Ireki menu nagusia

Goikoetxe baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Laudion
Goikoetxe
Kokalekua
Lurraldea Araba
Udalerria Laudio
Lua errorea:Modulu:Kokapen_mapa:411: "ES-VI

<-- Kokapen mapa -->" ez da baliozko izena kokapen maparen definiziorako.

Ezaugarriak
Oinplanoa laukizuzena
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2009ko otsailaren 19a

Goikoetxe Laudioko (Araba) baserri bat da, ibaiaren ondoan kokatua. 2009ko otsailaren 19an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.[1]

EzaugarriakAldatu

Goikoetxe baserriak laukizuzen formako oina du, ia karratua. Zeramikazko teila arabiarrez egindako bi isurkiko estalkia du, gailurra luzetara jarria duena, Bide Zaharreta kalera begira dagoen fatxada nagusiarekiko perpendikularrean.

Harlangaitz-hormaz egina dago, errekarri proportzio handiarekin, eta zurezko bilbadurarekin (ekialdean, hegoaldean eta, batez ere, iparraldean). Horma-atalak teileriazko adreiluzkoak (lehen solairuan) eta buztinezko almaizezkoak dira (estalkipeko solairuan). Lehenengoetan, juntura horizontala nabarmentzen da, ilaren zabalera berekoa, kareorez egina. Bai eta habearen azpiko azken piezak diagonalean jarriak daudela ere.

Iparraldeko altxaeran, teilatu-hegal handia nabarmentzen da, eta horren hodietako batzuek (erdikoak eta horren eskuinaldera dagoenak) ertz alakatu zakarrak eta albo-koskadun tantakinak dituzte. Erdikoa eta horrengandik hurbilen dauden biak besoetan finkatuta daude, axiala hozka txikiz landua, zurezko ziriz ahokatua eta enara-juntura bakunaz.

Lau fatxadak aintzat hartuta, hori da era ordenatuenean osatua dagoena. Horizontalki, bi zatitan banatzen da: harlangaitz-horma zabaldun beheko solairua, eta lehen solairua eta frontoia, pixka bat atzera eramanak, bilbaduraz altxatuak eta inposta batek bananduak. Inposta hori ganbarako zoruaren euskarritzat balio duen habe horizontala ere bada. Alde garai horietan, horma-atala bistako hiru zutabe zabalek banatzen dute, zabalera berdintsuko hiru horma-arte nagusitan.

Beheko solairua harlangaitz-horma zabalez ixten da, eta sarrera nagusiaren bi aldeetan bi fatxada-bao txiki baino ez dira ikusten. Sarreran ate itsu bat dago, burdin-lanezko iltzez lotutako ohol bertikal zabalduna, eta kontraleiho asimetrikoa dauka altuera erdira.

Lehen solairuan, itxiturako hiru horma-atalek antzeko neurria dute. Karel-habeak bi zatitan banatzen du eskuineko horma-atala, ezkerretik eskuinera. Goiko zatia bost plementutan banatzen da, eta erdikoan leiho bat dago. Behekoa, ia karratuak diren lau zatitan banatzen da. Leiho baten leihoburuak zatitzen du erdiko horma-atala; bost zerrenda bertikaletako erdiko leihokoak, hain zuzen. Karga-habeak eta leiho-barrenak ezkerretik eskuinera eta hiru zatitan banatzen dute ezkerreko horma-atala; egitura perpendikularrean, berriz, horma-atala lau zatitan banatzen da. Bertan, aurrekoen antzekoak diren bi bao irekitzen dira. Egitura bi txarrantxa-besok osatzen dute lehen solairuan, bat ezkerreko muturrean, eta bestea erdiko horma-atalaren eskuineko aldean.

Frontoiko zarpiatu hondatuak egituraren zati bat estaltzen du. Halere, ikus daiteke horma-artea erdian kokatutako zutiko batek banatzen duela; zutikoa inpostan oinarritzen da, eta gailurrari eusten dio. Sortutako horma-atal bakoitza beste hiru zatitan banatzen da bertikalki. Horizontalki, erdiko zutoinaren alde banatan dauden bi leihotxo karratuen leihoburuaren luzakinak eta leiho-barrenak, leiho horien ondoan, horien neurri bereko bi horma-atal marrazten dituzte, eta horietako bakoitzaren erdian hiru adreiluz egindako triangelu-formako usategi bat dago. Horien gainetik, horma-atalaren zabalera osoa hartzen duten bi argi-zulo simetriko daude, triangelu forma dutenak. Ezkerreko horma-arteak erdiko frontal bat dauka, baina emokadurak ez du zurezko zutaberik bistan uzten. Horma-arte horretan, altuera erdira, beste leihotxo bat dago, lehen deskribatutakoen antzekoa. Bao guztiak kareztatutako frisoz azpatuta daude.

Hegoaldeko altxaera antzekoa da, baina konposaketa xumeagoa du. Bertan, harlangaitz-horma lehen solairuraino iristen da, eta frontoi atzera eramana mantentzen da, ganbaren zorutik bilbaduraz altxatua. Bertikalki, bistako hiru zutabe zabal eta nano bat daude. Zutiko horietako bik hiru horma-arte nagusiak zehazten dituzte. Erdikoak gailurreko habeari eusten dio. Estalkiko erdiko frontalak, alboko horma-arteetan bermatuak daudenak, ez dira zutoinetan bermatzen: ezkerreko zutoina frontalarekiko desplazatua dago, eta eskuinekoa falta da.

Sortutako horma-atal bakoitza erdiko bi edo hiru zutikok zatituta geratzen da, ausazko kokapen batez. Eskuinekoa eta erdikoa ere, horizontalki, frontoiko bi leihotxo ertainen karga-habeak eta leiho-barrenak zatiturik gelditzen dira.

Baoak ez daude ardatz bertikalen inguruan jarriak. Beheko solairuan ukuilurako sarrera bat irekitzen da, egurrezko karga-habea duena. Lehen solairuan ate bat dago; bertara, baratzetik irteten den eskailera baten bidez iristen da. Horren ezkerretara, itxuraz gerora irekitako leiho bat dago. Eskuinetara, leiho itsu baten egurrezko markoa dago. Frontoian bi bao daude, bakoitza zutabearen alde banatan. Horien gainean, triangelu formako argi-zuloak daude, eta hiru adreiluz azpatutako zenbait usategi ia horma-atal guztietan.

Fatxada nagusikoaren antzeko teilatu-hegal batek estaltzen du frontoia, eta horren hodiek (ezkerreko biak salbu) ertz alakatu zakarrak dituzte, eta (erdikoa eta horren ezkerreko hurrengoa) beso lauetan bermatzen dira.

Ekialdeko altxaeran harlangaitz-horma estalkiraino igotzen da, baina ezkerreko lehen zatian bakarrik. Gainerako bi herenak atzera eramanak geratzen dira, eta etxebizitza-solairuaren karelaren altueratik bilbaduraz altxatuak. Bertikalki, bistako zenbait zutabe daude. Horizontalki, frontalak sortutako inposta bat dago fatxada nagusiko leihoen karga-habearen altueran. Egitura eskuineko muturrean kokatutako besoak txarrantxatzen du, ertzeko zutikoari hargunea egiten dionak. Nabarmena da zutabe hori kontu handiz egin zela. Izan ere, bertan ahokatzen zituzten, ere berean, iparraldeko eta ekialdeko fatxaden pieza diagonalak eta, bere iparraldeko aurpegian goraxeago, teilatu-hegalari eusten zion pieza, era xumean elkartuta eta enara-isats itxuran tartekatuz.

Baoak ez daude ardatz bertikalen inguruan jarriak. Beheko solairuko erdiko eta ezkerreko leihoak (leihoburua, leiho-zangoa eta harlanduzko alboak pieza batean dituztenak) eskuinerantz desplazatuak geratzen dira dagozkien lehenengo solairukoekiko (egurrezko markodunak), bata horma-atalean eta bestea bilbaduran, karga-habea frontala baino baxuxeago dutelarik. Teilatu-hegalak hegada txikiagoa du alde honetan.

Mendebaldeko altxaera harlanduzko hormaz egina dago erabat, eta horma-izaera du, ia horma itsua. Horma-atalaren erdi aldera, hormigoi armatuzko balkoia duen leiho bat dago, bai eta adreiluz eraikitako leiho bat ere (biak lehenengo solairuan, eta anilezko kareztatzez azpatuta). Horiekin batera, ukuiluko argi-zuloa dago (ukuiluaren ardatzarekiko ezkerrera desplazatuta pixka bat). Horiek dira bao bakarrak. Teilatu-hegala ekialdekoaren antzekoa da, daukan ebakia salbu, balkoitik eskuinerantz; bertatik zintzilikatzen da dagoen teilatu-hodi zati bakarra.

Barnealdea fatxadarekiko paraleloak diren hiru horma-arte berdinetan egituratzen da (erdikoak atari bat du beheko solairuaren mendebaldeko zati erdian), eta forjatuak fatxada horretan bermatzen dira; eta, luzetara, beste hiru horma-arte daude (erdikoa eta mendebaldekoa, ere berean, zatiturik) teilatuari eusteko. Beraz, zortzi zutiko daude solairu guztietan (petralen gurutzatze-puntuekin bat datozenak), eta bi gehiago, ertainak, ukuiluan.

Beheko solairuan, fatxadarekiko paraleloa den lehenengo herena hartzen duen ezkaratz zabala dago, errekarrizko zorua duena, luzetarako kaleak mugatzen dituzten listelekin. Horren eskuinetara hasten da bi ataleko eskailera; lehenengoa harrizko eskailera-maila handiz eraikia dago. Eskailera-buruan, harlangaitzezko horma lodiak dituen gelaxka baterako atea dago.

Aurrealdean, erdian, bi bao daude. Baoetako batek gela batera ematen du; gela horrek bigarren herenaren ekialdeko erdia hartzen du, eta bere altura guztiko egurrezko habe eta zutabeen arteko horma-atalak harrizkoak dira. Bestea ukuilurako sarrera da; horrek beste erdia hartzen du eta hirugarren horma-arte osoa, eta kanpoaldearekin zuzenean komunikatzen da, atzeko atetik.

Lehenengo solairuan, eskailera egongelara iristen da; egongela horretara ematen dute leiho nagusiak eta fatxada nagusiko leiho bikietako batek. Besteak aldameneko gela argiztatzen du. Gela horren eta egongelaren artean lehenengo horma-arte osoa betetzen dute, eskailerari dagokion espazio itxia salbu; eskailera hiru ataletan igotzen da, ganbararaino.

Gela nagusi horretan, geratzen den itxituran, hiru bao daude. Horietatik, bigarren gela batera, logela nagusi batera eta korridorera sartzen da. Komunak eta ondoko sukaldeak, korridorera ematen dutenak, osatzen dute bigarren horma-artearen eremua.

Neurriz antzekoak diren hiru eremutan banatzen da hirugarrena. Erdiko eremuak, korridorearen amaieran, banaketa-lanak egiten ditu, eta bi gelara ematen du alde bietan; gainera, atzeko eskaileratik jaitsita, baratzeko atera darama. Banaketa guztietan bistako egurrezko bilbadurak daude, bai eta igeltsuz luzitutako horma-atalak ere. Sabaiak eta zoruak xumeak dira, eta bistako gapirio artean jositako tronadura zabalak dituzte. Fatxadetako itxitura-materialak barnealdetik ikus daitezke, ez baitute estaldurarik.

Estalkipeko ganbara garbia da, eta luzetara erakusten ditu bi ate nagusiak eta beste bi txikiagoak. Guztien frontalek lotura diagonal bakunak dituzte zutiko bakoitzean. Horien arteko lotura ere xumea da, egurrez ahokatzen baita material bereko kabila edo ziriz. Txarrantxa-besoak habeari hargunea egiten diote falka xumez, edo ziri eta buruxkarekin edo, eskaileratik gertuen dagoenean, enara itxura xumez. Azken lotura hori gailurraren errematean ere badago.

ErreferentziakAldatu