Ireki menu nagusia

Luxenburgera[2] (jatorrizko hizkuntzan: Lëtzebuergesch, frantsesez: Luxembourgeois, alemanez: Luxemburgisch, valonieraz: Lussimbordjwès) Luxenburgon hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntza bat da. Luxenburgon ofizialak diren hiru hizkuntzetako bat da 1984az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Aditu batzuen iritziz hizkuntza beregaina baino alemanaren aldaera den bitartean, beste batzuentzat luxenburgera hizkuntza beregaina da. Gainera, 1984tik berezko idaztaraua du[3].

Luxenburgera
Lëtzebuergesch
Moselfrankisch.png
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Luxenburgo
 Belgika
 Frantzia
 Alemania
Hiztunak 390.000[1]
Ofizialtasuna  Luxenburgo
Araugilea Conseil Permanent de la Langue Luxembourgeoise (CPLL)
Hizkuntza familia
entitate
objektu
objektu abstraktu
Languoid
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
goi alemaniar hizkuntzak
Central German Itzuli
West Central German Itzuli
Central Franconian dialects Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, V2 hizkuntza eta hizkuntza azentuala
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 lb
ISO 639-2 ltz
ISO 639-3 ltz
Ethnologue ltz
Glottolog luxe1241
Wikipedia lb

Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola Belgikan (Arlon inguruko Luxenburgo probintzian), Frantzian (Lorrenako zati batean) eta Alemanian (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera Luxenburgotik at.

400.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.

HistoriaAldatu

XIV. mendean "Codex Mariendalensis" eskuizkribua idatzi zuten, Yolanda of Vianden-en istorioa kontatuz. Baina literaturako lehenengo liburutzat "E’ Schrek op de’ Lezeburger Parnassus" (Antoine Meyer, 1829) jotzen dute, 6 olerkik osatutakoa. Beste idazle klasiko handiak Edmond de la Fontaine "Dicks" (1823–1891) eta Michel Lentz (1820–1893) izan ziren.

XIX. mende hartan lehenengo ahaleginak egin zituzten ortografiaren estandarizazioa egiteko. Baina ez da ofizialki onartutako sistemarik egon 1946ko ekainaren 5a arte, "OLO"-rekin (ofizjel lezebuurjer ortografi). Hala ere, oniritzi unibertsala ez zuen lortu sistema honek, eta ondoren "Luxemburger Wörterbuch" hiztegia aurkeztu zuten, 5 liburukitan 1950 eta 1977 artean. Ortografia estandar hau ofizial bilakatu zen 1975eko urriaren 10ean eta 1999ko uztailaren 30ean berrikuspen bat egin zuten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.