Poitou-Charentes
Poitou-Charentes Frantziako mendebaldeko eskualdea zen, Ozeano Atlantikoaren kostaldean dagoena. Charente (16), Itsas Charente (17), Deux-Sèvres (79) eta Vienne (86) departamenduek osatzen dute. Hiri nagusiena Poitiers da. 2016 urtetik Akitania Berria eskualdeko zati da.
Poitou-Charentes | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Poitiers 46°34′52″N 0°20′7″E | ||
Azalera | 25.810 | ||
Mugakideak | Loirerria, Erdialdea-Loira Harana, Limousin eta Akitania | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.789.779 | ||
Dentsitatea | 69,35 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
poitou-charentes.fr |
Bertako biztanle asko Paris aldera lanera joan diren arren, XX. mendean zehar demografikoki hazi egin da etengabean. Laboreak, koñak ekoizpena eta esnekiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriagune nagusia Poitiers ingurua da.[1]
Geografia
aldatuEskualde mugakideak hauek ditu: Ipar-mendebaldean Loirerria, ipar-ekialdean Centre, ekialdean Limousin eta hego-ekialdean Akitania.
Departamenduei dagokienez, ipar-mendebaldean Vendée, iparraldean Maine eta Loira eta Indre eta Loira, ekialdean Indre, Vienne Garaia eta Dordoina eta hegoaldean Gironda ditu.
Bizkaiko golkoa du mendebalean, Armorikako mendiak ipar-mendebalean eta Massif Centrala hego-ekialdean.
Hiri nagusiak
aldatu- Poitiers (Vienne): 127.845 biztanle (2007)
- Arroxela (Itsas Charente): 127.025 biz.
- Angulema (Charente): 107.821 biz.
- Niort (Deux-Sèvres): 71.046 biz.
- Châtellerault (Vienne): 40.725 biz.
- Rochefort (Itsas Charente): 38.886 biz.
- Royan (Itsas Charente): 34.915 biz.
- Saintes (Itsas Charente): 29.740 biz.
- Cognac (Charente): 26.446 biz.
- Bressuire (Deux-Sèvres): 18.615 biz.
Turismoa
aldatuKostaldean, erakargarriak izaten dira Ré uhartea, Olérongoa eta Île-d'Aix. Halaber, balnearioak daude Royan, Fouras eta Châtelaillon-Plagen. Baina udalerri guztien artean, bisitatuena La Rochelle dugu, kultura ondarea eta bestelako zerbitzuak direla-eta.
Barnealdean, hainbat monumentu eta interesgune daude (gazteluak, eliza erromanikoak, museoak eta abar), baita geografikoki nabarmenak direnak (Charenteko harana, Marais poitevin, Angoumoiseko kobazuloak etab.). Poitiers, Rochefort, Saintes, Cognac edo Angoulême aipagarriak dira ondare historikoagatik eta azpiegiturengatik, eta bertan antolatzen dira hainbat kultura ekitaldi eta jaialdi, esate baterako Angulemako Komiki Azoka famatua edo Futuroscope parkea.
Hezkuntza
aldatuEskualdeak 2 unibertsitate ditu Poitiers eta Arroxelan, uniberstitate lau gune deszentralizatu (Angulema, Niort, Royan eta Châtellerault), merkataritza 2 goi-eskola, ingeniaritza 7 eskola eta ikerkuntza eta teknologia hainbat gune.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Poitou-Charentes-eko webgune ofiziala (Frantsesez)