Ireki menu nagusia

Euskal Gastronomia Museoa Laudion (Araba) kokaturiko Euskal Herriko gastronomia gaitzat duen museoa da.

HistoriaAldatu

Euskal Gastronomia Museoak 1994an ireki zituen ateak aurrenekoz eta, ordutik, atzoko eta gaurko sukaldaritzaren gakoak aurkeztu dizkio bisitariari. Gastronomiaren Euskal Museoaren Kontsortzioaren laguntzarekin ipini zen abian tokia, XX. mendeko azken hamarkadan, eta Zubiko etxean dago kokatuta, hain zuzen XIX. mendeko etxe dotore batean.

Hiru solairutan dago banatuta, eta bertan ondokoa topa daiteke: sukaldatzeko tresnak, langile ezberdinek jantzi izan ohi zituzten edo egun ere erabiltzen diren uniformeak, egur labeak, gozotegi baten erreplika, mundu osoko jatetxeetako karta bilduma bat, etab. Hala, etxean burutu izan den sukaldaritzaz gehiago jakiteko abagunea edukiko dugu, gainera, profesional moduan, gaur arteko jardunaren berri ere jasoz.

Kanpo loturakAldatu