Liguria Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena. Izen bereko itsasoaren kostaldean dago.

Liguria
Flag of Liguria.svg
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaGenova
ProbintziakGenova
Imperia
La Spezia
Savona
Udalerriak235
Geografia
Koordenatuak44°27′00″N 8°46′00″E / 44.45°N 8.7667°E / 44.45; 8.766744°27′00″N 8°46′00″E / 44.45°N 8.7667°E / 44.45; 8.7667
Italy Regions Liguria Map.png
Azalera5.410 km²
Demografia
Biztanleria1.617.000 biztanle (2011)
Dentsitatea298 bizt/km²
www.regione.liguria.it

5.416 km2 ditu, eta 1.617.000 biztanle. Hiriburua Genova da.

GeografiaAldatu

Genovako golkoaren ertzean dago, Frantziako mugaren eta Magrako estuarioaren artean.

MugakideakAldatu

Iparraldean Piemonte, hegoaldean Liguriako itsasoa, ekialdean Emilia-Romagna eta Toskana, eta mendebaldean Itsas Alpeak (Frantzia) mugakide ditu.

ProbintziakAldatu

Lau lurralde ditu:

Hiri nagusiakAldatu

Genova, Imperia, La Spezia, Rapallo, Sanremo, Savona eta Ventimiglia.

OrografiaAldatu

Liguriako eskualdea oso menditsua da, eta itsasertzak malkortsuak. Genovako hiriaren mendebalean (Liguriako Alpeak, Saccarello mendia, 2.200 m) eta ekialdean (Liguriako Apeninoak, Magiorasca mendia, 1.803 m) daude gailur nagusiak.

EkonomiaAldatu

Italiako eskualderik aberatsenetakoa da. Itsasertzean loreak lantzen dira (Italiako arrosa eta krabelin gehienak bertan hazten dira) eta industriak garrantzi handia du, Genovan, La Spezian eta Savonan batez ere: altzairugintza eta metalurgia astuna (Cornegliano, Genova), petrolio findegiak (Savona, La Spezia) eta ontzigintza (Genova, La Spezia) dira industria jarduera nagusiak. Turismoak ere garrantzi handia du bai itsasertzean bai barnealdean. Itsas portuak (Genova, Savona eta La Spezia) ere jarduera handikoak dira.

Liguriar ospetsuakAldatu

Irudi galeriaAldatu

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu