Australiako aborigenak Ozeaniako herrialde hartako jatorrizko jendea da, gaur egun gutxiengoa osatzen duena kanpoaldetik etorritako beste komunitate etniko batzuekin batera.

Talde etniko infotaulaAustraliako aborigen


Motaetnia
Biztanleria (osoa)984.000
HizkuntzaAustralian Aboriginal languages (en) Itzuli
Honen parteAustraliako indigena
Geografia
EstatuaAustralia

Historia

aldatu

Lehenengo biztanleak uhartera iritsi ziren orain dela 40.000-70.000 urte.

1788an britainiarrak lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta urte hori baino lehen 315.000-750.000 pertsona han bizi zirela uste dute adituek. Europarrek eramandako gaixotasunek eta indarkeriazko ekintzek populazio hori murriztu zuten urteekin. XX. mendeko hasieran, adibidez, 150.000 aborigen baino ez ziren bizi.

2008ko otsailaren 13an Kevin Rudd lehen ministroak Legebiltzarraren izenean ofizialki barkamena eskatu zien aborigenei "Stolen Generations" direlakoengatik. "Belaunaldi galduak" 1869tik 1969 arte Gobernuak eta Elizak euren gurasoei lapurtutako ume aborigen edo mestizoak dira, ez argitutako arrazoiengatik egindakoa.

Bizilekuak

aldatu

2006ko erroldaren arabera, Australian 455.031 aborigen bizi ziren, biztanle guztien % 2-3 izanda. Gehienak, Hegoaldeko Gales Berrian (138.505) eta Queenslanden (127.578) bizi dira.

Beste lurralde batzuetan hauxe da urte hartako populazioa: Mendebaldeko Australia (58.711), Iparraldeko Lurraldea (53.662), Victoria (30.141), Hegoaldeko Australia (25.557), Tasmania (16.767) eta Australiako Hiriburuaren Lurraldea (3.873).

Bestela, Darwin da populazio aborigenik handiena duen hiriburua.

Hizkuntzak

aldatu

Aborigenek ehunka hizkuntza erabiltzen dituzte, horietako asko desagertu badira ere.

Hauek, bi multzo handitan sailkatzen dituzte, alde batetik Pama-Nyungan hizkuntzak (gehienak) eta bestetik Pama-Nyungan ez direnak.

Musika

aldatu
 
Didgeridooa.

Didgeridoo ziur aski jatorrizko musika tresnarik ezagunena da munduan zehar, egurrezko haize instrumentua dena.

Pertsonaia ezagunak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu