Riad
Riad[1] (arabieraz الرياض, ar-Riyāḍ) Saudi Arabiako hiriburu politikoa eta herrialdeko hiririk handiena da. Riad probintziako hiriburua ere bada, eta Nejd eta Al-Yamama eskualde historikoen parte izan da. Arabiar penintsularen erdian dago kokaturik, ordoki handi batean, eta 4.850.000 lagun ingururen bizileku da.
Riad hiria الرياض | |||
---|---|---|---|
hiriburua | |||
![]() Riad hiria gauez. Erdian, Kingdom dorrea. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea |
![]() | ||
Probintzia | Riad probintzia | ||
Izen ofiziala | الرياض ar-Riyāḍ | ||
Jatorrizko izena | الرياض | ||
Posta kodea |
11564–12665 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 24° 39′ N, 46° 43′ E / 24.65°N,46.71°EKoordenatuak: 24° 39′ N, 46° 43′ E / 24.65°N,46.71°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 1,200 km² | ||
Altuera | 380-770 | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
8.002.100 (2016ko abenduaren 31)![]() | ||
Dentsitatea | 4.450,56 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 450 inguru | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Acapulco eta Hermosillo | ||
riyadh.sa… |
Hiria 15 udal barrutitan banaturik dago. Riadeko egungo alkatea, 1998tik, Abdul Aziz ibn Ayyaf Al Migrin da.
GeografiaAldatu
Saudi Arabiako erdialdean dago, Nejd herrialdean, Toweiq mendiaren ondoan, oasi oparo baten erdian.
Hiria hamabost barrutitan banaturik dago:
|
|
|
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Riad) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31.5 | 34.8 | 38.0 | 42.0 | 45.1 | 49.8 | 52.0 | 47.8 | 44.5 | 41.0 | 36.0 | 31.0 | 52.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.1 | 23.0 | 27.6 | 34.0 | 39.6 | 42.7 | 43.4 | 43.2 | 41.3 | 35.1 | 27.6 | 22.0 | 33.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 14.4 | 16.9 | 21.1 | 26.9 | 32.9 | 35.4 | 36.6 | 36.5 | 33.3 | 28.2 | 21.4 | 16.1 | 26.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.9 | 9.0 | 15.0 | 20.3 | 25.7 | 27.6 | 29.1 | 28.8 | 25.7 | 20.9 | 15.3 | 8.4 | 19.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.11 | 0.5 | 4.5 | 11.0 | 18.0 | 16.0 | 23.6 | 22.7 | 16.1 | 13.0 | 7.0 | 1.4 | -1.11 |
Euria (mm) | 11.7 | 8.5 | 34.8 | 55.7 | 4.6 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.0 | 1.7 | 7.9 | 13.0 | 94.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.8 | 4.8 | 14.6 | 20.0 | 3.5 | 0.0 | 0.2 | 0.2 | 0.0 | 1.2 | 3.4 | 6.3 | 45.2 |
Hezetasuna (%) | 47 | 38 | 34 | 28 | 17 | 11 | 10 | 12 | 14 | 21 | 36 | 47 | 26 |
Iturria: [2] |
HistoriaAldatu
Riyad Najd izeneko herrialdeko hiri nagusia izan zen luzaroan, hango oasiaren oparotasunagatik famatua beti.
1824-1881 urteetan Saud-en dinastiaren hiriburua izan zen, eta handik bideratu zuen Ibn Saudek Arabiako konkista.
1932an estatu berriko hiriburu egin zuten saudiarrek, eta handik aurrera gorpuztu zen gaur egungo hiri modernoa. XX. mende erdialdera arte najdarrak baizik ez ziren bizi Riyaden, baina arabiar etorki guztietako jendea bizi da han gaur egun.
BiztanleriaAldatu
Hona hemen biztanleriaren bilakaera:
Urtea | Biztanle |
---|---|
1918 | 18.000 |
1924 | 30.000 |
1944 | 50.000 |
1952 | 80.000 |
1960 | 150.000 |
1972 | 500.000 |
1974 | 650.000 |
1978 | 760.000 |
1987 | 1.389.000 |
1990 | 2.110.000 |
1992 | 2.776.000 |
1997 | 3.100.000 |
2001 | 4.137.000 |
2009 | 4.878.723 |
EkonomiaAldatu
Hiri modernoa da gaurko egunean, kale zabal asfaltodunak, eraikin luzeak, eritegiak, hotelak eta nazioarteko aireportua dituena. Saudi Arabiako merkataritza, hezkuntza eta politika hiri nagusia da, hara jotzen dute estatu horretako errepide nagusiek eta handik abiatzen da burdinbide bakarra, Riyad-Damman. Industria asko zabaldu da azkenaldi honetan (petrolio findegiak).
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.