Ugarte Laudioko (Araba) auzo nagusietakoa da.

Ugarte
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLaudio
Geografia
Koordenatuak43°08′53″N 2°58′11″W / 43.14806°N 2.96984°W / 43.14806; -2.96984

Auzoko ondarea

aldatu

Bestalde, Ugarten erromatarren garaiko bi hilarri agertu dira.[1] Hala ere, ondare historiko nagusia Erdi Aroko dorretxea da, Ugarte izenekoa, auzoari izena eman ziona. Lehenago eremu horri Goienuri deitzen zitzaion, garai batean Laudio ibarra osatzen zuten 4 aldeetako bat. Gaur egun, Goienuri izena du auzoko kale batek.

Lamuza Parkea eta udal pilotalekua

aldatu

Laudioko kiroldegia Ugarten dago, bai eta udal pilotalekua eta liburutegia ere.

Udal pilotalekua Urkixoko markesak sortu zuen, gaur egungo Lamuza parkea bezala, eta bertan jauregi bat eraiki zuen, festa ugariren topaleku zena. Gaur egun ia birrinduta dago, baina oraindik ez da guztiz erori. Laudioko parkea antzina ukuilu bat izan zen, eta gaur egun 100 zuhaitz espezie baino gehiago daude bertan.

Ospakizun interesgarriak

aldatu

Ekainean, San Ignazio torneoa edo Ugarteko futbito torneoa jokatzen da, Ugarteko kiosko batek eta taberna batek antolatuta. Torneo arrakastatsua da, talde eta ikusle ugari biltzen direlarik.

Aipatzekoa da ere uztailaren azkenengo egunetan auzoan ospatzen diren jaiak, San Inazioren omenez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Mireia ARANA, Maria Mar GARCIA, Iñigo GOIKOETXEA, Jon URKIJO: «Inskripzioak» (Laudioko Hizkuntza Normalkuntzarako teknikari Felix Mugurutzari eginiko elkarrizketako atala), Euskonews Gaztea, 7. zenbakia.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa