:
Urtero, ACLk hizkuntzalari konputazional ezagun bat aukeratzen du hurrengo urte zibilean erakundearen lehendakariorde izan dadin eta urtebete geroago lehendakari bihurtzen da. Hauek dira ACLko lehendakari izandakoak:
Year | Name |
---|---|
2021 | Rada Mihalcea |
2020 | Hinrich Schütze |
2019 | Zhou Ming |
2018 | Marti Hearst |
2017 | Joakim Nivre |
2016 | Pushpak Bhattacharyya |
2015 | Chris Manning |
2014 | Gertjan van Noord |
2013 | Haifeng Wang |
2012 | Ken Church |
2011 | Kevin Knight |
2010 | Ido Dagan |
2009 | Steven Bird |
2008 | Bonnie Dorr |
2007 | Mark Steedman |
2006 | Jun'ichi Tsujii |
2005 | Martha Palmer |
2004 | Johanna Moore |
2003 | Mark Johnson |
2002 | John Nerbonne |
2001 | Eduard Hovy |
2000 | Wolfgang Wahlster |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «What is the ACL and what is Computational Linguistics? | ACL Member Portal» www.aclweb.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ «EACL» eacl.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ «NAACL: North American Chapter of the ACL (Association for Computational Linguistics)» naacl.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Ingelesez) Association for Computational Linguistics. 2021-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ «Computational Linguistics | MIT Press» direct.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ a b «Some Notes on ACL History» www.aclweb.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ Anderson, Ashton; Jurafsky, Dan; McFarland, Daniel A.. (2012-07). «Towards a Computational History of the ACL: 1980-2008» Proceedings of the ACL-2012 Special Workshop on Rediscovering 50 Years of Discoveries (Association for Computational Linguistics): 13–21. (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Ingelesez) Chairs, Program. (2020-06-04). «ACL2020: General Conference Statistics» ACL 2020 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- (Ingelesez) ACL
- (Ingelesez) ACL Anthology
- (Ingelesez) ACL Wiki
- (Ingelesez) EACL
- (Ingelesez) NAACL
- Hizkuntzalaritza konputazionala kategoriako artikulu bisitatuenak euskarazko Wikipedian
- Hizkuntzaren Prozesamenduko artikulu bisitatuenak Euskal Wikipedian