Saxonia Beherea[1] (alemanez: Niedersachsen ˈniːdɐzaksn̩ ahoskatua; behe-alemanez: Neddersassen) Alemaniako ipar-mendebaleko land edo estatua da. Hannover du hiriburu. 1946. urtean eratu zen, Hannover, Brunswick, Oldenburg eta Schaumburg-Lippe lurraldeak batu ondoren. 47.624 km2 ditu, eta 7.918.293 biztanle zituen 2010ean. Hiri nagusiak Braunschweig, Göttingen, Oldenburg, Osnabrück, Salzgitter eta Wilhelmshaven dira. Behe-alemanaz mintzo dira bertako biztanleak oro har, eta frisieraz Frisia aldean.

Saxonia Beherea
Niedersachsen
Saxonia Behereko bandera
Bandera
Saxonia Behereko armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaHannover
Land buruaDavid McAllister (CDU)
ISO kodeaDE-NI
Bozak Bundesraten6 (69tik)
Geografia
Koordenatuak52°45′22″N 9°23′35″E / 52.7561°N 9.3931°E / 52.7561; 9.3931
Azalera47.624 km²
Demografia
Biztanleria8.003.421 biztanle
Dentsitatea0.17 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.niedersachsen.de/

Geografia

aldatu

Saxonia Beherea lurralde laua da, Ipar Alemania bezalakoa. Frisiako kostaldean polderrak daude, itsasoari irabazitako lurraldeak. Mendi apal batzuk daude hegoaldean (Teutoburger Wald, Weser-ko mendiak eta Harz mendiak). Elba, Ems, Hunte eta Aller dira ibai nagusiak. Klima aldaketa bortitzik ez da, neguak hotz samarrak dira eta udak epelak; euria, 600-900 mm batez beste urtean.

Mugakideak

aldatu

Alemaniako estatu federalak

aldatu

Nazioartekoak

aldatu

Itsasoak

aldatu

Parke Nazionalak

aldatu

Hiri nagusiak

aldatu

Honako hauek dira Saxonia Behereko hiri nagusiak. Biztanleriaren datuak 2010eko abenduaren 31koak dira.

  1. Hannover (522.686 biztanle)
  2. Brunswick (248.867 biztanle)
  3. Osnabrück (164.119 biztanle)
  4. Oldenburg (162.173 biztanle)
  5. Wolfsburg (121.451 biztanle)
  6. Göttingen (121.060 biztanle)
  7. Hildesheim (102.794 biztanle)
  8. Salzgitter (102.394 biztanle)
  9. Wilhelmshaven (81.324 biztanle)
  10. Delmenhorst (74.361 biztanle)
  11. Lüneburg (72.983 biztanle)
  12. Hamelin (57.771 biztanle)
  13. Emden (51.616 biztanle)

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza garrantzitsua da (garia, oloa, garagarra, patata; behi azienda eta esnekiak). Garraio sarea ongi hornitua dago; burdinbideez eta errepideez gainera, berebiziko garrantzia dute ibaiek eta ubideek (Mittelland eta Dormunt-Ems ubideek bereziki), haietatik bideratzen baita Ipar Itsasorako garraioaren parte handi bat. Weser eta Elba ibaiak ontzitarako dira kilometro askotan, eta munta handiko portuak dira Wilhelmshaven, Emden, Nordenham eta Brake. Hannoverren da nazioarteko aireportu handiena.

Politika

aldatu

2013ko urtarrilaren 20an izan ziren Saxonia Behereko parlamenturako azken hauteskundeak. CDU alderdi eskuindarrak irabazi zituen, baina aurreko legegintzaldian FDPrekin izandako gobernu koalizioak ez zuen gehiengo absoluturik lortu. Hala, Stephan Weil sozialdemokratak (SPD) osatuko du gobernua, berdeekin koalizioan.

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 36 54
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 32,6 49
90 Aliantza/Berdeak % 13,7 20
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 9,9 14
Ezkerra (Die Linke) % 3'1 0
Gainontzeko alderdiak % 4,7 0

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Saxonia Behereko administrazio barrutiak.

Herritar ospetsuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu