Baranbio Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. Iparraldean Arbaitza (Orozko), hegoaldean Ziorraga, mendebaldean Lezama eta ekialdean Orozko berriro ere eta Gorbeiako mendilerroa mugakide ditu. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen.

Baranbio
 Euskal Herria
Basque old house.jpg
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAmurrio
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Herritarrabaranbioar
Geografia
Koordenatuak43°02′55″N 2°55′15″W / 43.04861°N 2.92083°W / 43.04861; -2.92083
Garaiera269 m
Demografia

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 176 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Baranbioko biztanleria
2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
176 170 166 161 158 145 142 133 135 139

GarraioaAldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Jasokundeko Amaren eliza.
  • Garrastatzuko amaren baseliza.
  • Jauregia dorrea: Altube eta Bergantza ibaiek bat egiten duten puntuan dago. 1625 urtean Hortuño de Ugarte y Martinez de Iturriaga zen dorrearen jabea. XVIII. menderarte Ugartetarren dorrea izan zen, ondoren Lekandetarrak eta Arriagatarrak bizi izan ziren bertan.

Ahuntz EgunaAldatu

1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste.

BelaikiAldatu

Belaiki herriko euskara elkartea da, Baranbio eta Amurrioko euskaldunak eta euskaltzaleak biltzeko asmoz sortutakoa.

Baranbioar ezagunakAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu



Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa