Agadir[1] (arabieraz: أݣادير‎; Marokoko amazigera estandarrez: ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ) Marokoko hiri bat da, izen bereko probintziaren hiriburua.

Agadir
ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ
‫أڭادير‬
hiria
Areal view of Agadir.jpg
Logo Agadir.png
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaSouss-Massa
PrefekturaAgadir-Ida-Ou-Tanane prefektura
AlkateaAziz Akhannouch (en) Itzuli
Izen ofizialaAgadir
Jatorrizko izenaⴰⴳⴰⴷⵉⵔ
‫أڭادير‬
Geografia
Koordenatuak30°25′N 9°35′W / 30.42°N 9.58°W / 30.42; -9.5830°25′N 9°35′W / 30.42°N 9.58°W / 30.42; -9.58
Map
Altuera23
Demografia
Biztanleria421.844 (2014)
Red Arrow Down.svg−178.156 (2012)
Etxebizitzak105.057
Informazio gehigarria
Sorrera1505
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakMontreuil, Oakland, Miami, Olhão, Nantes, Stavanger, Xiraz, Vigan, Duala eta Pleven
http://www.agadirnet.com/

Iparraldean Essaouirako probintzia eta Marrakecheko probintziarekin muga egiten du, ekialdean Ouarzazateko probintziarekin, hego-ekialdean Tan-Tango probintziarekin, hegoaldean Tizniteko probintziarekin eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin.

Rabatetik 600 kilometro inguru hegoaldera dago.

Bertako portu eta aireportua Al Massiran daude.

Portugaldarrek sortu zuten 1500 inguruan. 1526an saadtarrek inbaditu zuten. 1911n Agadirko krisia gertatu zen. 1912 eta 1956 bitartean Frantziaren domeinupean egon zen, 1956an Marokoren subirautzapera pasatuz.

1960ko otsailak 29an lurrikara batek hiria suntsitu zuen, beranduago epizentrotik bi kilometro hegoaldera berreraiki zena.

Agadirrek 1990eko hamarkadako lehen urteetara arte arrantza hitzarmenpean Cadizko badiako arrantzontzi espainiarrek erabili zuten arrantzalekuari izena ematen dio, Huelvako probintziako Isla Cristinako baporeen flotak 1920ko hamarkadatik arrazoi honengatik Agadirko flota izena jasoz.

DemografiaAldatu

  • 1994: 502.475 biztanle
  • 2004: 678.596 biztanle
  • 2006: 718.498 biztanle (estimatua)
  • 2010: 986.768 biztanle (gutxi gora-behera)

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Agadir)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.4 21.0 22.4 21.9 23.2 24.0 26.1 26.1 26.4 25.3 23.5 20.7 23.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.1 15.2 16.7 17.0 18.7 20.2 22.0 22.2 21.9 20.3 17.9 14.6 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.9 9.4 10.9 12.0 14.2 16.4 18.0 18.2 17.3 15.2 12.3 8.5 13.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45.5 42.4 31.1 25.9 3.5 1.1 0.1 0.2 3.0 25.8 52.6 60.7 291.9
Prezipitazio egunak (≥ ) 5.4 5.6 5.1 3.7 1.4 1.3 0.2 0.4 1.6 4.1 5.3 5.3 39.4
Eguzki orduak 229.4 232.0 269.7 282.0 294.5 270.0 269.7 254.2 243.0 244.9 219.0 229.4 3037.8
Iturria: Hong Kong Observatory[2]

TurismoaAldatu

Nazioartean ezaguna den turismolekua da.

Turismo erakargarritasunari dagokionez hango baliabiderik nagusienetako bat Souss-Massako Parke Nazionala da, non paisaia aipagarriak eta ibis padarraren azken populazio bideragarria dauden, berebiziko iraungitze arriskuan dagoen espeziea. Zenbait ekoturismo ekimen egin dira, bereziki Massa ouedaren itsasoratzean, non posible den ibilbideak tokiko gidariekin lagunduta egitea uretako hegaztien behaketarekin eta asto gainean eginiko paseoekin tokiko aberastasun kulturalari gehitutako erakargarritasun bezala.

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu