José Matía Calvo (Laudio, 1806ko ekainaren 6a - Cádiz, 1871ko maiatzaren 29a) euskal enpresari, filantropo[1] eta esklabo-trafikatzailea.[2]

Jose Matia
Bizitza
JaiotzaLaudio1806ko ekainaren 6a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1871ko maiatzaren 29a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, filantropoa eta esklabo-trafikatzailea
KidetzaMatía, Menchacatorre y Cía

Biografia aldatu

Filipinetara emigratu zuen eta Filipinetako Konpainian aritu zen lanean. Ondoren Cadizera joan zen eta bertatik Filipinekiko merkataritza sustatu zuen. 1841ean bere ontzi-konpainiaren base nagusia Espainiako Cádiz hirian kokatzea erabaki zuen.

1846ko uztailaren 1ean Claudio Menchacatorre eta Fernando Aguirrerekin batera Matia, Menchacatorre y Cia ontzi-konpainia sortu zuen. Cadizko Mina plazan ezarri zituen bai bere etxebizitza, bai konpainiaren bulegoak ere. Filipinekiko komertziorako Mariveles, Bella Vascongada, Colon, Cervantes eta Teide fragatak zituen.

Ontzi horietan mota guztietako produktuak sartzen zituen Filipinetan, Jerezeko ardoa, pimentoia, gatza, kamomila, liburuak, fusilak eta abar. Filipinetatik Espainiara tabakoa garraiatzen zuen ere, horrek gatazka sortu zuen bera eta Ignacio Fernández de Castrorekin. Gainera, Kuba eta Perura asian esklabo hartutakoak garraiatzen zituen. Txinako Xiamen hirian zegoen James Tait trafikatzaile danimarkarrarekin bat eginik[2]:

Los comerciantes vascos de Manila y China participaron en la trata asiática como pioneros, con un inusitado interés y notable éxito. En concreto, fue la Compañía de Navegación Matía, Menchacatorre & Compañía de Manila la primera en transportar a la Habana los primeros 206 chinos en el buque Oquendo; los conocidos para siempre como Colies de Manila y Macao. (Ibarzabal Aramberri, 1998)

1859an konpainia desegin bazen, baina ordurako gizon garrantzisua zen eta hainbat kargu lortu zituen:

Convertido en uno de los primeros comerciantes de la plaza, Cónsul propietario del Tribunal de Comercio de Cádiz en 1856, su prior en 1866, socio fundador del Casino Gaditano. Director del magno negocio Vapor del Trocadero dedicado a la reparación de los buques que venían de ultramar, y accionista del Banco de Cádiz, iluminan toda una trayectoria de éxito personal y comercial. (Ibarzabal Aramberri, 1998)

Ezkongabea eta familiarik gabe zelarik, Jose Matiak bere ontzi-konpainia saltzea erabaki zuen eta aurrerantzean karitate obrak egiteari ekin zion.1871ko maiatzaren 29an hil zen Cádizen bertan eta urteetan zehar baturiko neurrigabeko dirutza ongintzazko obrak egiteko utzi zuen. Beste zenbait xedapen batzuen artean, bai Cádizeko Balon izeneko auzotegian eta bai Donostian txiroentzako zaharren egoitzak egin zitzaten agindu zuen.

Cádizeko Balongo zahar-egoitza Santolalla arkitektoak proiektatu zuen eta eraikitze lanak 1883an hasi ziren. Horretarako beharrezkoa izan zen, gaur egun establezimenduaren atea dagoen tokian zegoen oilar borroka-lekua eskuratzea. Zenbait urte beranduago eraikina, egungo Mora ospitaletik hurbilago zeuden lur eremuak erosiz handitu zen.

Donostiako zahar-egoitza Ibaeta aldean eraiki zen eta gaur egun Matia Fundazioa, Euskal Herrian zehar hainbeste harrera zentro dituen instituzio geriatriko garrantzitsua dugu.[3]

Matia beraren borondateari esker, Laudioko aitona-amona zaharrek instituzio hauek eskain ditzaketen onuraz baliatu ahal izango dira.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. José Matía Calvo. .
  2. a b «Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Lo que empezó con una herencia» El Diario Vasco 2006-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-26).

Kanpo estekak aldatu