Proventza-Alpeak-Kosta Urdina

Frantziako eskualde administratiboa
Provence-Alpes-Côte d'Azur» orritik birbideratua)

Proventza-Alpeak-Kosta Urdina[1][2] (frantsesez: Provence-Alpes-Côte d'Azur, okzitanieraz: Provença-Aups-Còsta d'Azur, frankoproventzeraz: Prouvènço-Aup-Costo d'Azur) Frantziako eskualdea da, Okzitaniako lurraldea ere dena.

Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
Provence-Alpes-Côte d'Azur

Frantziako eskualdea
Ikurra
Bandera Armarria
PrefekturaMarseilla
Departamenduak Proventza Garaiko Alpeak
Itsas Alpeak
Alpe Garaiak
Rodanoren Ahoak
Var
Vaucluse
Agintariak
 -  Presidentea
 -  Prefeta
Geografia
 -  Guztira 31,400 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (1999) 4.506.151 bizt.
 -  Dentsitatea 144 bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra

Mugakide hauexek ditu: iparraldean Auvernia-Rodano-Alpeak, mendebaldean Okzitania, ekialdean Piemonteko eskualdea (Italia) eta hegoaldean Mediterraneo itsasoa (eta Monako).

Marseilla da eskualdeko hiriburu eta hiri nagusia biztanleei dagokienez. Niza eta Toulon bigarren eta hirugarren hiri handienak dira, hurrenez hurren.

Sei departamendu ditu eskualdeak: Proventza Garaiko Alpeak, Alpe Garaiak, Itsas Alpeak, Rodanoren Ahoak, Var eta Vaucluse.

Alpe mendialdearen hegoaldeko mendiek hartzen dute Proventza-Alpeak-Kosta Urdina lurraldeko parte handiena, eta orografiak behera egiten du hegoaldera jo ahala. Côte d'Azur izena ematen zaio hego-ekialdeko kostaldeari. Comtat, Crau eta Camargueko ordokiak daude mendebalean. Rodano ibaiak, beraren adarrak (Drôme, Ouvèze, Nesque, Coulon, Durance), Argens, Var eta Vesubio ibaiak igarotzen dira handik.

Klima mediterraneokoa da hegoaldean eta ekialdean, eta Alpe aldekoa, berriz, iparraldean. Biztanle gehienak kostaldean eta Rhône ibaiaren ertzetan bizi dira. Hirietan bizi da biztanleen % 80. Nekazaritza (mahatsa, olibondoak, garia, garagarra), industria (petrolio findegiak, industria petrokimikoa, hegazkingintza) eta, batez ere, turismoa ekonomi jarduera nagusiak dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 36. arauaː Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak. .. 1995era arte Provence-Alpes-Côte-d'Azur arautua
  2. Izen historiko gisa Proventza erabili daiteke. 139. araua. Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-9-21.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu