Ametzaga (Zuia)
- Artikulu hau Zuiako herri bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ametzaga (argipena)».
Ametzaga Arabako iparraldeko herri bat da, Zuiako Kuadrillakoa. Gainera, Zuiako udalerria eratzen duten herrietariko bat da. Baias ibaiaren eta San Fausto mendiaren artean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 245 biztanle zituen.
Ametzaga | |
---|---|
![]() | |
![]() Ametzagaren ikuspegia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Zuia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′35″N 2°50′29″W / 42.95972°N 2.84139°W |
Garaiera | 616 metro |
Demografia |
IzenaAldatu
Inguru hartan euskarak utzitako arrastoaren erakusgarri, gaztelaniaz ere bigarren silaban du azentu nagusia herriaren izenak.
GeografiaAldatu
MugakideakAldatu
Mugakide ditu ekialdean Murgia ondo-ondoan, hegoaldean Gillerna eta Bitoriano, mendebaldean Urkabustaizko udalerria eta iparraldean Gorbeiako natura parkea.
Ingurune naturalaAldatu
Inguruetan erkametzak eta haritzak dira nagusi. Herriko biztanleen bizimodu nagusia ziren nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak ia osorik desagertu dira, eta, inguru ederra denez eta bertara iristea erraza denez, bizitegi leku bihurtu da. Horren ondorioz, azken urteetan, etxebizitza ugari eraiki da, eta biztanle kopurua handitu.[1]
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
177 | 193 | 219 | 215 | 228 | 239 | 247 | 245 |
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote herri honi:
|
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Andres eliza: XVI. mendean eraikitako eliza horri, geroagoko zenbait eraikuntza erantsi zaizkio. Tenpluak burualde oktogonala eta estalkian izar gangak ditu. Hegoaldean dagoen portadak zorrozten hasten den erdi puntuko arkua dauka. Kanpai horma ere, elizaren hego-ekialdeko ertzari erantsita dagoena, XVI. mendekoa da, nahiz eta eliza baino beranduago eraiki zen. Kanpai dorrean erdi puntuko arkua duten bi bao irekitzen dira eta ekialdean bolekin daude dekoratuta. Altzari ondareari dagokionez, zutabe eta oinarri karratuaren gaineko bataiarria dauka, kopa lisokoa.[2] Zaharberrituta dago.
KulturaAldatu
JaiakAldatu
Herriko jaiak San Andres egunez izaten dira, azaroaren 30ean.[1]
KirolakAldatu
Urtero Ametzagako ziklo-kross lasterketa korritzen da.
Ametzagar ospetsuakAldatu
- Javier Ruiz de Larrinaga (1979-), ziklo-kroslaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b «Ametzaga Zuia»[Betiko hautsitako esteka], Zuiako Udalaren webgunea.
- ↑ «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Ametzaga, Zuiako udalaren web orrian: https://www.zuia.eus/Herriak/Ametzaga_Zuia