Mirandes
Mirandesa[1] (lhéngua mirandesa) hizkuntza iberiar-erromantze bat da, astur-leonesaren aldaera.
Mirandesa | |
---|---|
lhéngua/léngua mirandesa — Mirandés | |
![]() Mirandesa, gorriz, astur-leonesaren hizkuntz eremuan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Portugal ipar-ekialdean |
Hiztunak | 15.000 |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Miranda do Douro (Portugal) |
Eskualdea | Miranda do Douro |
Araugilea | Anstituto de la Lhéngua Mirandesa (2003tik) |
Alfabetoa |
latindar alfabetoa eta Q60664313 ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 |
mwl |
ISO 639-3 |
mwl |
Ethnologue |
mwl |
Glottolog |
mira1251 |
Wikipedia |
mwl |
15.000 bat lagunek mintzatzen dute. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, leonesaren dialektoa da.
Hiztunen geografiaAldatu
Portugalgo Miranda do Douro eta Vimiosoko kontzejuetan (Bragançako barrutia) hitz egiten dute.
Hiru azpi-dialekto ditu: erdialdekoa (Normal), iparraldekoa (Raiano) eta hegoaldekoa (Sendinês).
HistoriaAldatu
José Leite de Vasconcelos 1882tik idazten eta ikertzen jardun zuen.
1999ko urtean Miranda do Douroko udalak eta Lisboako Unibertsitateak, portugesean oinarrituz, mirandesaren ortografia arauak zehaztu zituzten. Handik gutxira, Portugalgo Gobernuak mirandesa hizkuntza ofizial izendatu zuen hizkuntzaren eragin eremuan.
Mirandesaren normalizazio prozesua eta babesa Anstituto de la Lhéngua Mirandesa-k garatzen du, 2003ko urtarrilaren 1ean sortutako instituzioa.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |