Ireki menu nagusia

Armeniera[1] (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da. Berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa) darabil, Erdi Aroan Mesrop Mashtots santuak sortua. Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da.[2] Armeniar genozidioak 1915ean eragindako diasporak, era berean, hizkuntza herrialde ugaritara hedatu du.

Armeniera
հայերեն
Idioma armenio.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua Armenia, inguruko herrialdeak (Nagorno-Karabakh, Errusia, Georgia, Iran, Siria, Libano, Irak eta Turkia) eta diaspora (AEB, Frantzia eta Kanada)
Hiztunak 7 milioi
Rankinga Ez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna  Armenia
Flag of Artsakh.svg Karabakh Garaia (nazioartean onartu ez den estatua)
Eskualdea Kaukaso mendilerroa
Araugilea Arautu gabea
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza, hizkuntza eranskari eta hizkuntza fusionatzailea
Kasu gramatikalak nominatibo, akusatibo, lokatibo, genitibo, datibo, ablatibo eta instrumental
Alfabetoa Armeniar alfabeto
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 hy
ISO 639-2 arm hye
ISO 639-3 hye
Ethnologue hye
Glottolog arme1241 eta nucl1235
Wikipedia hy

Eduki-taula

IdazkeraAldatu

 
Armeniar alfabetoa[3]
Ա ա : Aib Խ խ : Khe Չ չ : Txa
Բ բ : Ben Ծ ծ : Tsa Պ պ : Pe
Գ գ : Gim Կ կ : Ken Ջ ջ : Je
Դ դ : Da Հ հ : Ho Ռ ռ : Ra
Ե ե : Jetx Ձ ձ : Dza Ս ս : Se
Զ զ : Za Ղ ղ : Ghat Վ վ : Vev
Է է : E Ճ ճ : Txe Տ տ : Tin / Tiun
Ը ը : Et Մ մ : Men Ր ր : Re
Թ թ : To Յ յ : Ji / Hi Ց ց : Tso
Ժ ժ : Zhe Ն ն : Nu Ւ ւ : Hin¹
Ի ի : Ini Շ շ : Xa Փ փ : Pir / Piur
Լ լ : Lin / Liun Ո ո : Vo Ք ք : Ke
XIII. mendean gehitu ziren hizkiak Digrafo eta loturetatik iritsi diren hizkiak
Օ օ : O ՈՒ Ու ու : U
Ֆ ֆ : Fe և : Jev

Armeniera
¹ <Ւ/ւ> hizkia ez da erabiltzen ekialdeko armeniar alfabetoan.

Armenieraren dialektoakAldatu

Armenierak bi dialekto multzo ditu: ekialdekoa eta mendebaldekoa. Dialekto multzo horietako bakoitzak bere estandar idatzia du.

Bi dialekto estandar (bi armeniera batu)Aldatu

V. mendetik XVIII. arte, dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, grabar, hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik, armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:

Hala ekialdeko nola mendebaldeko armenieratik turkieraren eragin lexiko ia guztia ezabatu zuten armenieradunek XX. mendean, armeniar genozidioaren ondoren.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2007-03-30) 38. araua - Munduko estatu-izenak .
  2. (Ingelesez) «Armenian language», Encyclopaedia Britannica.
  3.   163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2014.05.15 .
  4. (Ingelesez) International Crisis Group: «Georgia's Armenian and Azeri Minorities», Europe Report, 178. zenbakia, 2006ko azaroaren 22a.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armeniera  
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.