Tripoli[1][2] (arabieraz: ‫طرابلس‬‎Ṭarābulus) Libiako hiriburua da, herrialdearen ipar-mendebaldean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean. Gaur egun herrialde hartako hiri garrantzitsuena da, eta Tripolin dute egoitza Libiako Gobernu Zentralak eta Administrazioak.

Tripoli
طرابلس
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Libia
Izen ofizialaطرابلس
Jatorrizko izenaطرابلس
Geografia
Koordenatuak32°52′31″N 13°11′15″E / 32.87519°N 13.18746°E / 32.87519; 13.18746
Map
Azalera3127 km²
Altuera81 m
Demografia
Biztanleria1.293.016 (2020ko urtarrilaren 1a)
0 (2020)
Dentsitatea413,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. VII. mendea
Telefono aurrizkia21
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakAljer, Bogota, Beirut, Belo Horizonte, Dubai, Taxkent, Madril, Sarajevo, Kiev eta Dubai
Hizkuntza ofizialaarabiera
tripoli.info
Artikulu hau Libiako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tripoli (argipena)».

2.000.000 biztanle inguru ditu, eta Afrikako bizi mailarik gorenetakoa ere bai.

Libiako kostaldeko oasi handiena da, eta nekazaritza produktuen (barazkiak, laboreak, fruitu arbolak, tabakoa) merkataritzagune garrantzitsuena (portua, errepidea, burdinbidea, aireportua). Arrantzak eta industriak ere (tabakogintza, petrolio findegiak, janari industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua ere baditu.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Tripoli)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.9 19.1 20.7 23.7 27.1 30.4 31.7 32.6 31.0 27.7 23.3 19.3 25.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.9 9.5 11.2 13.7 16.7 20.1 21.7 22.7 21.4 18.0 13.4 9.9 15.6
Euria (mm) 62.1 32.2 29.6 14.3 4.6 1.3 0.7 0.1 16.7 46.6 58.2 67.5 333.9
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 9.4 6.4 5.8 3.3 1.5 0.6 0.2 0.0 2.3 6.8 6.9 9.1 52.3
Iturria: World Meteorological Organization[3]

Ondarea aldatu

Monumentuei dagokienez. aipagarriak dira K.a. 163. urteko Marko Aurelioren marmolezko atea, XVI. mendeko gaztelua, 1736. urteko Karamanli meskita, 1883ko Gurgi meskita eta Erregearen jauregi modernoa.

Historia aldatu

Oea izena zuen antzina eta feniziar kolonia izan zen. Kartagotarren mendean egon zen. Hirugarren Gerra Punikoaren ostean, Erromatar Inperioak bereganatu zuen, eta Afrikako hiribururik garrantzitsuena izan zen eurentzat. Ondorem, bandaloek konkistatu zuten. Bizantziarrak nagusitu ziren gero, eta hiria gotortu zuten. 643. urtean musulmanek inbaditu zuten. Hafsitar dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen eta 1510-1530 urteetan espainiarren mende egon zen. 1530-1551 urteetan Maltako Zaldunek konkistatu zuten eta 1551. urtean turkiarrek. Harrezkero baja batek gobernatutako berberiar erresuma bateko hiriburu eta piraten babesleku bihurtu zen. 1911. urtean italiarrek okupatu zuten, eta hiriko ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen itsas bazterrean eraikitako portu berriari esker. 1941-1943 urteetako Libiako kanpainaren garaian Ardatzaren base izan zen, eta 1943-1951 urteetan britainiarren mende egon zen. 1992. urtean, Libiak Pan Am eta UTA konpainiako hegazkinen kontrako atentatua egin zutenei laguntza eman zielako aitzakipean, Estatu Batuetako hegazkinek bonbardatu zuten hiria eta, besteak beste, Muammar al Kadafi lehendakariaren alaba-orde bat hil zuten.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Tripoli ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu