Lankide:Garazi Garri/Proba orria

Sineskeria

aldatu

Sineskeria arrazoiaren kontrako ustea da, froga edo ebidentzia zientifikoetan oinarritzen ez dena; gertaera jakin batzuei izaera magikoa edo naturaz gaindikoa ematen zaie edo gertaera jakin batzuek zorte ona edo txarra ematen dutela pentsatzean datza.[1]

 
Sineskeria batzuek uste dute katu beltzek zorte txarra ematen dutela, beste sinesmen batzuek aldiz, guztiz kontrakoa uste dute.

Bestalde, sineskeria hitza ere erabili ohi  da gizarte jakin baten gehiengoak praktikatzen ez duen erlijio bati erreferentzia egiteko. [2] Esan beharra dago ere, erlijioaren kritikoek aipaturiko kontzeptua beren konnotazio negatibo batean erabiltzen dutela fedearen kontzeptzio oro eta erlijioak biltzeko. Kontzeptua kosmobisio eta sinesmen-sistema ezberdinetatik definitzen denez, edukiak aurkezten dituenaren posizio zientifiko edo erlijiosoarengatik baldintzatuta egongo dira. [3]

Etimologia

aldatu

"Sineskeria" terminoaren etimologia, latinezko super-stare ("Gainetik egotea, gainean egotea; bizirik irautea") aditzari dagokio.

Ezagutzen den lehen erabilera Plauto eta Ennius-ekin aurkitzen da eta beranduago Plinio-rekin, igarkuntzaren artearen esanahiarekin. [4] Zizeron-ek, superstitiosi terminoa eratorri zuen, "Soberan" daudenak bezala, hau da, "Bizirik atera direnak", "Ondorengoak". [5] Bestalde, Michael David Bailey-ren arabera, Plinio-ren erabilerarekin hurbildu zen Magia hitza sineskeriara. [6]

Antzinako erroman nola ulertzen zuten sineskeria hitza?

aldatu

Interesgarria da aipatzea, antzinako Erromako igarleak superstitiosus bezala izendatzen zirela (balorazio gutxiesgarri bat izango ez zena). Esan beharra dago ere, erromatarrentzat superstiziosoa zen banako bat, pertsona faltsu bat edo erabat kaltetutako erlijioso bat izatera irits zitekeela. [7]

Erromatar sineskeriak, neurri handi batean, naturaren munduarekin lotuta zeuden. Azaldutako banakoek, beleen krokarreko hondamendien iragarpenak irakurtzen zituzten, eta begi gaitzaren aurkako babesa aurkitzen zuten gorostiaren hostoen artean. Erromatarren artean nagusitzen ziren sineskerien artean honako hauek aurkitzen dira: [7]

  1. Hontza: hegazti honek hondamendiak iragartzen zituela uste zuten.
  2. Ziklamen: erromatarrek uste zuten, ilea galtzen ari ziren gizonek landare zatiak usainduz saihets zezaketela uste zuten.
  3. Kanpaiak: erditzen ari zen emakumearen ondoko kanpai-hotsak erditze-mina arintzen zuela uste zuten.
  4. Erleak: intsektu sakratu hauek jainkoen mezulariak zirela uste zuten, eta hauen presentziak zorte ona zekarrela.
  5. Peonia: lore hau propietate sendagarri magikotzat hartzen zuten.
  6. Arranoa: erromatar legioetako hegazti sakratua; hegazti harrapari honek, hegaldi azkarrekoak, tximistak eta trumoiak sortzen zituela esaten zen.[8]

Definizioak

aldatu

Sineskeriaren inguruan hainbat definizio eman dira, beraz jarraian horietako batzuk modu argi batean islatzeko saiakera egingo da:

 
Utahako "folklorea, sineskeria herrikoiak eta sineskeriak" testuan zehazten den bezala, uste denez, iltze herdoildu bat limoi batean jartzeak begiko gaitza eta, oro har, gaizkia urruntzen ditu.

Richard Webster-ren Superstizioen Entziklopediaren arabera, sineskeriak ezezaguna denaren beldur irrazionalak dira; edo itsu-itsuan onartutako sinesmen edo praktika irrazionalak, ez direnak oinarritzen ezagutzan edo gertaeretan, ezjakintasunean baizik.[9]  Oxford English Dictionary-k (OED) honela definitzen du sineskeria: sineskeria beldurra edo ezjakintasunean oinarritutako sinesmen edo praktika erlijiosoa da; zentzu zehatz batean esanda: sinesmen edo praktika erlijioso irrazionala; beldurrean oinarritutako printzipio, eskrupulu, ohitura, etab. [10][11]  Oxford learners Dictionaries-ek honela definitzen du sineskeria: gertaera jakin batzuk arrazoimenak edo zientziak azaldu ezin dituena; edo gertaera jakin batzuek zorte ona edo txarra dakartelaren ustea, adibidez, ispilu bat hausteak zorte txarra dakarrela .[12] Merriam-Webster hiztegiaren arabera, sineskeria kausalitateari buruzko kontzepzio faltsu bat edota ezjakintasunetik, ezezagunarekiko beldurretik, magiarekiko konfiantzatik edota zoritik datorren sinesmen edo praktika bat sineskeriaren parekide dena.[13]  Merriam-Webster-rek ere sineskeriaren beste bi definizio jartzen ditu mahai gainean, honako hauek direnak: lehenengoak dio, sineskeriak kontrako ebidentzia egon arren mantentzen diren nozioak direla eta bigarrenak, naturaz gaindikoarekiko, naturarekiko edo Jainkoarekiko sineskeriaren ondoriozko jarrera mental zitalei sineskeria ere deitzen zaiela. [13]  Cambridge hiztegiaren arabera, sineskeria "magiari eta abarri buruzko ideia zaharrekin lotutako sinesmena da, giza arrazoian edo ezagutza zientifikoan oinarririk ez duena". [14]Horrez gain aipaturiko hiztegiak, hiztegi amerikar bat adierazten du sineskeriaren inguruan, honako hau dioena: arrazoian edo pentsamendu zientifikoan oinarritzen ez den magiarekin lotutako gertaeren kausak azaltzen dituen sinesmena.

Dale Martin-en arabera, sineskeriek iraupen luzeko herri-sinesmen eta praktikak adieraz ditzakete, kausari eta efektuari buruzko ulermen okerra dakartenak eta zientzia modernoak baztertu dituenak.[15] Bestalde, John C. Mowen et. kontsumitzailearen portaeraren analistak, sineskeria, sinesmen edota praktika multzo gisa definitzen du, uste baita ekintza espezifikoek eragin zuzena izan dezaketela nahi ez diren emaitzak saihestean edota ondorio desiragarriak gertatzean

Sineskeria eta metodo zientifikoa

aldatu

Oinarri sendorik ez duten sineskeriak herri-tradizioetan oinarrituta egon daitezke eta hauek normalean, pentsamendu magikoarekin lotuta egongo dira. Superstiziosoak diren banakoak pentsatzen dute, ekintza batzuek (borondatezkoak izan hala ez), esate baterako, otoitzak, gorespenek, araoek, sorginkeriek, madarikazioek edota beste erritu batzuek, eragin nabarmena dutela beren bizitzetan (efektu apotropaikoa).

Elena Martín-ek (2001) dioenaren arabera, pentsamendu zientifikoaren agerpenarekin eta metodo hipotetiko-deduktiboaren garapenarekin jendartea jabetu zen sineskeriaren atzean ez zegoela arrazoimenean oinarritutako ezer. Metodo zientifikoa ezaugarri hauen bidez osaturik dago: aztertu beharreko fenomenoa behatzea, fenomeno hori azaltzeko hipotesi bat sortzea, hipotesiaren beraren ondorio oinarrizkoenak ondorioztatzea eta ondorioztatutako enuntziatuen egia egiaztatzea, esperientziarekin alderatuz.[16] Hau horrela izanda ere, gizarteari oso zaila egiten zaio sineskerietan ez sinistea, eta hau zergatik ematen da? bereziki, arrazionaltasun zientifikorantz jotzea neketsuagoa izaten delako, alegia, argudiatzeko elementu gehiago behar dira ikusten ari diren gaiei buruz erabaki ahal izateko.[16]

 
Sasitzientzien barruan adibide bat: tarot-a

Bestalde sineskeriatzat hartzen dira ere, komunitate zientifikoak sasizientziatzat jotzen dituen diszipilanak, hala nola:

Zenbait sasitzientzia aurkeztu ondoren, garranztitsua izango da sasizientzia edo pseudozientzia zer den azaltzea:

María Gimena Chaves-ek bere artikuluan aipatzen duen moduan, pseudozientzia hitzak, konnotazio negatibo bat izan ohi du "zientzia faltsua"-ren baliokidea baita; horregatik, sasizientziak nahiz eta zientifikoak ez diren planteamenduak izan, hala aurkezten dira. Gehienetan sasizientziaren ideiak, ez dira gai izan egiaztatuak izateko eta horrez gain, ez dira batere konstanteak izaten; hau horrela izanda, ezingo da jakin inoiz disziplina horietan planteatzen diren ideiak egiazkoak izango diren edo ez, beraz, espekulazioak izango lirateke. Askotan gainera, praktika sasizientifikoak beren burua zientifikotzat hartzen dute, zientziaren "titulua" errespetagarria delako eta konfiantza sortzen duelako.[17] Esan beharra dago ere, sasizientziek duela urte dexente daramatzatela gizakiaren ondoan; gizakiak hasiera batetik jakin nahi izan zuen bere inguruan zer gertatzen ari zen eta ez zituenez tresna nahikorik bere testuingurua ulertzeko (ezagutza), sinesgarriak ziren kontakizunak sortu zituen, nolabait, gauza guztien zergatia azaltzen zutenak, baina frogetan oinarritzen ez zirenak. Egun zorionez jendarteak jada ez da espiritu eta deabruen beldur, zientziari esker. Baina orduan, zertan lagundu dio psudozientziak gizarteari? bidegabekoa izango litzateke esatea diskurtso pseudozientifikoek ez dutela ezertarako balio, bereziki, askotan banakoen ongizate emozionalean eragin handia izan dezaketelako, hala nola: fedea eta esperantza izatean. [17]

Chaves-ek dioenari jarraiki, jarraian zientzia eta psudozientziaren arteko ezberdintasunen inguruan hitz egingo da:

Zientziaren eta sasizientzien arteko alde nagusia da, azkenekoak ez duela metodo zientifikoa erabiltzen beren ikerketak burutzeko, alegia, bere aurkikuntzek ez dutela hipotesi zientifiko guztien bidea jarraitzen, egiaren bidea. Sasizientziek diote, zientziak azaldu ezin izan duenari azalpena ematen diotela. Baieztapen sasizientifikoak gertakari paranormaletan oinarritzen dira, alegia, gizakiak ikusi ezin duen horretan. Hala ere, "aparteko baieztapenek, aparteko frogak behar dituzte" eta sasizientzia askotan ez dira gai izaten beren teoria guztiak frogatzeko. Orduan, sasizientziak gezurrean oinarritzen dira eta zientzia aldiz, egian? Ez. Zientzia eta sasizientzien arteko ezberdintasun nagusia ez da oinarritzen batak egia esaten duela eta besteak berriz, ez; ezagutza frogatuta egon daiteke edo ez, ez da egia eta ezta ere faltsua. Proposamen berri oro iraultzaileak izan daitezke, testuinguru historikoaren arabera. Gaur egun zalantzagarritzat jotzen den zerbait bihar agian onartua egon daiteke, adibidez, teoria kopernikarrarekin gertatu zen bezala. [17]

Esan beharra dago, pseudozientzia batzuek zientzia batzuen sorrera ekarri zutela zientziaren pentsamendu modernoari esker, adibidez: alkimiak bidea ireki zion kimikari. Hau horrela izanda ere, lehen esan den moduan, orokorrean zientziak ez ditu inoiz onartu eta onartzen ebidentzietan oinarritzen ez diren ikerketak, beraz, beraientzat sasitzientziak ez dira inoiz zientziaren parte izango. [7]

Sineskeria eta psikologia

aldatu

Sineskeria psikologiarentzat, informazioa prozesatzeko aurreiritzizko modu baten emaitza izango litzateke; aurreiritzi kognitiboa (ingelesez cognitive bias, "Aurrexedapen kognitiboak" edo "joera kognitiboa") gizakiek errealitatea hautemateko duten moduaren distortsio kognitiboa da. Prozesu horietako batzuk enpirikoki egiaztatu dira psikologiaren arloan, eta beste batzuk aurreiritzien kategoria orokortzat hartzen dira. [7]

1948an, B.F. Skinner psikologo konduktistak Journal of Experimental Psychology-n artikulu bat argitaratu zuen, bere usoen portaera superstiziosoa deskribatuz.[18] Aipatutako psikologoak usoekin esperimentu bat burutu zuen, egunean minutu batzuetan kaioletako mekanismo batek tarte erregularretan janaria ematen zielarik. Usoek jokabide superstiziosoa izan zutela ikusi zuen, modu jakin batean jardutean edo ekintzaren bat egitean elikagaia iritsiko zelakoan: uso bat jiraka zebilen bere kaiolan, beste batek pendulu moduan mugitzen zuen bere burua eta beste batzuek berriz, beste portaera batzuk erakusten zituzten. Skinner-rek uste zuen, usoak beren elikadura-ordutegian eragiten saiatzen zirela ekintza horiek eginez. [19] Teoria hau Staddon eta Simmelhag bezalako beste psikologo batzuek zalantzan jarri dute, usoen portaeraren azalpen alternatibo bat teorizatuz.[20] Ondorengo beste esperimentu batzuek frogatu zuten, Skinner-rek superstizioen indartzeari egotzitako jokabide mota asko, janaria jaso ondoren gertatzen zirela, eta, ondorioz, Michael Mahoney-k honako iruzkin hau egin zuen: [7]

"Con frecuencia, nuestra conducta como experimentadores parece ser más supersticiosa que la de los objetos de experimentación" Mahoney, M. Kognitive Verhaltenstherapie [«Terapia conductual cognitiva»], Múnich, 1977

Bestalde lehen esan den moduan, gizabanako superstiziosoentzat sineskeriak zeregin egonkortzailea izan dezake psikearentzat, defentsa-mekanismoen bidez. Ekintza apotropaikoak, hala nola: doministiku egin ostean, "Jesus" esatea zorte txarra uxatzeko helburuarekin, egurra ikutzea, behatzak gurutzatzea edota aitaren egitea, babes moduan hartu daitezke. [7]

Psikologia klinikoak aztertu duen eta sineskeriekin lotzen den beste alderdi garrantzitsu bat pentsamendu magikoa deritzonaren azterketa da, zenbait patologia psikikoren pentsamendu bereizgarri gisa, besteak beste: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa eta eskizofrenia. Psikologia sozialak bere aldetik, erlijioa sinesmen-sistema gisa aztertzeari ekin dio, supertizioarekin duen harremana aztertuz. [7]

Aurreiritzi kognitiboa

aldatu

Pentsamendu magikoa (sineskeriaren oinarria), pentsatzeko eta arrazoitzeko modu bat da, oinarri logiko sendo edo zorrotzik gabeko iritziak sortzen dituena, hau da, logikarik gabeko usteak. Ikuspegi zientifikotik begiratuta, pentsamendu magikoa gizabanakoaren pertzeptzio psikiko subjektiboetan oinarritzen da. [7]

Psikiatriari dagokionez, zenbait gaixotasun mental edota nortasun-nahasmenak pentsamendu magikotzat jotzen ziren. Metodo zientifikoa erabiltzen da naturaz gaindikoan oinarritutako sinesmenen ahula eta arbitrarioa nabarmentzeko. [7]

Bruce Hood-ek, Bristolgo Unibertsitateko Garapenaren Psikologiako irakasleak, esperimentu bat burutu zuen sinesmen irrazionalei aurre egiteko ahaleginak alferrikakoak zirela frogatzeko, izan ere ondorioztatu zuen, giza garunak sineskeriaz funtzionatzeko joera duela. Bere teoria frogatzeko, zientzia jaialdi bateko entzuleei galdetu zien ea prest zeuden jaka urdin bat probatzeko 10 libra esterlinako sariaren truke; boluntario askok eskua altxatu ostean, jaka Fred West hiltzalearena izan zela esan zuen. Entzuleek hori entzutean, gehienek eskua jaitsi zuten, ekintza apotropaikoaren defentsa gisa. Hala ere errealitatea ez zen hori, alegia, jaka ez zen izan Fred West-ena, beraz, esperimentuak frogatu zuen uste horrek deseroso sentiarazten zituela beren burua eszeptikotzat jotzen zuten pertsonak. [7]

Antzeko sinesmenek azaltzen dute adibidez, zergatik pertsona gutxi batzuk egongo liratekeen prest beren ezkontza-eraztuna erreplika berdinagatik aldatzeko. Honen harira Hood irakasleak dio, objektuei "garrantzi sentimentala" ematearen eta erlijioan, magian edo paranormalean sinestearen arteko aldea gradu batekoa baino ez dela. Irakasle honek ere aipatzen du, gizakiak intuitiboki jokatzen duenez, banakoei beren sinesmen-sistema alde batera uzteko eskatzeak ez duela arrakastarik izaten, zergatik? sinesmen-sistema orok maila garrantzitsu batean eragiten duelako gizabanakoarengan non inongo froga arrazionalek ezingo duen sinesmen hori desagerrarazi, sena desagerrarazi ezin den bezala. [7]

Baina, zergatik dira superstiziosoak pertsonak?

aldatu

Kansas unibertsitateko ikerketa baten arabera, pertsonak superstiziosoak izateko hiru arrazoi nagusi daude: [19]

  • Zalantzazko egoeren aurrean kontrola izateko
  • Babesgabetasun eta ezintasun-sentimenduak murrizteko.
  • Errazagoa delako jokabide superstiziosoetara jotzea, aurre egiteko trebetasunak ikastea baino.

Nolakoak dira superstiziosoak diren banakoak?

aldatu

Ikerlari hauen arabera, litekeena da patuan sinesten duten pertsonak superstiziosoak izatea. Hala ere, sineskeria ohikoagoa izaten da kanpo-kontrola (locus-a) duten pertsonetan, hau da, gertatzen zaienaren kausa kanpoaldeari, gainerakoei egozteko joera duten pertsonetan. Halaber, barne-kontrola (locus-a) duten pertsonak, alegia, gertatzen zaienaren erantzule direla onartzen dutenak, ez dira hain sineskorrak izaten. [19]

Sineskeriaren arazoak

aldatu

Gehienetan sineskeria kaltegabea da eta zenbaitetan gainera, antsietatea maneiatzen ere laguntzen du; hala ere, zenbait mailatara eramanez gero, banakoengan kalte egin dezake. Jarraian gizartean sineskeriaren ondorioz sortzen diren kalte batzuk jarriko dira mahai gainean:[19]

  • Sineskeriak objektuekiko mendekotasuna sor dezake, eta objektu hori galdu edo ahaztuz gero, gizabankoaren antsietatea areagotu egin daiteke. Adibidez, pertsona batentzat preziatua den objetu bat elkarrizketetara edo azterketetara eramateko ohitura badu eta noizbait berarekin eramaten ez badu, bere jardunean eragin dezake hura gabe egiteko gai ez dela pentsatuko duelako. [19]
  • Sineskeriak banakoari sinestarazi diezaioke zenbait sasizientziak eta pseudoterapiak funtzionatzen dutela, benetan horietako batzuk funtzionatzen ez dutenean, hala nola: tarot-a, espiritismoa... Honelako arazoak agertzen dira, gizabanakoek tratamendu medikuak, honelako terapiengatik ordezkatzen dituztenean, modu horretan, beraien osasuna arrikuan jarriz.[19]

Sineskeria eta erlijioa

aldatu

Erlijio gehienek, subjektuak indar espiritualekin harremanetan jartzen dituzten erritualak, zeremoniak edo entsalmoak dituzte; halaber, erlijio horretakoak ez diren pertsonak, ekintza hauek sineskeriatzat har ditzazkete. Diderot-en Encyclopédie delakoak sineskeria "edozein erlijio gehiegikeria orokor" bezala definitzeaz gain, paganismoarekin ere lotzen du.[7]

Eliza Katolikoaren egungo Katezismoaren arabera, sineskeria bekatuzkoa da "gehiegizko erlijio gaizto bat", jainkozko probidentzian konfiantza faltatzat hartzen da eta Hamar Mandamenduetako lehenengoaren urraketa bezala.[21] Katezismoa doktrina katolikoa superstiziosoa delaren salaketaren aurkako defentsa da: [21]

"La superstición es una desviación del sentimiento religioso y de las prácticas que este sentimiento impone. Puede afectar incluso al culto que ofrecemos al Dios verdadero, por ejemplo, cuando se atribuye una importancia en cierto modo mágica a ciertas prácticas por lo demás lícitas o necesarias. Atribuir la eficacia de las oraciones o de los signos sacramentales a su mera realización externa, al margen de las disposiciones interiores que exigen, es caer en la superstición". Cf. Mateo 23:16-22 (¶ 2111)

Sineskeriaren xedea ez da sinesmen horren atzean dagoen errealitate zientifikoa ezagutzea, sinesmenaren egiazkotasuna ziurtzat jotzen baita. Erlijioaren helburua gurtzen den edo diren izakiaren edo izakien grazia lortzea da, manamenduak betez eta bere kredoak ezartzen dituen debekuak baztertuz. [7]

Erlijio eta kosmobisio esoteriko hermetiko batzuek, kontzientziaren nahamen egoerak beren sinesmenen existentziaren frogatzat hartzen dituzte. Bestalde esan beharra dago haien ezagutzak, zientziaren, teknikaren eta filosofia zientifikoaren (gure garaikoak) premisetatik eta iturrietatik abiatzen direla eta teknika ezberdinak erabiltzen dituztela errealitatea beste modu batera experimentatzeko: meditazioa, autogestioa, loaren-gabezia, baraualdia, deshidratazioa, drogak, intoxikazioak... [7]

Euskal Herrian nagusitzen diren sinesmenak

aldatu

Euskal Herrian mito eta sinesmen ugari daude antzinako ohiturei lotuak; eta, orobat, ospakizun ugari daude egutegiko data jakinei lotuak. Hona hemen horietako batzuk: [22]

Etxea: Etxearen eta arbasoen gurtza.

aldatu

Etxeak amaren gorputza adierazten du familiaren unibertsoan. Etxe barruan beste izaki batzuk ere bizi dira, hala nola Etxejaun, tximiniatik sartu eta etxea babesten duen iratxoa; edo Galtzagorriak –galtza gorriak dituzten iratxo txikiak–, gizakiei beren zereginetan laguntzen dietenak. [22]

Lauburu

aldatu

Eguzkiaren sinbolo paganoa da. Gurutze bat irudikatzen du, beso okertuekin. Euskal gurutzea dela esan liteke. [22]

Iritzi ugari daude lauburuaren esanahiari buruz: batzuen ustez, eguzkia irudikatzen du; beste batzuen ustez, mugimendua edo gizakien adinak; beste interpretazio baten arabera, eskuinera begira badago, bizitzaren sinboloa da, eta ezkerrera begira badago, berriz, heriotzaren sinboloa, horregatik ageri ohi da era horretara hileta monumentuetan. [22]

Lauburua sua egiteko amuletoa zen historiaurrean, eta horrela, su sakratua irudikatzen du, energia produktiboa, babesaren sinbolo gisa diharduen gar beti bizia. Artzainek erabiltzen zuten batez ere, otsoen kontrako su babeslearen ikur gisa. Gaur egun euskaldunen nortasuna irudikatzeko erabiltzen da, balio kulturala baitu, eta ez politikoa. Horregatik ikusten da askotan euskal produktuetan eta dekorazioetan. Era askotako objektuetan lantzen dira lauburuak: kutxak, armairuak, ate buruak, hilobiak, estelak, urre eta zilarrezko lepokoak, etab. [22]

Begizkoa

aldatu

Pertsona batzuek begiradaren bidez beste pertsonengan kaltea eragiteko gai direla adierazten duen sineskeria da. Euskal mitologian sorginkeriarekin du lotura; izan ere, sorginek, akelarreetan, begizkoz jotzen zituzten haurrak, helduak eta animaliak. Gaur egun, etxearen eremuarekin dago lotua. [22]

Hilarri

aldatu

Oso antzinako errituei lotutako hil harriak dira, disko formakoak eta eguzkiari begira jarriak, oinarri trapezoide baten gainean. Sinbolo paganoak grabatzen ziren horietan, hala nola lauburuak, hortzez eta triangeluz osatutako zirkuluak, sei hostoko loreak edo izar formako petaloak. Eguzkiaren eta ilargiaren irudikapen gisa sortu ziren, hilak argitzeko eta beste bizitzan babesteko. Antzina ilargi esan zitzaien, eta denboraren joanean, hilarri esan zaie. [22]

Zozomikote

aldatu

Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan, martxoko azken bi egun eta erdiak eta apirileko lehenengo egun eta erdiak dira Zozomikoteak. Birigarroek beren habiak egiten dituzten garaiari dagokio. [22]

Argizaiola

aldatu

Egurrezko tailu bat da, antropomorfoa; kandela bat izaten du inguruan. Haritz edo pago egurrezkoak izaten dira, eta era askotako irudiak eta figurak izaten dituzte landuak. Tradiziozko gurtza tresna bat da, Gipuzkoako landa eremuko hainbat herritan erabiltzen dena; herri horien artean, Amezketa nabarmentzen da. [22]

Santu guztien egunean eta azaroaren 2an, Hil Zintzoen Egunean, erabiltzen da batez ere. Kandela eukaristia guztian egoten da piztuta, eta jabeek egurrezko pieza birarazten dute, sua itzali ez dadin. [22]

Argizaiolaren funtzio sinbolikoa etxeko sua igortzea izango litzateke; etxeko suari eta hilei lotutako objektu bat da, haien oroimenez jartzen dena elizan, gurtza katolikoan egiten den zeremonia garrantzitsuenean. [22]

Eguzkilore

aldatu

Carlina acaulis basakarduaren lore lehorra irudikatzen duen sinboloa eta eguzkiaren sinbolotzat hartzen da.

Sinbolo tradizional bat da, Euskal Herriko baserrietako atarian jartzen dena, eguneko astroa irudikatuz. Eguzkiari egotzi ohi zaizkion funtzio mistiko berberak betetzen dituela esaten da. Espiritu gaiztoak uxatzen ditu. Sarrera eragozten die sorginei, gaixotasunen jeinuei, ekaitzei eta baita tximistei ere. Beraz, bakea eta garapena irudikatzen dituen sinboloa da. [22]

Izaki Doneak

aldatu

Naturaz gaindiko bertuteak edo gaitasun bedeinkaturen bat duten izakiak dira: harriak, mendiak, animaliak, zuhaitzak edo sua. [22]

Jentilarri

aldatu

Elezaharren arabera, jentilek urruneko parajetatik jaurtitzen zituzten gaur egun ikus litezkeen zenbait harri. Era horretakoak daude, esate baterako, Urdiolako amildegian (Arrankudiaga), bertara jaurti baitzituzten jentilek izen bereko mendien artean bolotan jolasten ari zirela, eta Arakaldoko Gaztelua; Markolan (Karrantza), jentil batek harria jaurti zuenean, gizon bat eta idi uztarri bat hartu zituen azpian; Aitzbiribil (Mutriku) deituan, jentilek Santakruz menditik jaurtia (Ondarroa gainean); Amilekoa (Mutriku), jentilek Arno menditik jaurtia; Osunakoerrekakoa (Soraluze), jentil batek Atxolineko gailurretik jaurtia… [22]

Jentilarri esaten zaie, halaber, San Martingo (Mañaria) ermita ondoan dauden harri batzuei, eta baita kobazulo bati ere, zeina jentilek egin zutela uste den eta horien bizilekutzat hartzen duten. [22]

Animalia hau izaki bedeinkatu bat dela uste da, bere bizkarrak gurutze itxura duelako eta Jesus eta Ama Birjina eraman zituelako. Gutxitan hartzen du sorgin batek asto itxura. Asto bat hil denean “hil da” esaten da, pertsona bati esaten zaion bezala, eta ez da “galdu da” esaten, beste abereekin gertatzen den bezala, ezta ” akabau” ere, piztiei buruz esaten den bezala. [22]

Erlea ere animalia sakratutzat hartzen da eta tradizio ugari daude intsektu honen inguruan: [22]

  • “Zu” esaten zaio, eta hura hiltzea bekatua dela esaten da.
  • Norbait beragana hurbiltzen denean erlauntzean sartzeko eskatzera, “anyere ederra”, andere ederra, esaten zaio.
  • Norbaitek harkaitz edo zuhaitz batean dagoen erlauntza bat hartu nahi duenean, gurutze bat egiten du pinturarekin harrian edo zuhaitzaren enborrean.
  • Zenbait leku babesteko, Erramu egunean elizan bedeinkatutako sahatsaz egindako gurutze bat jartzen dute erlauntzean.
  • Erleen jabe den pertsona bat hiltzen denean, hildakoaren etxeko erlauntzera joaten da auzoko bat edo haren senideren bat, erlauntzaren tapa batean jotzen dute eta honako hau esaten zaie erleei: “Jatzar zite, buruzagia hil zaizie”. Zeremonia horren bitartez erleek argizari gehiago egingo dutela uste da, hilaren hilobian erretzeko.
  • Esaten denez, erleak ez dira diru truke saldu behar, baizik eta gariaren, ardien eta abarren truke… Edo, besterik gabe, oparitu egin behar dira.

Sagusarra

aldatu

Euskadiko hainbat alderditan gurtzen den animalia da. Zeanuriko haur bati hortz edo hagin bat erortzen zaionean, gauera arte gordetzeko ohitura dago, eta saguzarrari jaurtitzen zaio, teilatuetako hegalen azpitik hegan agertzen denean, eta honela esaten da: [22]

“Sagusarra

Eutzi agin sarra,

Ekazun agin barrie,

Sagusar barragarrie.”

Marigorringo

aldatu

Arrasate inguruan “Amandre gonagorri” esaten zaio. Intsektu hau sakratua da leku askotan, eta biharamunean zer eguraldi egingo duen esateko eskatu ohi zaie. Era berean, Ataunen haurrek ohitura dute behatz erakuslean jarri eta honela esateko, hura behatzaren muturrera igotzen den bitartean: [22]

“Mari gorri, gona gorri, bihar euzki ala ebi?”

Igo eta hegan egiten badu, eguraldi ona egingo duen seinale; bestela, euria egingo du. Arrasaten, bestalde, eguzkia atera dadin eskatzen diote, eta, horretarako, hitz hauek esaten dituzte:

“Amandre gona gorri, bihar eguzki”

Beheko sua etxearen sinbolotzat eta arbasoen oparitzat hartu izan da. Hainbat mesede eskatzen zaizkio, hala nola: haurren bigarren hortzaldia, ustez pozoituta dauden elikagaiak garbitzea (ura, ogia, kafea), sagaratzea eta kanpoko pertsonak eta animaliak etxean hartzea.[22]

Inauteriak

aldatu

Euskal Herriko festa laiko deigarri eta koloretsuenak dira. Bi motako inauteriak bereziten dira: alde batetik, hiriko Inauteriak, hala nola,Tolosakoak eta beste aldetik, landa eremuko inauteriak daude, tradizionalagoak eta ia beti pertsonaia mitologiko bati lotuta egon ohi direnak. [22]

  • Zanpantzar (Ituren eta Zubieta): Euskal kulturako pertsonaia tradizionala da Zanpantzar; Ituren eta Zubieta nafar herrietakoa da jatorriz. Urtarrilaren azken astean, Inauterien iritsiera iragartzen dute, zintzarriak joaraziz (joaleak). Gaur egun Nafarroan zein Euskadin ikusten dira Zanpantzar konpartsak. Landa eremuko tradizio bat da, baina ez da ezagutzen zehazki zer jatorri duen; edonola ere, horien zentzua izan liteke neguaren ondoren natura “esnatzea”, etengabe zarata eginez.
  • Zagi-dantza (Markina-Xemein): Inauterietako igandean, gazte talde batek interpretatu ohi du dantza hau. Konpartsaren barruan hartz bat ere eramaten da haurrak izutzen dituena, eta baita hezitzaile bat ere, hura zaintzeko.
  • Mamoxarroak (Unanua): Mamoxarroa Altsasuko inauteriko pertsonaia da, jatorri ezezagunekoa: erdia gizona da eta beste erdia zezena.
  • Kotilungorriak (Uztaritze)
  • Atorrak (Mundaka)
  • Lantzeko Inauteriak (Nafarroa)
  • Zamaltzain /maskaradak (Zuberoa)
  • Zakozahar (Lesaka)
  • Erraldoitxoak (Nafarroa Beherea)
  • Hartza (Arizkun)
  • Miel Otxin (Lantz)
  • Markitos (Zalduondo)

San Joan gaua

aldatu

Gabonetatik sei hilabetera, udaren solstizioaren etorrera ospatzen da, urteko gau laburrenean, hain zuzen ere. San Joan Bautistaren jaia da, eta ekainaren 24an ospatzen da. [22]

San Joan gaueko ospakizunak paganoak dira jatorriz, eta hainbat erritu, jardun eta ohitura oinordetu dira, kristautasunaren aurreko ospakizunetan oinarrituak, itxuraz. [22]

San Joan gaua (ekainaren 23an), urteko egunik laburrena da ipar hemisferioan, eta argiak iluntasuna garaitu duela adierazten du. Gau horretako errituen osagai nagusiak eguzkia, sua eta ura dira, eta pizten diren suek urte osoan zaintzen gaituzte gaitzetik. Elezaharraren arabera, errautsek azaleko gaixotasunak sendatzen dituzte, eta gutxienez hiru aldiz jauzi behar da horien gainetik urte on bat edukitzeko. [22]

Gure herrietan bada ohitura bat oso sustraitua, zeinaren arabera gizon gazte edo helduek enbor soildu bat jarri ohi duten, San Joan zuhaitza, herriko plazan. Herri askotan ospatzen dute egun hori: Agurainen, Arrasaten, Donostian.... nahiz eta Tolosan izaten den (Gipuzkoa), seguraski, ikuskizun bereziena: zezenak, prozesioak, bertako dantzak, “bordon dantza” esaterako, arma erreseina… [22]

Beste alde batetik, Zugarramurdiko haitzuloetan, Akelarrea egiten da San Joan gautik hurbilen dagoen larunbat gauean, eta bertan dantzatzen dute sorginek txalapartaren doinura, “zanpantzarrak” agertzen diren arte, zintzarriak joaraziz haiek uxatzeko helburuarekin. [22]

Santu guztien eguna

aldatu

Urteko urtaro hotzena iristen denean, heriotzaren eta bizitzaren arteko tartea oso laburra dela gogorarazten diguten festak ospatzen dira. Festa horietan azpimarratzen da, halaber, materia berriro jaio litekeela, berpiztu litekeela. Oro har, neguko festek azpimarratzen dituzte pertsonen, animalien eta landareen heriotzarekin eta berpiztearekin zerikusia duten gaiak. [22]

Santu guztien egunarekin hasten dira neguko festak, azaroaren 1ean, hain zuzen ere. Hildako pertsonei eskainitako egun bat da, eta egun horretan, senide eta adiskideek lorez betetzen dituzte pertsona maitatuenen hilobiak. [22]

Pertsona bat hiltzen zenean, gauekoen taldekoa izatera igarotzen zen. Iluntasunean, Ilargiak, “Hilen argiak”, gidatzen du, Mariren haitzulora edo kobazulora eramango lukeen bide batetik. Mariren sinboloarekin babesten zen hildakoa espiritu txarretatik, lauburuari esker alegia, eta haren hilarrian zizelkatzen zen. Mariren haitzulora iristean, harekin eta haren arbaso guztiekin bizi zen, betirako, bakean, zoriontsu eta ugaritasunean, Lur Azpiko Munduan. Hori zen zeruaren kontzeptua antzinako euskaldunentzat. Baina bizien munduan Mariren irakaspenen arabera jardun ez zuen eta lagun hurkoari kalte egin zion pertsona, aldiz, alderrai ibiliko zen betirako, ilunpean, espiritu gaiztoek zelatan zituela (lauburuak zintzo jardun dutenak baino ez dituelako babesten), Mariren kobazulora eramango zuen bidea topatu ahal izan arte. Hori zen, garbitokiaren (alderrai ibiltzea denboraldi batez bide zuzena topatu arte) eta infernuaren (gauez alderrai ibiltzea bidea topatu gabe) kontzeptua. [22]

Olentzero/ Gabon Gaua

aldatu

Olentzeroren ospakizuna da gaur egun arte iritsi den antzinako erlijioaren erritu bakarra; erlijio kristauarekin eta mendebaldeko tradizioekin oso nahastua iritsi bada ere, jatorrizko izendapena gorde du. [22]

Oles egin eta aro hitzetatik dator Olentzero. Hura bidaltzen zuen Marik neguko eta udako solstizioen iritsiera gizakiei iragartzeko, eta baita naturaren eta eguzkiaren berpiztea iragartzeko ere. Espiritu hari opariak eman behar zizkioten euskaldunek, bai uda bai negua egokiak izan zitezen, uztetarako eta ehizarako. [22]

Jatorrian, Olentzero esaten zitzaion Gabon Gauean tximiniako sua elikatzen zen enborrari. Biharamunean, su horretako errautsak etxeko atarian sakabanatzen ziren, urte berrian etxea bera eta bertan bizi direnak babesteko helburuarekin. [22]

Euskal mitologiaren arabera, jentilak Kixmiren (jentilek Kristori ematen zioten izena eta “tximu” esan nahi duena) iritsiera iragartzeko jaitsi ziren menditik. Osagai mitologiko hori eta enborraren eta suaren tradizioa lotuta sortu zen Olentzeroren pertsonaia. Olentzero izeneko enborra ikazkin baten bitartez pertsonifikatu zen; hura mendian lanean ari zela, Kristoren jaiotzaren berri izan zuen eta hainbat herritara jaitsi zen Berri Ona ematera. [22]

Olentzeroren eta suaren arteko harremana pertsonaiaren hiru ezaugarriri lotua dago gaur egun. Ikazkin baten gisan irudikatzen da, pipa erretzen eta tximiniatik behera sartzen etxeetara; hiru osagai horien ardatz nagusia sua da, zaharra berritzeari eta txarra garbitzeari lotutako sinboloa. [22]

Olentzeroren ohorezko emankortasun errituak bilakatu egin dira denboraren joanean, eta Europako Santa Claus edo Bizarzuriren antzeko errituetara iritsi dira: ikazkin bihurturik, menditik jaisten da Jesusen jaiotza iragartzera eta opariak ekartzen dizkie haurrei Gabon Gauean. Era horretara, kristautasunak izaera familiarra eta etxekoia eman dio Olentzerori, eliza katolikoaren irakaspenekin bat datorrena. [22]

Abenduaren 24an, ilunabarrean, hainbat abeslari talde ateratzen dira Euskal Herriko herrietako kaleetara, Olentzeroren istorioa kantatzera eta dirua eskatzera, eta Olentzero irudikatzen duen panpin bat edo ikazkinez mozorrotutako pertsona bat eramaten dute. Ilunabarrean su ematen zaio panpinari, antzina enborrarekin egin ohi zen modu berean. [22]

Olentzero joan zaigu,

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenian

Jesus jaio dela

lasterka etorri da

berri ona ematera.

Horra! Horra!

Gure Olentzero!

Pipa hortzetan duela

eserita dago

kapoiak ere baditu

arraultzatxuakin

bihar meriendatzeko

botila ardoakin.

Inolaz ezin dugu

Olentzero ase

bakarrik jan dizkigu

hamar txerri gazte.

Saiheski ta solomo

makina bat este

Jesus jaio da eta

alaitu zaitezte.

Olentzero buru handia

entedimentuz jantzia,

bart arratsean

edan omen du

bost arroako zahagia.

Bai urde tripa handia!

Horra! Horra!…”


Erreferentziak

aldatu
  1. «Oxford Languages and Google - Spanish | Oxford Languages» languages.oup.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  2. Vyse, Stuart A.. (2000). Believing in magic : the psychology of superstition. Oxford University Press ISBN 0-19-513634-9. PMC 45577170. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. Hersperger., p. 156. or..
  4. Simeoni, Manuela. (2011-09-04). "Uso della parola superstitio contro i pagani". .
  5. Wagenvoort, H.. (1980). Pietas : selected studies in Roman religion. Brill ISBN 90-04-06195-9. PMC 7576802. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  6. Bailey, Michael David. (2007). Magic and superstition in Europe : a concise history from antiquity to the present. Rowman & Littlefield Pub ISBN 978-0-7425-3386-8. PMC 70267160. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).
  7. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) Superstición. 2021-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  8. 1900-1966., Hadas, Moses,. (2007). La Roma imperial. Ediciones Culturales Internacionales ISBN 978-968-418-034-5. PMC 651247736. (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  9. Webster, Richard. (2012). The Encyclopedia of Superstitions. Llewellyn Worldwide ISBN ISBN 978-0-7387-2561-1..
  10. www.oed.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  11. Chardonnens, L. S.. (2007). Chapter Four. Superstition and prognostication. Brill ISBN 978-90-474-2042-2..
  12. [www.oxfordlearnersdictionaries.com. "superstition noun - Definition, pictures, pronunciation and usage notes | Oxford Advanced American Dictionary at OxfordLearnersDictionaries.com". ] (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  13. a b [www.merriam-webster.com. "Definition of SUPERSTITION". ] (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  14. [dictionary.cambridge.org "SUPERSTITION | meaning in the Cambridge English Dictionary". ] (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  15. Martin, Dale B.. (2004). Inventing superstition : from the Hippocratics to the Christians. ISBN 978-0-674-04069-4. PMC 654784117. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  16. a b Martín López, Elena. (2021). «¿Por qué somos tan supersticiosos?» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  17. a b c Chaves, María Gimena. [http://www2.ib.edu.ar/becaib/bib2012/trabajos/GimenaChaves.pdf CIENCIA Y PSEUDOCIENCIA ¿Qué tanto de ciencia hay en las pseudociencias?. ], 2-3 or..
  18. Städtler, Thomas. (1998). Lexikon der Psychologie : Wörterbuch, Handbuch, Studienbuch. A. Kröner Verlag ISBN 3-520-35701-1. PMC 40298827. (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  19. a b c d e f García Cerdán, Andrea. (2018). Qué es la superstición. La psicología de la conducta supersticiosa. .
  20. (Ingelesez) Staddon, J. E.; Simmelhag, Virginia L.. (1971). «The "supersitition" experiment: A reexamination of its implications for the principles of adaptive behavior.» Psychological Review 78 (1): 3–43.  doi:10.1037/h0030305. ISSN 0033-295X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  21. a b (Ingelesez) Superstition. 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  22. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj «Euskal Mitologia» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).