Recife (portugesez ʁeˈsifi ahoskatua; euskaraz: "uharri") Brasilgo ipar-ekialdean dagoen hiria da, Pernambuco estatuaren hiriburua eta hiri nagusia dena eta herrialde osoko populatuenetarikoa. Capibaribe eta Beberbe ibaien bilgunean kokatzen da. 1.515.052 biztanle zituen 2001ean.

Recife
Recife
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Brasil
estatuaPernambuco
Izen ofizialaRecife
Jatorrizko izenaRecife
Posta kodea50000-000
Geografia
Koordenatuak8°03′14″S 34°52′51″W / 8.0539°S 34.8808°W / -8.0539; -34.8808
Map
Azalera84,17 km²
Altuera10
MugakideakJaboatão dos Guararapes, Olinda, Paulista, Camaragibe eta São Lourenço da Mata
Demografia
Biztanleria1.488.920 (2022)
−172.097 (2021)
Dentsitatea6.804 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1537
Telefono aurrizkia81
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakGuangzhou, Arrecife, Amsterdam, Nantes, Macao, Porto, Barcelos eta Chengdu
http://recife.pe.gov.br

Instalazioen artean hiru unibertsitate, nazioarteko aireportua, errepide eta burdinbidegune garrantzitsua eta hainbat industria (janari industria, ehungintza, kimika industria) ditu. Arrantza ekonomia jarduera garrantzitsua da. Portua ere jarduera handikoa da, eta azukrea eta kotoia esportatzen dira handik.

Historia

aldatu

Portugaldarrek sortu zuten 1535. urtean eta 1630-1654. urteetan holandarren mende egon zen. XVIII. mendean azukrearen esportazio kopuru handiari esker Brasilgo bigarren hiria eta portua izan zen. 1823. urtean Pernambucoko hiriburu bihurtu zen[1].

20. eta 21. mendean Recife bilakatu da Brasilgo gune metropolitano eta ekonomiko inportanteenetakoa da, bere inguru metropolitanoak 71 hiri edo udalerri hartzen dituelarik baitan. Brasilgo parke teknologiko handiena bertan dago, Porto Digital izenekoa, eta kaia Brasilgo handiena izateaz gain, Hego Amerikako ontziola handienen kokapena da. Suape izeneko industrialdea inportantea ere garatu da kaiaren inguruan[2].

Sao Paulotik aparteko merkataritza gune brasildar handienak ere Recifen ezarri dira, Riomar Shopping eta Shopping Recife, eta etxeorratzetan Amerikako bederatzigarren hiria da.

      Datu klimatikoak (Recife)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 37 38 37 35 37 37 32 33 37 37 38 38 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 30 30 28 28 28 29 30 30 31 30
Batez besteko tenperatura (ºC) 28 28 28 27 26 26 25 25 26 27 28 28 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 25 25 25 24 23 22 22 22 23 24 25 25 23
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20 20 21 20 21 15 18 17 18 17 17 19 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 103 144 265 326 329 390 386 214 123 66 48 65 2459
Eguzki orduak 246 211 204 185 187 168 170 108 217 247 266 255 2464
Hezetasuna (%) 73 77 80 84 85 85 85 85 78 76 74 75 80
Iturria (1): Weatherbase[3]
Iturria (2): The Weather Network [4]

Auzoak

aldatu

Hiriak 6 eskualdetan[5] edo RPA banaturik daude, barnean 94 auzo dituztenak:

  • Aflitos, Afogados, Água Fria,
  • Alto do Mandu, Alto José Bonifácio,
  • Alto José do Pinho, Alto Santa Terezinha,
  • Apipucos, Areias, Arruda, Barro,
  • Beberibe, Boa Viagem, Boa Vista,
  • Bomba do Hemetério, Bongi,
  • Brasília Teimosa,Brejo da Guabiraba,
  • Brejo de Beberibe,Cabanga,Caçote,
  • Cajueiro, Campina do Barreto,
  • Campo Grande, Casa Amarela,
  • Casa Forte,Caxangá,Cidade Universitária,
  • Coelhos, Coqueiral, Cordeiro,
  • Córrego do Jenipapo,Curado, Derby,
  • Dois Irmãos,Dois Unidos,Encruzilhada,
  • Engenho do Meio,Espinheiro,Estância,
  • Fundão, Graças, Guabiraba,
  • Hipódromo,Ibura,Ibura de Cima (Cohab),
  • Ilha do Leite, Ilha do Retiro,
  • Ilha Joana Bezerra,Imbiribeira,Ipsep,
  • Iputinga, Jaqueira, Jardim São Paulo,
  • Jiquiá, Jordão, Jordão Baixo,
  • Linha do Tiro,Macaxeira, Madalena,
  • Mangabeira, Mangueira, Monteiro,
  • Morro da Conceição, Mustardinha,
  • Nova Descoberta, Passarinho,
  • Paissandu, Parnamirim, Pau Ferro,
  • Peixinhos, Pina, Poço,
  • Ponto de Parada, Porto da Madeira,
  • Prado, Bairro do Recife,
  • Rosarinho, San Martin, Sancho,
  • Santana, Santo Amaro, Santo Antônio,
  • São José, Sítio dos Pintos,
  • Soledade, Tamarineira, Tejipió,
  • Torre, Torreão, Torrões,
  • Totó, Várzea,
  • Vasco da Gama, Zumbi .

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Reciferen hiri senidetuak honakoak dira:[6]

Herrialdea Hiria Probintzia / Eskualdea Urtea
  Portugal   Porto   Iparraldeko eskualdea 1987
  Frantzia   Nantes   Loirerria 2003
  Txina   Guangzhou   Guangdong 2007
  Herbehereak   Amsterdam   Ipar Holanda 1900
  Estatu Batuak   Dallas   Texas 1948

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.