Laudioko Nazioarteko Krosa

Laudioko Nazioarteko Krosa urtero azaroaren bukaeran Arabako herri horretan egindako kros-lehiaketa da. Lehendabizikoz 1985ean antolatu zuten, hasieran otsailean eta gero abenduan[1].

Laudioko Nazioarteko Krosa
Sorrera 1985
Azkena 2011
Tokia Laudio (Araba)
Modalitatea krosa
Distantzia 10 km (gizonezkoak)
5,3 km (emakumezkoak)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Etiopia Tariku Bekele (3)
Emakumezkoak:
hainbat (2)
Errekorrak Gizonezkoak (2001):
27:01 Tanzania John Yuda
Emakumezkoak (?):
?
Tariku Bekele etiopiarra, hiru alditan txapelduna

Antolatzailea Laudioko Atletismo Kluba da[2]. Ellakuri udal estadioan hamar lasterketa egiten dituzte (elite mailan gizonek 9760 metro eta emakumeek 7640 metro, hurrenez hurren, korrika egiten dute).

Bertan munduko atletarik nagusienetariko batzuk hartu dute parte, tartean Derartu Tuluk, Gebregziabher Gebremariamek, Charles Kamathik, Sally Barsosiok, Martin Fizek, Alessandra Aguilarrek edo Jon Brownek. 2004 eta 2006 artean, IAAF estatusa zuen[3].

2012an babesle faltagatik diru arazoak izan zituen eta bertan behera utzi zen Nazioarteko Krosa. Ordutik aurrera herri lasterketa antolatzen da[4].

Palmaresa

aldatu
Ekitaldia Urtea Gizonezkoen txapelduna Denbora
(m:s)
Emakumeen txapelduna Denbora
(m:s)
1.a 1985   Javier San Martin ?   Lolo Lopo ?
2.a 1985   Javier San Martin ?   Asuncion Antolin ?
3.a 1986   Valentin Rodriguez ?   Amelia Lorza ?
4.a 1987   Ezequiel Canario ?   Amelia Lorza ?
5.a 1988   Martin Fiz ?   Mary Chemweno ?
6.a 1989   Ezequiel Canario ?   Jane Shields ?
7.a 1990   Wilson Omwoyo 29:09   Jane Wanjiku Ngotho 12:37
8.a 1991   Ondoro Osoro 27:25   Susan Sirma 13:26
9.a 1992   Ondoro Osoro 30:44   Lydia Cheromei 15:00
10.a 1993   Fita Bayisa 27:58   Sally Barsosio 14:11
11.a 1994   Fita Bayisa 28:41   Derartu Tulu 14:08
12.a 1995   Daniel Komen 27:47   Sally Barsosio 13:40
13.a 1996   Jon Brown 31:03   Gete Wami 15:17
14.a 1997   Thomas Nyariki 30:50   Jackline Maranga 15:02
15.a 1998   Luke Kipkosgei 30:57   Merima Denboba 15:44
16.a 1999   Hailu Mekonnen 28:21   Naomi Mugo 14:18
17.a 2000   Abraham Chebii 30:01   Merima Denboba 15:07
18.a 2001   John Yuda 27:01   Alessandra Aguilar 19:32
19.a 2002   Charles Kamathi 26:57   Salina Kosgei 19:33
20.a 2003   Fabiano Joseph 28:19   Alice Timbilil 19:56
21.a 2004   Gebregziabher Gebremariam 26:36   Werknesh Kidane 18:08
22.a 2005   Tariku Bekele 29:29   Anikó Kálovics 21:02
23.a 2006   Tariku Bekele 27:08   Meselech Melkamu 26:13
24.a 2007   Joseph Ebuya 27:05   Meselech Melkamu 23:09
25.a 2008   Tariku Bekele 29:31   Linet Masai 25:12
26.a 2009   Teklemariam Medhin 29:08   Linet Masai 25:11
27.a 2010   Teklemariam Medhin 31:24   Alessandra Aguilar 28:02
28.a 2011   Leonard Patrick Komon 29:15   Nadia Ejjafini 26:03

Erreferentziak

aldatu
  1. Civai, Franco & Gasparovic, Juraj (2010-11-30). Cross Internacional Valle de Llodio. Association of Road Racing Statisticians
  2. Cross Internacional. C.A de Laudio
  3. Valiente, Emeterio (2004-11-28). Gebremariam outsprints Tariku Bekele in Llodio. IAAF
  4. Laudio Harana krosa 2012. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).

Kanpo estekak

aldatu