Anglo-normandiar uharteak
Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak[1] (normandieraz Îles d'la Manche; ingelesez: Channel Islands; frantsesez: Îles Anglo-Normandes edo Îles de la Manche) Mantxako kanalean dagoen irla taldea da, Normandia eta Ingalaterrako hego-ekialdearen artean, Erresuma Batuko menpe daudenak.
Anglo-normandiar uharteak | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena |
Les Platons (en) ![]() |
Azalera | 198 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 49° 20′ 09″ N, 2° 20′ 05″ W / 49.335862°N,2.334595°WKoordenatuak: 49° 20′ 09″ N, 2° 20′ 05″ W / 49.335862°N,2.334595°W |
Estatu burujabea | Jersey eta Guernesey |
Ur-gorputza | Mantxako kanala |
Leku geografikoa | Mantxako kanala |
Mendizaletasuna |
160.000 biztanle inguru bizi dira han, bi uharte nagusi Jersey eta Guernesey izanda.
UharteakAldatu
JerseyAldatu
Jersey uharteak beste irla txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du "Jerseyko Bailegoa" (Bailiwick of Jersey edo Bailliage de Jersey).
116 km2-ko azalera du, eta 88.200 biztanle (2005). Saint Helier da hiriburua (28.310 bizt.).
GuernseyAldatu
Guerneseyko bailegoak (bailiwick edo bailliage) 78 km2-ko azalera eta 65.228 biztanle zituen 2005ean. Saint Peter Port du hiriburu (16.488 bizt.).
Guerneseyko Bailiazgoa osatzen duten beste uharteak hauek dira:
HizkuntzakAldatu
Ingelesa eta frantsesa dira uhartediko hizkuntza ofizialak.
Bestela, normandieraren hiru aldaera nagusi ere hitz egiten dute, egoera gutxituan: guerneseyera (Guerneseyn), jerseyera (Jerseyn) eta sarkera (Sarken).