Tournai (frantsesez: Tournai, tuʁnɛ ahoskatua; nederlanderaz: Doornik; latinez: Tornacum) Belgikako hegoaldean dagoen hiria, Valonian hain zuzen ere. Frantziako mugatik hurbil (Lilletik 26 km-ra) dago, Eskalda ibaiaren ertzean.

Tournai
Tournai
Belgikako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of BelgiumHainauteko probintzia
Belgikako barrutiaarrondissement of Tournai-Mouscron
AlkateaPaul-Olivier Delannois
Izen ofizialaTournai
Doornik
Tornai
Tornacum
Jatorrizko izenaTournai
Posta kodea7500, 7540, 7543, 7532, 7548, 7536, 7520, 7504, 7530, 7522, 7503, 7534, 7531, 7521, 7501, 7533, 7502, 7538, 7542 eta 7506
HerriburuaTournai (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak50°36′20″N 3°23′17″E / 50.6056°N 3.3881°E / 50.6056; 3.3881
Map
Azalera213,75 km²
Altuera24 m
MugakideakEstaimpuis, Toufflers, Sailly-lez-Lannoy, Willems, Baisieux, Camphin-en-Pévèle, Wannehain, Bachy, Rumes, Brunehaut, Antoing, Péruwelz, Leuze-en-Hainaut, Frasnes-lez-Anvaing, Celles eta Pecq
Demografia
Biztanleria69.554 (2018ko urtarrilaren 1a)
1.354 (2008)
Dentsitatea325 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia069
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakTroyes, Canterbury, Villeneuve-d'Ascq, Betleem eta Mogi das Cruzes
Hizkuntza ofizialafrantses
tournai.be

Arlon eta Tongresekin batera herrialdeko hiririk antzinetariko bat da, Erdi Aroan Flandriako nagusienetariko bat. Bere kanpandorrea eta katedrala UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak dira.

Ekonomia

aldatu

Industria (eraikuntzarako gaiak, ehungintza, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) da ekonomia jarduera nagusia.

Ondarea

aldatu

Monumentu ugari gorde ditu hiriak. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako kanpandorrea, Escaut ibaiaren gaineko XIV. mendeko zubia, XIV. mendearen hasierako Apezpikuaren plaza, XII-XIII. mendeetako katedral gotikoa, Saint-Jacques eliza (XI-XIII. m.), Sainte-Marie-Madeleine eliza gotikoa (XIII-XIV. m.), XVII. mendean berritutako Saint-Piat eliza erromanikoa, XII. mendeko Saint-Brice eliza (XX. mendean berritua) eta Arkeologiako eta Arte Ederretako museoa.

Historia

aldatu

Tornacum izena zuen erromatarren garaian, eta hiri garrantzitsua zen jada. III. mendean Piat santuak kristautu zuen hiria eta frankoen mende egon zen IX. mendean normandiarrek konkistatu zuten arte. XII-XV. mendeen artean Frantziaren barne egon zen. 1513. urtean Ingalaterrako Henrike VIII.ak inbaditu zuen eta ingelesen esku egon zen bost urtez. 1521. urtean Karlos V.ak konkistatu zuen. 1667. urtean Luis XIV.a Frantziako erregeak hiria gotor zezan agindu zion Vauban arkitektoari, eta errege haren agintaldian osatu zen, neurri handi batean, hiriko arkitektura. Austriarren eta frantsesen mende egon zen 1814. urtean Belgikako hiri bihurtu zen arte.

Tournaitar ezagunak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu