Ireki menu nagusia

Schleswig-Holstein (alemanez Schleswig-Holstein, danieraz Slesvig-Holsten, behe-alemanez Sleswig-Holsteen, eta ipar frisieraz Slaswik-Holstiinj) Alemaniako iparraldeko land edo estatu federala da. 15.731 km2 ditu eta 2.834.259 biztanle. Hiriburua Kiel du.

Schleswig-Holstein
Schleswig-Holstein
Schleswig-Holsteingo bandera
Bandera
Schleswig-Holsteingo armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Hiriburua Kiel
Land burua Peter Harry Carstensen (CDU)
ISO kodea DE-SH
Bozak Bundesraten 4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak 54° 28′ 12″ N, 9° 30′ 51″ E / 54.470038°N,9.51416°E / 54.470038; 9.51416Koordenatuak: 54° 28′ 12″ N, 9° 30′ 51″ E / 54.470038°N,9.51416°E / 54.470038; 9.51416
Deutschland Lage von Schleswig-Holstein.svg
Azalera 15.763 km²
Demografia
Biztanleria 2.889.821 biztanle
Dentsitatea 0.18 bizt/km²
Informazio gehigarria
http://www.schleswig-holstein.de/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

 
Schleswig-Holsteingo mapa.

Jutlandia penintsulako hegoaldean, Danimarkaren hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean dago; Holstein eta Schleswig antzinateko dukerriek eratutako eskualdea da.

Alemaniako iparraldeko lautada zabalak hartzen du estatu osoa. Kostaldeetan, aintzira ugari daude, gehienak polder bihurtuak. Golko luzeak barneratzen dira, gainera, kostaldean, eta uharte asko dago, Ipar itsasoaren ertzean, batez ere. Eider, Stör eta Trave dira ibai garrantzitsuenak.

Hiri handienak lau hiri askeak eta ondoren Hanburgoren inguruan dauden hiriak dira.

Hauetaz gain aipatu behar beste hiri historiko batzuk ere, esate baterako Schleswig eta Husum.

EkonomiaAldatu

Laborantza eta arrantza izan dira estatu horretako ekonomia-jarduera tradizionalak. Arrantza oso oparoa da, batez ere Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzak (garia, garagarra, bazkarako landareak, azukre-erremolatxa) garrantzi handia du gaur egun ere.

Industria (janari-industria, ontziolak, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) 1950. urtetik aurrera garatu zen Kiel hirian, Lübeck eta Flensburg hirietan, Ekialdeko Alemania ohitik Schleswig-Holsteinen kokatu ziren 1.200.000etik gora etorkinez baliatuta neurri handi batean.

Banaketa administratiboaAldatu

HistoriaAldatu

 
Jutlandiako penintsularen mapa. Gorriz: Ipar Jutlandia eta Ipar Schleswig (gaur egun, Danimarka). Marroiz: Hego Schleswig, (gaur egun, Alemania). Horiz: Holstein, Jutlandiaren zati ez dena, baina Jutlandiako penintsulan dagoena.

Schleswig eta Holsteingo lurraldeen historia batera joan dira luzaroan. XII. mendean sortu zen Schleswigeko Dukerria, Danimarkako koroari lotua, baina hegoaldeko lurraldeko biztanle gehienek germaniar moldeei eutsi zieten.

1326. urtean batu ziren lehenengoz Schleswig eta Holstein. Tirabira askoren ondoren, 1865. urtean, Schleswig-eko lurraldeaz jabetu zen Prusiako koroa eta Holsteingoaz Austria, Danimarka menderatu ondoren. Bi estatu horiek ez ziren ados jarri, eta, azkenean, Prusia nagusitu zen bi lurraldeetan.

1920. urtean, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswig-eko biztanle gehienek.

1946. urtean sortu zen Schleswig-Holsteingo land edo lurraldea Mendebaldeko Alemanian.

PolitikaAldatu

2012ko maiatzaren 6an izan ziren Schlewig-Holsteineko parlamenturako azken hauteskundeak. Oso parekatua izan zen bozketa. Honako hauek dira emaitzak:

Alderdia Bozkak Ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) 408.573 % 30'8 22
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) 403.783 % 30'4 22
90 Aliantza/Berdeak 174.752 % 13'2 10
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) 108.902 % 8'2 6
Alemaniako Alderdi Pirata 108.740 % 8'2 6
Hegoaldeko Schlewigeko Hautesleen Elkartea (SSW) 61.022 % 4'6 3
Ezkerra (Die Linke) 29.868 % 2'2 0
Gainontzeko alderdiak 32.032 % 2'4 0


BiztanleakAldatu

Bada danieraz mintzatzen den gutxiengo bat. Erlijioari dagokionez Erreformaren garaitik hona oso protestantea izan da beti. Gaur egun oraindik %54'3k ebanjelikotzat du bere burua eta katolikoak %6a baino ez dira.

Schleswig-Holsteindar ospetsuakAldatu

Irudi-galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schleswig-Holstein