Ireki menu nagusia

Patxi Iturregi

euskal idazlea

Patxi Iturregi Escondrillas (Laudio, Araba, 1952ko otsailaren 28a - ) euskal idazlea da. Bere literatur ibilbidean ipuingintza da gehien jorratu duen generoa.

Patxi Iturregi
Patxi Iturregi.jpg
Bizitza
Jaiotza Laudio1952ko otsailaren 28a (67 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta irakaslea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 448

BiografiaAldatu

Patxi Iturregik itsas ikasketak egin zituen Portugaleteko Nautika Eskolan. Gero, zenbait urtez, munduko itsasoetan zehar nabigatzeari ekin zion, Mediterraneoko portuetatik Persiar Golkora ibiltzen ziren petrolio-ontzi handietan batez ere. 80ko hamarkadako krisiaren ondorioz, ordea, lanbidez aldatu beharra suertatu zitzaion eta euskara-irakaskuntzan hasi zen, lehenik AEKn eta ondoren Laudioko Udal Euskaltegian, non irakasle eta zuzendari aritu den luzaro.[1]

Narrazio laburra da gehien landu duen generoa. Bere lehenengo kontakizuna, Tropikoan galtzeko gida, 1986an argitaratu zuen, Erein etxeak plazaratutako Isabel Lertxundi eta Jesus Mari Aldairen omenez literatur lehiaketa izeneko ipuin-bilduman. 1998an Donostia Hiria Saria irabazi zuen Hobe ez gogoratzea istorioarekin eta 1991n Tene Lehiaketa Hondarreko distira ahantzi hura izenekoarekin. Harrezkero bere lanek zenbait bilduma, antologia eta egunkaritan ikusi zuten argia baita irratian ere. Haize kontra itsas giroko liburuaren argitalpenari esker lortu zuen irakurleen eta kritikaren onarpen zabala. Javier Rojo literatur kritikariaren aburuz, liburu horren merezimenduen artean aipagarria da erabiltzen duen prosa argi, aberats eta erritmoduna, baina kontatzen duenaren gainetik inolaz ere gailentzen ez dena.[2] Ondorengo lanetan, Behi eroak eta Dioramak izeneko ipuin-liburuetan hain zuzen ere, giro urbanora egin zuen jauzi, errealitatearen alderdi ezkutuak eta absurduaren legeak bistaratzeko jolasak proposatuz. Ur biren artean ipuin bildumarekin, ordea, hasierako itsas kontakizunetara bueltatu da.

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

ItzulpenakAldatu

SariakAldatu

  • Donostia Hiria, 1989
  • Tene Mujika, 1991

ErreferentziakAldatu

  1. Alvaro Rabelli: Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa, Labayru. 122. orrialdea.
  2. Kortazar, Jon (2011) Egungo euskal ipuingintzaren historia Euskal Herriko Unibertsitateko Argiltapen Zerbitzua 213-218. or. ISBN 978-84-9860-558-7.
  3. (bideoa) eitb-ko Sautrela, Juan Luis Zabala eta Hasier Etxeberria, . Noiz kontsultatua: 2019-06-16.
  4. «Dioramak, 66 istorio laburrez osaturiko bilduma», Sustatu, . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.
  5. [|Ezkerra, Estibalitz], «Gerra itsasotik», Gara, . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.
  6. «Nor da Nor», EIZIE, . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.
  7. Hiru argitaletxea, . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.

BibliografiaAldatu

  • Kortazar,Jon Egungo euskal ipuingintzaren historia, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (2011) 213-218 orrialdeak

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.