Kornubiera[1] (kornubieraz Kernowek edo Kernewek) Kornubia (edo Kornualles) konderriko berezko hizkuntza da. Mintzaira indoeuroparra da: multzo zeltikoko talde britonikoaren barruan dago, bretainierarekin eta galesarekin batera. Usadiozko azken hiztuna XIX. mendearen bukaeran hil zen arren, XX. mendean berpiztu zuten. Gaur egun, zailtasunik gabe hitz egin dezaketenak 3.000 inguru dira.

Kornubiera
Kernowek — Kernewek
Kornubieraren azken mendeetako bilakaeraren mapa.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErresuma BatuaErresuma Batua

IngalaterraIngalaterra

Kornubia Kornualles
Hiztunak3.500
Rankinga- ez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaKornualles Kornubia Kornualles
UNESCO sailkapena5: arrisku kritikoan
AraugileaKeskowethyans an Taves Kernewek
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Britoi hizkuntzak
Southwestern Brythonic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, aditza-subjektua-objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1kw
ISO 639-2cor
ISO 639-3cor
Ethnologuecor
Glottologcorn1251
Wikipediakw
Linguasphere50-ABB-a
UNESCO339
IETFkw
Endangered
Languages Project

4050

XIX. mendean galdu zen, ingelesak ordezkatua. Uste da Dolly Pentreath (1777an zendua) izan zela kornubiera ama hizkuntza zuen azkena. Kondairak dio haren azken hitzak Me ne vidn cewsel sawznek! («Ez naiz ingelesez mintzatuko!») izan zirela, eta badirudi bazekiela zerbait ingelesez. Azken hiztun elebakarra, berriz, Chesten Marchant (1676an zendua) izan zela jotzen da. Zenbaitek kornubiera XVIII. mendean galdu zela dioten arren, nolabaiteko erabilera mugatua izan zuen geroago ere: 1875ean oraindik baziren gutxienez sei hiztun, guztiak hirurogei urtez gorakoak; eta uste da usadiozko azken hiztuna John Davey (1891n hila) izan zela.

XX. mendean, hainbat taldek hizkuntzaren aldeko hautua egin zuten, eta ikasi eta erabiltzeari ekin: horretan dihardu, adibidez, Kesva an Taves Kernewek elkarteak. Era berean, eskoletan aukerako irakasgaia da.

2008ko maiatzean, Kornubiar Hizkuntzaren Elkarteak idazkera estandarra berretsi zuen.[2]

Wikipedia kornubieraz ere erabilgarri dago. kw.wikipedia.org.

Kornubiera batua aldatu

« Iraganeko zatiketek hizkuntzaren aldeko mugimenduaren garapena trabatu dute, eta haren sinesgarritasun publikoari kalte egin diote. Orain, forma idatzi estandarra onartuta, elkarrekin aurrera egin dezakegu. »
Laurence Rule, Kowethas an Yeth Kernewek (Kornubieraren Lagundia) elkartearen ordezkaria[2]

XX. mendean kornubiera berpizteko saioei ekin zietenean, hainbat kornubierazale multzo sortu ziren; multzo haietako bakoitzak garai bateko kornubieraren iturri jakin batzuk eredutzat hartu zituen, bere kornubiera eredua eratzeko. XXI. mendearen hasieran, kornubieraz idazteko lau eredu nagusi zituzten oraindik, bai eta bigarren mailako beste hainbat ere. Eredu nagusien arteko aldeak txikiak ziren, baina eredu bakoitzaren alde lerratutako kornubierazale multzoetatik inork ez zuen amore ematen. 2008an, azkenik, kornubiera batua (kornubieraz, Furv Skrifys Savonek, «forma idatzi estandarra») eratzeko adostasuna lortu zuten. Bi urte baino gehiagoko negoziazio sutsuen ondoren, Trond Trosterud norvegiarra buru zuen hizkuntzalari taldeak eredu idatzi estandarra zehaztu zuen, Kornubiar Hizkuntzaren Elkartearen babesean.[2][3]

Hezkuntzan, inprimakietan, argibide orrietan eta bide seinaleetan erabil dadin hitzartu den eredua da. Hartara, kornubieraren irakaskuntza eta erabilera hedatu ahal izango dute, eta Europar Batasuneko diru laguntzak eskuratu. Kornubierarentzat onarpen ofiziala lortze aldera aurrerapauso garrantzitsua izan da.[2][3]

Kornubieraren adibideak aldatu

Baliokidetza taula aldatu

Kornubiera batua Galesa Bretoiera Ingelesa Euskara
Kernowek Cernyweg Kerneveureg Cornish kornubiera
gwenenen gwenynen gwenanenn bee erle
kador cadair kador hip aldaka
keus caws keuz cheese gazta
dhe-ves y ffordd allan/mas er-maez exit irteera
kodha cwympo kouezhañ fall erori
gaver gafr gavr goat ahuntz
chi ti house etxe
gweus gwefus gweuz lip ezpain
aber aber, genau aber river mouth (ibaiaren) aho
niver rhif, nifer niver number zenbaki
peren gellygen, peren perenn pear udare, madari, txermen
skol ysgol skol school eskola
megi mygu mogediñ smoke erre (pipatu)
steren seren steredenn star izar
hedhyw heddiw hiziv today gaur
hwibana chwibanu c'hwibanat whistle txistu egin (soinua)
 
Seinale elebiduna, kornubiera-ingelesa

Oinarrizko esaldiak aldatu

Kornubiera Kornubierazko ahoskera (IPA) Euskara
Myttin da [ˈmɪttin ˈdaː] Egun on (hitzez hitz, Egunak on)
Dydh da [ˈdɪːð ˈdaː] Egun on
Fatla genes? [ˈfatla ˈɡɛnɛs] Zer moduz?
Yn poynt da, meur ras [ɪn ˈpɔjnt ˈdaː mœːr ˈraːs] Ongi, eskerrik asko
Py eur yw? [ˈpɪː ˈœːr ɪw] Zer ordu da?
Ple'ma Rysrudh, mar pleg? [ˈplɛː maː ˈrɪzryð mar ˈplɛːɡ] Mesedez, non dago Redruth?
Yma Rysrudh ogas dhe Gambron, heb mar! 'ima rizrooth ogas the Gambron hep marr' Redruth Cambornetik hurbil dago, jakina!
Pandra vynn'ta dh'y eva? [ˈpandra ˌvɪnta ðɪ ɛˑva] Zer nahi duzu edateko?
Pinta korev mar pleg. [ˌpinta ˈkoˑrɛv mar ˈplɛ:k] Pinta bat garagardo, mesedez

Itzulpenak aldatu

Euskaraz Kornubieraz

Esklabo erremintaria
Sartaldeko oihanetan gatibaturik
Erromara ekarri hinduten,
esklaboa,
errementari ofizioa jaso
eta kateak egiten dituk.
Arragoko burdin goria
nahieran molda hezake,
atxurrak eta ezpatak
egin ditzakek
hire herritarrek kateak
hauts ditzaten.
Baina hik, esklabo horrek,
kateak egiten dituk,
katea gehiago.

An Gov Keth
A wasonieth koesow a'n howlsedhes,
Degys bys yn Rom avél
kethwas,
Gorrys yn soedh gov
Kargharow a wredh.
Rudh-splann a'n forn horn hebleg
Dhe vos formys dell vynni.
Kledhedhyow a ylli aga gwruthyl
Rag dha gentrevogyon
aga hargharow dhe dhralya.
Mes ty, an kethwas-na,
Kargharow a wre'ta,
kargharow hwath.

Erreferentziak aldatu

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. a b c d Juanma SARASOLA: «Argi berdea kornubiera batuari», Berria, 2008-05-24.
  3. a b Lucy COCKCROFT: «Cornish language makes a comeback», The Telegraph, 2008-05-21.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.