Ireki menu nagusia
Espainiar Estatuko bertako hizkuntzen mapa sinplifikatua:
     Gaztelania, Estatu osoan ofiziala.      Euskara, koofiziala Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Autonomia Erkidegoan.      Katalana, koofiziala Katalunian, Balear Uharteetan eta Valentziako Erkidegoan.      Aranera (okzitanieraren dialektoa), koofiziala Katalunian.      Galiziera, koofiziala Galizian.      Asturiera eta leonera, legez onartuak.      Aragoiera, legez onartua.      Extremadurera, ofizialtasunik gabea.      Extremadurako fala, ofizialtasunik gabea.

Espainia hizkuntza-aniztasun handiko Europako estatu bat da. Espainiako hizkuntzak berebiziko kultura ondarea dira. Estatu horren eremuan, hizkuntza nagusia eta erabiliena gaztelania da, estatu osoan ofiziala dena. Horrez gain, beste lau hizkuntzak koofizialtasun maila lortu dute, Estatuko zenbait autonomia erkidegotan. Beste hizkuntza batzuek, ofizialak izan gabe, nolabaiteko estatutu-babesa dute.

Espainiako Konstituzioak, hirugarren artikuluan, honako hau dio:

«
  1. Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea.
  2. Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira dagozkien autonomia-erkidegoetan, haietako estatutuekin bat etorriz.
  3. Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultura ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du.
»

Eduki-taula

Hizkuntza koofizialakAldatu

 
Espainiako hizkuntzen beste mapa bat, non gaztelaniaren aldaera garrantzitsuenak ere agertzen diren.

Autonomi erkidegoen estatutuek onartutako hizkuntzak, gaztelaniarekin batera ofizialak direnak, honako hauek dira:

Beste mota bateko onarpena duten hizkuntzakAldatu

Beste estatutu batzuk edo lege-proiektuek babes berezia eskaintzen diete beste hizkuntza batzuei:

Onarpen ofizialik gabeko hizkuntzakAldatu

Beste hizkuntza batzuek ez daukate inongo babes ofizialik, esaterako:

Gaztelaniaren dialektoakAldatu

Garrantzia berezia hartu ohi duten gaztelaniaren aldaera batzuk hauek dira:

  • Andaluza
  • Kanarietako hizkerak
  • Castúo, Extremadurako alde batzuetan
  • Murtziera edo panochoa

Ahozkoak ez direnakAldatu

Espainiako lurraldean hainbat keinu hizkuntza erabiltzen dira:

Batzuetan, Gomerako (Kanariak) silbo delakoa aipatzen da ahozko ez den hizkuntza gisa, baina ez da benetako hizkuntza, kanal berezi bat baizik. Berez, silboaren erabiltzaileek espainieraz hitz egiten dute, teknika berezi bat erabiliz. Teorikoki, edozein hizkuntzatan egin daiteke silboa.

Migrazioen ondoriozko hizkuntzakAldatu

Gaur egun, migrazio prozesuak direla eta, beste hizkuntza asko ere egiten dira Espainian, adibidez: ingelesa, errumaniera, txinera, alemana, kitxua, etab.

ErreferentziakAldatu

  1. (Katalanez)  El Parlament aprova la llei de l'occità Vilaweb . Noiz kontsultatua: 2011-09-08 .

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako hizkuntzak