Laudioko Sari Nagusia
Laudioko Sari Nagusia, Laudiar Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen lasterketa izan zen. 1949. urtetik ospatzen da, eta behin baino ez zuten bertan behera utzi, 1983an (uholdeak zirela eta). 2012ko otsailean, arazo ekonomiko larriak zituen eta, egiteari utzi zioten. Horrela, Arabako txirrindularitza lasterketa profesional bakarra desagertu zen.
2011ko Laudioko Sari Nagusia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Ekainaren hasieran |
Eskualdea | Euskal Herria |
Euskarazko izena | Laudioko Sari Nagusia |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI Europe Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Antolatzailea | Laudiar T.E. |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1949 |
Edizio kopurua | 62 (2011) |
Lehenengo irabazlea | Felix Bidaurreta |
Garaipen gehien | Txomin Perurena (3 aldiz) |
Amaierako edizioa | Santi Pérez |
Ibilbidea
aldatuEtapa bakar batean egiten dute, klasikoen antzera. Urtero antzeko ibilbidea egiten zuen Aiaraldea eta Gorbeialdea (Araba) eta Arratia-Nerbioi (Bizkaia) zeharkatuz. Azken urteetan, lehen 140 kilometroetako mendate nagusia Altube zen, eta, ondoren, Okendo eta Laudio (helmuga dagoen tokia) arteko zirkuitu bati bira batzuk ematen zizkioten, Malkuartu eta Garateko gainetatik igarotze bikoitzarekin, guztira 175 kilometro inguru eginez. Hala ere, 1999an 204 kilometroraino iritsi zen lasterketa eta urte askotan 200 km inguruan egon zen.