René Harluxet
Rene Harluxet[1] (Ahatsa, Nafarroa Beherea, 1953) informatika-ingeniaria, eta euskarazko informatikan aitzindaria. Evryko Goi-Mailako Informatika Eskolan ingeniaritza ikasi zuen,[2] eta gero zuzendari teknikoa izan da Informatika-enpresetan, irakasle Deustuko Unibertsitatean (1996-2000) eta Bidarteko ESTIA Eskolan (2005etik). Kontsultore moduan ("consultant") moduan aritzen da (LKS zerbitzu-kooperatiban 2003tik eta METIS SAS enpresan 2017tik).[3] [4]
René Harluxet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ahatsa, 1953 (70/71 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Industria eta Enpresarako goi-mailako Informatika Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | euskara frantsesa ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | SEI (informatika-enpresa) (1980 - 2003) Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa (1983 - Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola (1986 - Deustuko Unibertsitatea (1990 - 1996) Mondragon Korporazioa (1994 - 2017) |
Lan nabarmenak |
Ikasketak
aldatuAhatsako Arrokigaraia izeneko etxean sortu zen eta lau haurrideko familia bateko bigarrena izan zen. 10 urtetan (1963an), herriko eskola publikoa utzi, Biarritzeko kolegio-lizeoan sartu eta bere batxilergoa han ukan zuen 1970ean.[5] 1970-1972 urteetan, Pauen Maths sup-Maths spé matematika-ikasketak egin ondoan, CNAM-eko Enpresa-Informatikaren Institutuan segitu zuen Paris 3 unibertsitatean (geroztik, industria eta enpresarako goi-mailako informatika eskola nazionala bilakatu dena eta Essonne departamenduko Evry hirian kokatua dena).[2]
Informatika-ingeniaria
aldatu1975eko azaroaren 4an, bere kusia Klaudio Harlouxet-ek Donostian sortu SETI S.A (Sociedad de Estudios del Territorio y Ingenieria) enpresan sartu zen. [2]Garai berean gainera, Elhuyar taldearen bitartez, euskarazko lehen hiztegi zientifikoak informatikan ezartzen aritu zen.[2]1979an SETI S.A enpresa hetsi zelarik, René Gipuzkoako Farmazien Batasunean (UFG) lanean aritu zen 1981a arte, SETI S.A enpresa horren zerbitzu hornitzaile zelarik. [2]
1981ean Baionan plantatu zen eta SEI informatika enpresaren langile bihurtu zen era progresiboan (Enpresa horren sortzaileetan eta akzioduna izan da 1976tik goiti). 1980an, astean behin ari zen, 1981ean astean hiru egunez, etab. 1994an Mondragon Korporazioa taldeko LKS zerbitzu-kooperatibak SEIren kudeaketa-informatikaren adarra bereganatu zuen, adar horretan 60 langile ari zirela, Harluxet barne.[2] 2003an, Renék SEI utzi eta LKS-era joan zen, eta erretiroa 2017an hartu zuen.[2]
Horrela, 40 urtez, Rene-k informatikaren eta kooperatiba mugimenduaren garapenean parte hartu du Euskal Herrian.[6][2]
Unibertsitateko irakaslea
aldatuBere ibilbide profesionalaz gain, René Harluxet irakaslea ere izan da goi mailako irakaskuntzan, lehenik 1983an Baionako IUTn, 1986tik goiti Software eta sistemen Institutuan (IDLS), 1995ean gaur egungo ESTIA (Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskola) bilakatuko zena, eta 1990etik 1996ra Deustuko unibertsitatean (Bilbo).[2]
Informatikari euskalduna
aldatuEuskarazko informatikan aitzindaria izan zen. 1977an Elhuyar aldizkarian Klaudio Harluxet lehengusuarekin idatzi zuen informatikari buruz euskaraz argitaratu zen bigarren artikulua. Artikuluan Claude E. Shannonen informazioaren teoriari ekin zioten (informatikaren oinarri den teoria), informatikarekiko euskararen balizko zailtasuna gezurtatuz.[7][8] Hurrengo urtean beste artikulu bat idatzi zuen Elhuyar aldizkarian konputagailuen memoriari buruz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean Harluxeten 4 ekarpen bildu dira.[9]
Errekonozimenduak
aldatu- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet;[11] Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ofiziala frantsesezko idazkeran, René Harlouchet
- ↑ a b c d e f g h i «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Harlouchet, René. Tené Harluxet Linkedin sare sozialean.. Linkedin.com.
- ↑ «René Harlouchet - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Harluxet, René. (2022). «Ahatsatik Biarritzera: bi mundu (1963-1970) - 6-GZB-05 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (EKE) (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Harluxet, René. (2022). «nformatikaren garapena Euskal Herrian (1970-2010) - 6-GZB-06 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Euskal Kultur Erakundea) (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Harluxet, Klaudio; Harluxet, Rene. (1977). «Informatikaren egungo egoeraz» ELHUYAR Txikia (10): 37–45. ISSN 0212-1735. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Sarasola, Kepa. (1994). «Klaudio Harluxet, informatikaria» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
- ↑ «Rene Harluxet :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ Harluxet, Rene. (1978). «Ordinatorearen memoria» ELHUYAR Txikia (15): 61–67. ISSN 0212-1735. (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «René Harlouchet» Linkedin sare profesionalean.
- Rene Harluxet LKSko arduradun Teknologikoa - Euskara Teknologia Berrietan bideoa 2012ko Ibilaldian omendu guztien iritzi eta esperientziekin.
- René Harlouchet: aurkezpena. Ahatsa 1950 urteetan. 0:01:57 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- Baserriko lanak. Ahatsako eskola (1958-1963). 0:01:18 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- Biarritzeko kolegio-lizeo publikoan (1963-1970) 0:01:48 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- 68ko maiatza 0:00:54 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- Informatika Euskal Herrian: 1970 urteetan isilpeko lan sektorea 0:01:00 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- Ibilbide profesionala: SETI S.A. sozietatea "Sociedad de Estudios del Territorio y Ingenieria" (1975-1979) 0:02:16 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea
- Informatika Euskal Herrian: garapen handia (1970-2010) 0:02:24 Rene Harluxet - mintzoak.eus - Euskal Kultur Erakundea