Piemonte
Piemonte[1] (italieraz: Piemonte; piemonteraz, okzitanieraz eta frankoprovenzeraz: Piemont) Italiako ipar-mendebaldeko eskualdea da.
Piemonte | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | Torino |
Probintziak | Alessandria Asti Biella Cuneo Novara Turin Verbano-Cusio-Ossola Vercelli |
Udalerriak | 1206 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°15′N 7°55′E / 45.25°N 7.92°E |
![]() | |
Azalera | 25.400 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.289.000 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 166 bizt/km² |
www.regione.piemonte.it |
Okzitaniako lurraldetzat ere jotzen dute, bereziki Torino eta Cuneoko probintziak (Okzitaniako haranak).
Hiriburua Turin da. 25.399 km2-ko azalera dauka, 4.289.000 biztanleekin (166 biz./Km2).
Hiri nagusiak, Torinoz gain, hauek dira: Asti, Biella, Chivasso, Alessandria, Novara, Cuneo eta Vercelli.
MugakideakAldatu
Savoia, Auvernia-Rodano-Alpeak eta Proventza-Alpeak-Kosta Urdina (Frantzia) dauzka mugakide mendebaldean, Aosta Ibarra ipar-mendebaldean, iparraldean Valais eta Ticino kantoiak (Suitza), ekialdean Lonbardia, hego-ekialdean Emilia-Romagna eta hegoaldean Liguria.
ProbintziakAldatu
GeografiaAldatu
Iparraldean arku handi bat eratzen dute Alpe mendiek eta bertan daude Italiako eta Frantziako gailur nagusi zenbait: Viso (3.841 m), Paradis Handia (4.061 m), Mont Blanc (4.807 m), Cervino (4.478 m) eta Rosa mendia (4.638 m). Haran estu sakonek zeharkatzen dituzte mendiok eta han daude Frantzia eta Italia lotzen dituzten lepoak (Larche, Mont-Genevre, Mont du Saint-Bernard eta Mont du Simplon). Iparralde menditsuaren eta hegoalde lauaren artean garaiera txikiagoko muinoak daude. Klima kontinentala da. Alpe mendietatik jaisten diren Po ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dituzte Piemonteko lurrak.
Mendi nagusiakAldatu
- Monte Rosa 4634 m.
- Gran Paradiso 4061 m.
Ibai nagusiakAldatu
- Po 652 Km.
- Tanaro 276 Km.
- Ticino 248 Km.
- Dora Baltea 160 Km.
- Agogna 140 Km.
- Sesia 138 Km.
- Dora Riparia 125 Km.
- Stura di Demonte 111 Km.
Laku nagusiakAldatu
- Lago Maggiore 212 Km2.
- Lago d'Orta 18.2 Km2.
- Lago di Viverone 5.8 Km2.
- Lago di Mergozzo 1.85 Km2.
HistoriaAldatu
Transpadanako eta Liguriako eskualdeen barne zegoen erromatarren garaian eta Odoakroren (476-493), Teodorikoren (493-526) eta bizantziarren mende egon zen (555). Lonbardiarrek dukerrietan banatu zuten, frankoen garaian konderri bihurtuzirenak. Ivreako markesaren ingurura bildu zen lurralde osoa X. mendean, hungariarren eta sarrazenoen erasoak zirela eta. X. mendearen bukaeran, berriz, Ivreako, Turingo eta Liguriako eskualdeetan banatu zen lurraldea (950). 1240. urtean agertu zen lehen aldiz Piemonte izena. XIV. mendetik aurrera Savoiako etxeari lotuta dago Piemonteko historia. Frantziaren mende egon zen 1796-1814 urteetan.
EkonomiaAldatu
Abere hazkuntza eta turismoa dira Piemonteko iparraldeko ekonomia jarduera nagusiak; zentral hidroelektriko ugari daude ibaien goi ibilguetan. Garia, garagarra, artoa, bazkarako landareak, arroza eta, batez ere, mahatsa lantzen dira Piemonteko eskualdearen erdialde eta hegoaldean (Italiako ardoaren % 14 ekoizten da bertan).
Oso industria aberatsa eta ugari da Piemonten, Turin-Milan-Genoa industria ardatz handiari esker. Metalurgia, nekazaritzarako makineria, automobilgintza (Fiat, Lancia), mekanika industria, bulegoetarako makineria, kimika industria, ehungintza, janari industria eta ardogintza dira industria garrantzitsuenak.
Piemontear ezagunakAldatu
- Cesare Pavese (1908-1950), idazlea.
- Fausto Coppi (1919-1960), txirrindularia.
- Paolo Conte (1937-), Kantautorea.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- (Italieraz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]