Anuntzibai zubia
Zubia Euskal Herrian
Anuntzibai zubia Arabako Laudio udalerrian dagoen zubi bat da. Altube ibaia zeharkatzen du.
Anuntzibai zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Laudio |
Koordenatuak | 43°08′N 2°56′W / 43.14°N 2.94°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1741 |
Arkitektura | |
Kokalekua
aldatuAreta auzoan dago, Laudio (Araba) eta Orozko (Bizkaia) udalerrien artean, izen bereko Anuntzibai jauregiaren alboan .
-
Arkua.
-
Armarria.
-
Irudia.
-
Irudia.
Historia
aldatu1741ean Faltzeseko Markesak agindu zuen eraikitzea eta Martin Larrea Legerzama arkitektoaren lana da. Hamar urte lehenago, Antonio Vega Sarabia harginak zubiaren diseinuak egin zituen.
Eraikina
aldatuKalbario batek azkendutako harlanduzko arku bat nabarmentzen da. Eskuinaldean animalia fantastikoek azkendutako bi podium irudikatzen ditu, ezkerraldean, aldiz, dagoeneko Araban, bi alboetan familiaren bi ezkutu dituen triunfo-arku bat du, frontoiak azkenduta. Aurrealdeak, era berean, kalbario bat du goian, eta Ama Birjina eta San Joan muturretan.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |