Zerrenda:Europako eremu urriko hizkuntzak
Artikulu honetan Europako eremu urriko hizkuntzak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta. Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz. |
Europako eremu urriko hizkuntza kontinente zaharrean estatus ofizialik ez daukana edo herrialde bakoitzaren barruan biztanle gutxiengoren batek hitz egiten duena da. Batzuk, galtzeko arriskuan daude.
Hizkuntza hauetako batzuek herrialde batean baino gehiagotan mintzatzen dira. Herrialdeka sailkatuko ditugu.
Alemania
aldatu- Behe-saxoniera: 5 milioi Alemania iparraldean.
- Ekialdeko frisiera: 2.000 hiztun inguru, Saxonia Beherea eta Slesvig-Holstein estatuetan.
- Iparraldeko frisiera: 10.000 hiztun inguru, Schleswig-Holstein estatuan.
- Sorbiera: 67.000 hiztun inguru Brandenburg eta Saxonia eskualdeetan.
Belgika
aldatu- Lorrenera: Belgikan gaumais deitua. Hiztun kopuru ezezaguna, Gaume eskualdean. Valoniako erregio hizkuntza gisa aitortua.
- Luxenburgera: Arlon barrutian eta Sankt Vith kantoian.
- Pikardiera: hiztun kopuru ezezaguna, Tournai eta Mons distrituetan.
- Xanpainera: Sugnyko hiru herrixkatan.
- Valoniera: 600.000 hiztun Valonian.
Britainia Handia
aldatu- Eskoziera: Eskozian eta Irlandan. 1,5 milioi hiztun (herrialde bietako herritarren %13).
- Eskoziako gaelera: Ia 60.000 hiztun aktibo (eskoziarren %1).
- Galesa: 611.000 hiztun Galesen (galestarren % 21), gehi ia 145.000 hiztun kanpoan (Argentina, Ingalaterra, AEB eta Kanadan).
- Kornubiera: 3.500 hiztun inguru (Kornuallestarren %0.7a).
- Manxera: 300 bat hiztun bigarren hizkuntza bezala Man uhartean.
- Normandieraren aldaerak: Anglo-normandar uharteetan.
- Ulsterko eskoziera: Ipar Irlandan, 10.000 hiztun inguru.
Espainia
aldatuSakontzeko, irakurri: «Espainiako hizkuntzak»
- Aragoiera: 30.000 hiztun guztira (Aragoiarren %2.5a).
- Asturiera: 460.000 hiztun Asturiasko Printzerrian, Leonen, Zamoran eta Salamancan (%20a).
- Montañera
- Leonera
- Extremeñoa: Extremadurako ipar-mendebaldean, oso ahuldua.
- Euskara: 700.000 hiztun aktibo (Euskal Herritar guztien %24a).
- Erromintxela: Romaniaren euskal aldaera, desagertzear.
- Galiziera: Galizia, Asturias (eonaviegoa), Bierzo (Leon) eta Caceres (Xalimako Fala).
- Katalana: Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Andorra, Sartaldeko Zerrenda (Aragoi) eta Carxe (Murtzia).
- Kalo: Ijitoen hizkuntza, oso egoera minorizatuan Andaluzian batez ere.
- Okzitaniera (Aranera): Arango harana (Lleida).
- Portugesa: Extremadurako mugako herri batzuetan (Olivenza eta Alcantara)
Finlandia
aldatuFrantzia
aldatuSakontzeko, irakurri: «Frantziako hizkuntzak»
- Alsaziera
- Bretainiera: 100.000 hiztun (Bretainiarren %2-3a).
- Frankoprovenzera
- Euskara: 700.000 hiztun guztira (Euskal Herritar guztien %24a).
- Galoa: Bretainia.
- Katalana (Ipar Katalunia).
- Korsikera: 100.000 hiztun (Korsikarren %33a).
- Normandiera
- Okzitaniera: Akitania, Auvernia, Erdialdea, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Limousin, Poitou-Charentes, Proventza-Alpeak-Cote d'Azur eta Rodano-Alpeak.
Grezia
aldatu- Arumaniera
- Arvanitika: 30.000-150.000 hiztun artean 300 udalerritan.
- Meglenera: 3.000 hiztun inguru.
- Pomakera (bulgariera): Trazian.
- Tsakoniera
Herbehereak
aldatu- Mendebaldeko frisiera: 400.000 hiztun inguru Friesland eta Groninga probintzietan.
- Nederlandar behe-saxoiera
Irlanda
aldatu- Gaelera edo irlandera: 250.000 hiztun aktibo inguru (Irlandako uharte osoaren biztanleen %4a).
- Ulsterko eskoziera: Donegalgo konderria.
Italia
aldatuSakontzeko, irakurri: «Italiako hizkuntzak»
- Grekokalabriera: 2.000 bat hiztun Calabria hegoaldean.
- Grikoa: 20.000 bat hiztun Salento eskualdean.
- Franko-proventzera edo arpitanera.
- Friuliera: Friuli-Venezia Giulia.
- Katalana (Algerera): Alguer (Sardinia).
- Ladinera: 40.000 bat hiztun Veneto eta Trentino-Adige Garaian.
- Napoliera
- Okzitaniera: Calabria, Piemonte eta Liguria.
- Sardiniera: Sardinia.
- Siziliera: Sizilia eta Calabria.
- Veneziera: Veneto.
Kroazia
aldatu- Istriera: 1.000 hiztun inguru Istriako penintsulan.
- Istro-romaniera: 1.000 hiztun inguru Istriako penintsulan.
Mazedonia
aldatuMonako
aldatuNorvegia
aldatu- Laponiera edo samia: 20.000 hiztun inguru.
Polonia
aldatuPortugal
aldatu- Mirandera: 15.000 hiztun inguru Miranda do Douro eta Vimioso udalerrietan.
Suedia
aldatu- Laponiera edo samia: 5.000 hiztun inguru.
- Meänkielia: 70.000 hiztunetik behera, herrialdearen ipar-ekialdean.
Suitza
aldatu- Erromantxea: Grisons Kantoian.
- Franko-proventzera edo arpitanera.